“Immunitate kolektiboa ez da erabateko irtenbidea”

  • Christian Drosten, Berlingo Charité ospitaleko birologia saileko zuzendaria da eta SARS birusa 2003an atzeman zuen ikerlarietako bat da. Pandemia garaian Alemaniako Gobernuaren erreferentziazko aditu nagusi bihurtu da. Laura Spinney kazetariak elkarrizketa egin dio The Guardian egunkarian eta berau itzuli eta laburtu dugu jarraian.


2020ko apirilaren 29an - 07:59
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alemaniak konfinamendua altxatzeari ekin dio modu gradualean apirilaren 27tik. Zer etorriko da hortik aurrera?

Oraingoz ikusten ari gara Alemaniako Zainketa Intentsiboen Unitateak erdiraino daudela beteta. Hau gertatu da diagnostiko probak egiteari goiz eta eskala handian ekin geniolako eta epidemia gelditu genuelako, hau da, gaixo bakoitzak kutsatzen duen herritarren tasa (erreprodukzio tasa) 1etik beherakoa izatea lortu genuen.

Oraingo testuinguruari "prebentzioaren paradoxa" deitzen diot. Pertsona batzuek argumentatzen dute gure erreakzioa neurriz kanpokoa izan zela eta presio politiko eta ekonomikoa dago normaltasunera itzultzeko. Gobernu federalaren plana da konfinamendua modu gradualean altxatzea, pixkanaka, baina nola Lander bakoitzak erabaki dezakeen eta bere legeak ezarri ditzakeen, beldur naiz plan horren aplikazioan sekulako sormena eta irudimena ikusiko ditugun. Beldur naiz erreprodukzio tasa handituko den eta kutsatzeen bigarren olatu bat ezagutuko dugun.

Konfinamendua luzatuko balitz, gaixotasuna desagerrarazi ahalko litzateke?

Alemanian bada gaixotasun honek etorkizunean izan ditzakeen portaera ereduak aztertzen ari den espezialista talde bat, eta honek proposatzen du konfinamendua aste gutxi batzuk gehiago luzatuta birusaren zirkulazioa neurria handian deuseztuko litzatekeela, eta erreprodukzio tasa 0,2-tik beherakoa izatea lortuko litzatekeela. Haien planteamenduak babestu ohi ditut baina oraindik ez dut erabakia hartu. Izan ere, erreprodukzio tasa neurri bat baino ez da, hurbilketa bat. Ez du adierazten non dauden zaurgarrienak diren taldeak, adibidez zaharren etxeak izan daitezkeenak, eta talde horietan posible da denbora gehiago behar izatea gaixotasuna akabatzen eta gertatu daiteke talde hauetatik berriz ere infekzioa abiadura handian indartzea, baita konfinamendu egoera batean ere.

Gaixotasunaren beste agerpen bat balego, mugatu ahal izango litzateke?

Bai, baina hori ezin da egin gizakien arteko kontaktua soilik kontuan hartzen badugu. Baditugu frogak diotenak ia kutsatzeen erdiak gertatzen direla kutsadura zabaltzen duen pertsonak sintomak garatu aurretik, eta pertsonak gutxienez bi egunez egoten dira kutsatuta sintomak garatu aurretik. Horrek esan nahi du denboraren aurkako lasterketan ari direla kontaktuak trazatzen dituzten adituak. Laguntza behar dute ahalik lasterren jakiteko zeintzuk diren potentzialki kutsatuak izan diren pertsona guztiak eta horrek eskatuko du kontaktuen jarraipen elektronikoak egiteko metodoak erabiltzea.

Gertu al gaude immunitate kolektiboa lortzetik?

Immunitate kolektiboa lortzeko beharrezkoa da gizartearen %60 edo %70ak birusaren antigorputzak edukitzea. Antigorputzen azterketek erakutsi dute Europan eta AEBetan %10aren azpitik gaudela, baina proba hauek ez dira erabat konfiantzazkoak. Denek dituzte arazoak eta positibo faltsuak. Immunitate kolektiboa ez da erabateko irtenbidea. Herritargoa nahastu egiten dela hartzen du oinarri gisa, baina jendeak harremanetarako sortzen dituen sareak kontuan hartuta, baditugu motiboak pentsatzeko gizarte osoak ezin duela aldi berean kutsatua izan. Harreman sare hauek etengabe aldatzen dira eta orduan beste pertsona batzuk ezartzen dira birusaren aurrean. Horrela infekzio olatuak sortu litezke. Immunitate kolektiboan eragina izan dezakeen beste faktore bat da jakitea ea beste koronabirus batzuek (hotzeria arrunta, esaterako) babesa eskaintzen duten honetarako. Ez dakigu, aukera bat da.

Herrialde guztiak herritar denei probak egiten ari beharko lukete?

Ez nago ziur. Alemanian bertan, probak egiteko dugun ahalmen handia izanda eta probetako gehienak sintomak dituztenei bideratu zaizkienean, positiboen tasa ez da %8 baino handiagoa. Uste dut hobe dela probak gizartearen zati zehatzei egitea, benetan zaurgarri direnei. Ospitaleetako eta zahar etxeetako langileei, esaterako. Hori ez da xuxen betetzen ari Alemanian, baina norabide horretan goaz.

