In extremis, mila esker

  • In extremis heldu naiz orrialde honetara. Patuak hala erabaki du. Izan ere, orain dela bi aste erdi idatzita nuen gaurkoa, baina dokumentua gorde gabe ordenagailua itzali, eta han joan zen egindakoa. Beraz, hemen naiz, abiapuntuan eta gaia guztiz aldatuta. Zoriak halaxe erabakita.


2024ko ekainaren 10ean - 05:00
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nahiko sendoak ziren gai ezkorrez idazteko arrazoiak, baina itzuliko dira, berandu baino lehen, horiei heltzeko uneak. Orain zuen begiradak jasotzeko momentua da.

"Artzaina izan nahiko nuke", esan didazu. Kontakizunari baldintza hipotetiko batez ekin diozu, eta horrekin nahikoa izan dut ametsari etorkizunik ez diozula ikusten antzemateko. Nahiko nuke, baina oso zaila da. Ez daukat lurrik. Ez daukat baserririk. Ez daukat... aukerarik? Batzuetan baldintza hipotetikoa kabroia da, oso kabroia.

Hala ere, zure begiek ez dute gezurrik esaten, eta barru-barruan bizi duzu artaldea. Agian, oso argi izan gabe horrek zer dakarren. Edo bai, badakizu, beste horren begietan ikusi duzulako. Orduan hasten naiz ni, zure hipotetikoa errealera pasatu nahian, galdezka. Zuk emandako ezezko bakoitzaren ondoren, nire ziaboga. Azkenengoan, ni, ez dagoela eredu bakarra artzain instalatzeko, kolektiboan ari direnak ere badirela. Eta baserri honen sorrera kontatu dizut. Etxera gonbidatu ere bai, lasaiago hitz egitera.

Zurekin, ordea, ezberdina izan da: "Artzaina izan nahi dut, eta jakin nahiko nuke"... Arakatze prozesuan zaude, susmatzen duzulako –edo jakin badakizulako– aukera egon badagoela. Amonaren baserrian edo lagun batek dituen lurretan, ez dakit, baina zuk baduzu horren guztiaren berri. Ezagutza falta zaizula diozu, probatu nahiko zenukeela denboraldi batez artalde batean bizitzen. Ikusi omen duzu Wwoof sarean gaudela... Kontatu dizut gurean uda ez dela sasoirik onena ardien artean ibiltzeko, hobe duzula erditze garaian etortzea, intentsua bezain ederra dela. Eta gogorra, noski. Horretan geratu gara, bisitan etorriko zarela etxeko besteak ezagutzera.

Autoan, etxerako bidean, pozik noa. Zure hitzak gogoan pasatzen ditut kilometroak, eta barrenak esaten dit, behin eta berriz, badela esperantza. Baita ofizio honetan ere. Berdin dio hipotetikoan ala errealean. Sukaldean sartu bezain pronto, ezagutu zaitudala kontatu diet etxekoei. Haiek ere poztu egin dira, ardiekin amets egiten duzulako.

Askok diotenen kontrara, zu ezagutu izanak baieztatzen dit badirela gazteak –eta ez hain gazteak– euren burua baserrian eta artalde batekin ikusten dutenak. Kale egiten dugunok, ziur aski, geu gara, baserritarrok, gure txikian, zuen bokazio horri eta herri honen elikadura eskubideari erantzuten asmatzen ez dugulako. Ezta administrazioak bere handian ere. Lurraren gaineko espekulazioari mugarik jartzen ez diolako, diru-laguntzetako irizpideek zorpetzera bultzatzen zaituztelako, nekazaritzarako lan unitatetik kanpo lan asko uzten dituelako, industriari ezarritako baldintzak zuri ere aplikatzen dizkizulako...

Ile-moztaileak bukatu du bere lana. Izan dituen laguntzaileei akitu zaizkie indarrak. Eta niri denbora. Esan dizut, in extremis heldu naiz hona.

Dena den, ez dut bukatu nahi eskerrak eman gabe, begiradaz etorkizuna badela egiaztatzearren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artzantza
Lantokietako isilpeko doluaz

Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.


Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Zer da artaldea? (Gerturatze bat)

Astebete pasatxo eman dut artaldeaz hausnarrean. Lehenago ere eskaini izan dizkiot tarteak artalde kontzeptuari ematen zaion erabilerari, baina orain dela astebete izandako elkarrizketak berritu du hari buruzko hausnarra eta paper honetara ekarri nau.


2024-05-27 | Garazi Zabaleta
Arsue zerbitzua
Ardi suhiltzaileak Lizarran

Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]


2024-01-29 | Garazi Zabaleta
Bilobila
Angora ahuntzen ilearekin arropa etikoa

"Ez naiz laborari familiakoa, baina agronomia ikasketak egin eta gero, lehen sektorean aritu naiz lanean Ipar Euskal Herrian. Han ikasi dut badela gauzak egiteko beste manera bat”. Areta Lorea Markalain gaztearen hitzak dira. Abaurregainakoa du aita, eta herrian... [+]


Artilezko lastairan

Esango nuke artzaintzatik lan gehientsuenak gustuko ditudala. Artalde baten zikloan dauden sasoietan, ordea, erditze-garaia da kuttuna. Lerrook idazten ari naizen honetan, 25 arkume jaio dira etxean. Lagin txiki bat, besterik ez, 160 bat arkume jaioko direla pentsatzen baduzu.


2023-10-11 | Estitxu Eizagirre
‘Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain’ liburua argitaratu du Josebe Blancok ARGIAren Bizi Baratzea sailean

Josebe Blanco Alvarezek lehen pertsonan jaso du artaldearen urtebetea. Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa,... [+]


2023-10-06 | Estitxu Eizagirre
Josebe Blanco Alvarez "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" liburuaren egilea
“Guk, artzain bezala, bizi ditugun kezka, poz eta errealitateen lekukotasuna jaso dut liburuan”

Mendian, autoz kaletik orduerdira bizi den emakume artzain euskaldun-galegoaren eguneroko bizitzan nola eragiten dute gaurko munduan pil-pilean dauden gaiek? Klima larrialdia, berdez pintatutako kapitalismoa, basogintza, migrazioa, prekaritatea, begano mugimendua, elikadura... [+]


2023-10-05 | Euskal Irratiak
Ardi-esne ekoizpena %5 apaldu da iaz, eta 25 ekoizle galdu dira Ipar Euskal Herrian

Geroz eta ardi-esne gutxiago ekoizten da Ipar Euskal Herrian. Iaz 65 milioi litro ekoitzi ziren Departamentuan, 2021ean baino %5 gutxiago.


Hau irakurtzen duzunerako

Hau irakurtzen duzunerako, orain artekoa bukatuta izango dugu; hemendik sei hilabetetara atzean utzi dugun horri, berriz ere, heltzeko.


Zerua bertsotan, gu belarretan

Zergatik irudikatzen dugu denbora-lerroa zuzen? Zuzen-zuzen, gauza gutxi, lautadetako autopista infinituak, adibidez. Baina bizitza ez, bizitza bihurgunetsua da, eta hainbatetan, espiralak ditu maite, biraka aritzeko. Horietako batean gaude: aurtengoa bukatzen ari gara eta, aldi... [+]


Eguneraketa berriak daude