Imran Khan: Pakistango armadari aurre egitearen arriskuak

Imran Khan, Pakistango lehen ministro ohia. 2018an hartu zuen kargua, eta 2022an utzi, zentsura mozio bat ezin gaindituta / Argazkia: World Economic Forum

2023ko maiatzaren 15ean - 06:23
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zulfikar Ali Bhutto, mende laurdenez Pakistango politikagintzan factotuma izana, urkatu zuten eguna, 1979ko apirilaren 4a, ez zen egun oso atsegina izango, seguruenera, Imran Khan kriket-jokalariarentzat. Egia noraino heltzen den eta legenda urbanoa non hasten den bereiztea ia ezinezkoa duten ele-meleek diote Bhuttoren alaba Benazzir eta Imranen arteko amodio-kontutxoren bat izan zela, biak, eliteko pakistandarrak, Erresuma Batuan zebiltzan bitartean, urte batzuk lehenago. Batek daki.

Politikoki, ordea, ez dirudi aparteko asaldurarik eragingo zionik Imrani: Ali Bhutto sindhi aberatsaren PPParen keinu sozializanteek ez ziren bereziki ongietorriak izango Lahoreko klase ertaineko Khan familia paxtunean. Eta, nolanahi ere, kriketa zen orduan Imranen grina eta bizimodua. 20 urte baino gehiagoko ibilbidean, goren-goreneraino iritsiko zen Pakistango kirol nazionalean, mito bihurtzeraino. Benetan aberastuz, bai horixe.

Bi aldiz lehen ministro izan eta oposizio-buru zela atentatu ikaragarri bati iskin egin ondoren, 2007ko abenduaren 27an bigarren bonba batek Benazzir hil zuenean, ordea, Imran Khan, kriketlari playboya ordurako politikagintzan murgilduta zegoen guztiz berea zuen eta duen plataforma politikoan: Tehreek-e-Insaf. Eta hilketa gogotik arbuiatzeaz harago, seguruenera, kontuak aterako zituen bere baitan.

Pakistango politikagintzan, beste arrisku askoren artean, hil edo bizikoa baita zerbait: Armadari enbarazu egitea. Aspaldiko aburua da: munduko edozein herrialdetan, estatuak armada bat dauka; Pakistanen, Armadak estatu bat dauka. Ez da guztiz gezurra; adibidez, arma nuklearrak ere Armadak kontrolatzen ditu, ez Gobernuak.

Eta oso erraza da Pakistango Armada haserraraztea: Bhutto –aita nahiz alaba–, Nawaz Sharif eta abar dira lekuko. Hortik aurrera, epaitegiak edo inoiz argituko ez diren hilketak etorri ohi dira. 2022an iritsi zitzaion txanda Khani, oposizio osoaren eta bere diputatuetako batzuen traizioak erauzi ziotenean 2018ko hauteskundeetan irabazi zuen agintea.

Gobernu-kudeaketa populista –arrakastatsua txiroenen, alegia, gehiengo zabalaren artean– eta indar tradizionaletatik kanpoko mugimendu jendetsua mobilizatzeko gai izatea baino gehiago, Imran Khanen berritasuna da, dakiena jakinda, Armadari aurre egiten ausartu dela. Eta, bidenabar, AEBrekin biziro etsaitu dela. Kriketlari onen atrebentzia-edo izango da.

Orain, krisiaren puri-purian, Armadako buruek erail egin nahi dutela dio Imran Khanek. Apustu egingo nuke baietz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pakistan
Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


2023-11-03 | ARGIA
Emakume afganiarrak arriskuan, Pakistango Gobernuaren deportazio aginduaren ondorioz

Pakistango Gobernuak azaroaren 1a baino lehen alde egiteko agindu zien agiririk gabeko asilo eskatzaile afganiarrei. Amnesty International erakundearen arabera, Pakistanen 1,4 milioi errefuxiatu daude. Gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du Afganistanera itzuliko liratekeen... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2022-08-29 | Leire Artola Arin
Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


Bero-boladek gutxienez beste 40 urte iraungo dutela adierazi du Munduko Meteorologia Erakundeak

Asteartean Erresuma Batuan 40,2ºC-ko tenperatura errekorra egon da. Artean, Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) abisatu du gutxienez 2060 urtera arte planetak berotzen jarraituko duela, aldaketa klimatikoa gelditzea lortu ala ez.


2020-04-25 | ARGIA
Pakistango hamarnaka osasun langile gose greban dira, babes-materiala exijitzeko

Apirilaren 15az geroztik dabiltza gose greban, koronabirusaz babesteko neurriak eta materialak exijitzeko. Pendjab probintziako osasun arloko zuzendaritzaren egoitza okupatzen dabiltza.


Lurrikarak berriro Kaxmirren India eta Pakistanez gain talka egin dute Txina eta AEB-ek

Kaxmir den sumendi lokartua berriro iratzarrarazi du Indiak abuztuan, bere kontrolpeko zatiari autonomia estatus berezia kendu eta salbuespen egoera ezarri dionean. Geopolitikaren puntu berezia den Kaxmirren lehen ere gerran arituak dira India eta Pakistan, bonba atomikoaren... [+]


Kaxmirreko auzia: eskualdea aldebakartasunez anexionatzeko bidean da India

Indiak bere kontrolpean duen Kaxmirreko estatuari autonomia kentzeko eta erabateko integrazio konstituzionalerako bidea hasi du. Indiako Konstituzioaren 370. Artikulua deuseztatuz, Kaxmir eta Jammu izeneko estatu honek zuen autonomia kenduko dio. Pakistanek neurri honi aurre... [+]


Imran Khan, Pakistango lehen ministroa
“Pakistan eta Indiaren arteko gerra nuklearraren ideia auto-suntsiketa da”

Arma nuklearrak uzteko keinua egin du Imran Khan Pakistango lehen ministroak Fox News-ekin izandako elkarrizketan. Donald Trumpekin elkartu da aste honetan Khan, eta India eta Pakistanen arteko gatazka izan dute elkarrizketaren erdigunean.


2018-11-27 | ARGIA
Balutxe independentistek Txinako kontsulatuari eraso egin diote Karatxi hirian, lau hildako eraginez

Hiru militantek Txinako Kontsulatuari eraso egin diote ostiralean Pakistanen, Karatxi hirian. Bi polizia agente eta bi zibil hil zituzten, Democracy Now gunean irakur daitekeenez.


2018-01-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi urteko neska baten bortxaketa eta hilketak protesta jendetsuak eragin ditu Pakistanen

Zainab Zinda Hai izeneko 7 urteko umearen hilketa zerrenda luzearen azken kasua da Pakistanen: familiak haurraren desagerpena salatu eta bost egunera, zabor ontzi batean aurkitu zuten bere gorpua. Bahitu, jipoitu, bortxatu eta hil egin zuten Zainab, zakarretara bota aurretik, [+]


2017-07-28 | Goiena
“Gailurrik baliotsuenak” berezia egin du Felix Iñurrategiren heriotzaren urtemuga

Duela hamazazpi urte, uztailaren 28 batez, zorigaiztoko albistea iritsi zen Gasherbrum II menditik. Ia bi hamarkada geroago, Himalaiako Karakorum mendilerroko tontor berean lortu dute Alberto Iñurrategik eta WOKpeak proiektuko soka-lagun Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak... [+]


“Topatu ditut punjabtarrak oso katalan zaleak eta bere lehen hizkuntzaz, punjaberaz, paso egiten dutenak”

Imanol Larreak esan dizkio hitzok Goiena hedabideari. Punjabtar helduen hizkuntza jarrerak Katalunian tesia egin du. 100 milioi hiztun ditu punjaberak, baina tesigileak hizkuntza galtzeko arriskuan jartzen duten zantzuak bistaratu ditu.


Eguneraketa berriak daude