Probetarako beste helburu bat izan beharko lukete sintomak dituzten lehen asteko gaixoak, batez ere zaharrenak, ospitalera beranduegi etortzen baitira, dagoeneko ezpainak urdinduta dituztela eta intubazio beharrean. Ikuskaritza sistema bat behar dugu, talaiatik begiratuz herritarren artean erregularki muestrak hartuko dituena, birusaren erreprodukzio tasari adi egongo dena.

Zer dakigu birusaren estazionalitateari buruz?

Ez askorik. Hardvarren Marc Lipsitch-ek zuzentzen duen modelizazio taldeak adierazi du birusaren transmisioa mantsotu ahal izango litzatekeela udan, baina efektua oso txikia izango dela. Ez dut datu hoberik.

Zientifikoki benetan esan dezakegu pandemia Txinan sortu zela?

Baietz uste du. Bestalde, ez nuke sinatuko  Wuhango elikagaien azokan abiatu zenik. Aukera gehiago dago beste animaliaren bat hazten den lekuan hasteko. Tarteko anfitrioi batean.

Zer dakigu tarteko anfitrioi horri buruz, "pangolin gajoa" da?

Ezerk ez narama pentsatzera birusa pangolinaren bidez pasatu zenik gizakietara. Bada horri buruzko informazio interesgarririk SARS gaitzari buruzko literaturan.

Birusa zibetetan agertu zen baina baita mapatxeetan ere, eta prentsak ez zuen horren berri jaso. Mapatxeak Txinako industriaren oinarrian daude. Etxaldeetan hazten dituzte eta naturan ehizatu. Bere larruagatik. Norbaitek emango balizkit ehunka milioi dolar batzuk eta Txinarako sarbidea libre, birusaren sorgunea aurkitzeko, mapatxe haztegiak begiratzera joko nuke.

Baliagarria izango al da birus honek kutsatutako lehen gizakia, zero gaixoa, aurkitzea?

Ez, zer gaixoa seguraski oso antzeko birus batekin kutsatuko zen, beraz ez liguke lagunduko orain dugun arazoa argitzen. Ez dut uste argudiatu daitekeenik etorkizuneko pandemiak prebenitzen lagunduko ligukeenik, zeren eta behin koronabirus honen aurrean egon ostean, gizadia immunea izango da SARS-ari lotutako hurrengo koronabirusekiko. Beste koronabirus batzuk izango dira mehatxua, hautagai handietako bat Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea da, baina arrisku hori ulertzeko aztertu behar dugu nola egiten duen aurrera birus horrek Ekialde Ertaineko ganbeluetan.

Gizakien jarduera da birusa animalietatik gizakietara pasa izanaren erantzule?

Koronabirusak aukera duten orduko saiatzen dira egoitza gisa duten organismoz aldatzen. Animaliez egiten dugun erabilera naturaren printzipioen aurkakoa da eta guk geuk sortzen dugu birusak animalietatik gizakietara pasatzeko aukera. Etxaldeetako abereak beste animalia basatiekin harremanetan daude. Multzo handitan pilatzeak haien artean birusa kutsatzeko aukerak biderkatzen ditu. Gizakia abere horiekin harremanetan sartzen da, adibidez, haragia kontsumitzerakoan. Hori izan daiteke koronabirus agertzeen ibilbideetako bat. Ekialde Ertainean ganbeluak etxaldeko abereak dira eta haiengan dute MERS gaitza eta 229E koronabirusa, eta bera da hotzeria arrunta eragiten duenetako bat. Gure ganadua da OC43 koronabirusaren jatorrizko apopiloa, adibidez.

Beti uste izan da gripe arruntak duela pandemia arriskurik handiena. Horrela izaten jarraitzen du?

Dudarik gabe, baina ezin dugu beste koronabirus pandemiarik deskartatu. 1976an lehen aldiz Ebola lehertu zenean askok pentsatu zuen ez zela berriz pasatuko. Baina 20 urte baino lehen berriz etorri zen.

Koronabirus honen inguruan garatu den zientzia guztia zuzena da?

Ez! Hasieran, otsailan, zirriborro interesgarri asko egon zen. Orain, ongi oinarritutako txosten interesgarri bat aurkitzeko 50 begiratu behar dituzu. Ikerkuntzako baliabide asko gaizki erabiltzen ari gara.

Angela Merkelek loreak jaso ditu krisi honetan izan duen lidergoagatik. Zerk egiten du lider on?

Oso ongi informatuta dago. Laguntzen du bera formazioz zientzialari izateak eta zifrak erabiltzen jakiteak. Baina uste dut funtsean bere izateko era dela muina, oinarri sendoko erabakiak hartzeko eta segurtsuna transmititzeko gaitasuna duela. Agian liderren ezaugarrietako bat da egoera ez probetxu politikoa ateratzeko erabiltzea. Badakite aurka etor daitekeela hori.

Ba al dago loa galarazten dizunik?

Alemanian jendeak ikusten du ospitaleak ez daudela gainezka eta ez dute ulertzen zergatik egon behar duten dendek itxita. Bertan gertatzen denari soilik erreparatzen diote eta ez, adibidez, New Yorken edo Espainian gertatzen denari. Hori da "prebentzioaren paradoxa". Alemaniar askorentzat ekonomia hondoratzen ari den deabrua naiz. Heriotz mehatxuak jasotzen ditut eta hauek poliziari pasatzen dizkiot. Baina ezinegon handiagoa eragiten didate beste email batzuek: seme-alabak dituztela eta etorkizunak kezkatzen dituela esaten didatenek. Horiek dira gaueko loa galarazten didatenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude