Immunitate ideologikoa


2020ko maiatzaren 27an - 13:22

Kolektibo- edo artalde-immunitatea infekzio-eragile baten aurrean populazioaren portzentaje altua immune izatean datza, non immunizatutakoek suebaki funtzioa egingo luketeen, kutsatzearen zabaltzea itoz. COVID-19aren kasuan, beharrezkoa omen den % 60-70etik oso urrun gaude, R0 kutsatze-adierazlea <1 dela egunero erakusten badigute ere.

"Sistema kapitalista eta bere itzalpean eraikitako estatu-egiturak sustraitik ordezkatzea bilatzen duten ideologiak gaixotasun kutsakortzat hartu dituzte"

Populazioaren kutsaduraz jardunez, maiz etorri zait burura ea botere esparruetan halako kontzeptu epidemiologikoak erabiliko ote dituzten ideologia ihardukitzaileak neutralizatzeaz ari direnean. Izan ere, ezarritako ordena kolokan jarri eta beste eredu sozioekonomiko bat proposatzen duten ideologiak gaixotasun bezala irudikatu dituzte historikoki. Marxek eta Engelsek 1848ko Manifestu komunistan iragarritako komunismoaren mamutik, AEBek eta gobernu odoltsu askok komunismo hedatzearen kontra garatutako estrategia krudeletik igaroz, egia-osteko garai hauetaraino, sistema kapitalista eta bere itzalpean eraikitako estatu-egiturak sustraitik ordezkatzea bilatzen duten ideologiak gaixotasun kutsakortzat hartu dituzte. Estatu menderatzaileen kontrako herri zapalduen borroka independentista ere gaitz kutsakorren kategorian sartua izan da, munduan zehar baita Euskal Herrian ere (“dena ETA da” teoria kriminalizatzailea eta Ezker Abertzalearen hautagaitza “kutsatuak” ez dira hain urrun geratzen…).

Disidentzia politikoa kontrolpean mantentzeko, populazioaren talde-immunizazio ideologiko handia ezinbestekoa da. Hots, botererako arriskutsuak izan daitezkeen ideia eta proiektuen influentzia populazioaren gehiengoan eraginik ez izatea, nahiz eta, objektiboki, bere beharrekin bat egin. Ideologia eraldatzaileen aurrean immunizatuta dagoen sektore zabal horrek egingo luke oharkabe suebaki lana, ideia horien zabaltzea oztopatuz. Isolatze sozialaren estrategia isil honek ideia askatzaileen R0-a ahalik eta gehien gutxitzea dauka helburu. Gramscik teorizatutako nagusitasun kultural horretan, klase menderatzaileak sektore esplotatuen atxikimendua lortzen du bide ezberdinen bidez. Horrela azaltzen da, neurri handi batean, langileez osatutako jendarteetan, Euskal Herria barne, eskuina nagusi izaten jarraitzea, berniz sozialarekin bada ere.

Populazioaren immunitate ideologikoa lortzeko estrategia moldakorra eta dimentsioaniztuna da, elementu ezberdinak konbinatuz. Zigor zuzenaren mehatxua zabalki erabiltzen da izuaren bidezko txerto moduan (erailketa, kartzela, tortura, borra-kolpe ala isun administratiboaren eran; momentu soziopolitiko bakoitzak eskatzen duen posologiarekin). Ideia politikoengatik lan-esparruan baztertua izateko edo garapen profesionala eteteko beldurrak bere efektu ezkutu baina eraginkorra dauka ere, artaldearen immunitatea etsipenez

"Txerto motarik efizienteena manipulazio mediatikoak eta aisiari loturiko kontsumoak osatzen duten distrazio-tratamendu prebentiboa da"

onartzera eramanez, arazoak ez izateko, infektatuaren etiketa gainean ez eramateko… Baina txerto motarik efizienteena manipulazio mediatikoak eta aisiari loturiko kontsumoak osatzen duten distrazio-tratamendu prebentiboa da. Izan ere, etengabeko dosietan administratuta, errefortzu txertoak egunero jasota, immunitate ideologikoa oso portzentaje altuetara eraman daiteke, ageriko gaixotasun arrastorik gabe. Oharkabetasun eta autoiruzurraren erosotasunaren artean murgilduta, pertsona askoren bizitza aisialdi-industriaren produktuz gainezkatzean eragile kutsakorretatik urrun mantenduko dira. Segurtasun-distantzia ideologikoak hain handiak izango dira kutsatzea ezinezko egingo dutela. Ezinbestekoa dugun aisiaz haratago, agerikoa da Netflix, milaka bideo-joko, reality eta telesail, baita premia handiz berrabiarazten diren futbol profesionalaren lehiak ere, oso elementu baliagarriak direla ideia eta ekimen arriskutsuen kutsatzearen kontrako suebakia indartzeko. Distrakzio-tratamenduak ez du tarterik utziko beste jendarte posible hori irudikatzeko.

Ideologikoki immunizatzeko nonahiko eta noiznahiko kanpainaren efektua ez da homogeneoa pertsonen artean, gogamenek tratamenduari era ezberdinetan erantzunez. Batzuengan txertatze-saiakerak ondore txikia dauka eta erreaktiboak eta kutsakorrak izaten jarraitzen dute. Beste askoren kasuan efektua erabatekoa da, errefortzu txerto jarraituekin bizitza osorako immunitatea ziurtatuta. Eta beste batzuekin, immunitate partziala edota aldi baterakoa lortzen da, baldintzen arabera ideia eraldatzaileez kutsatzeko posibilitatea mantenduz, bidegabekoaren aurrean erreakzionatzeko gaitasun bat gordeta.

"Zailtasun praktikoen gainetik, herri ekimen ugari burutzen jarraitzen dira konformismo, geldotasun eta indibidualismoaren pandemiaren aurrean"

Herrien immunitate ideologikoa kalkulatzea ia ezinezkoa da, eta posible izango balitz, ez lukete inoiz datua emango. Ez dut zalantzarik Euskal Herrian beste jendarte askotan baino baxuagoa dela, historikoki garatutako borrokei esker. Egoera berezi honetan ere, zailtasun praktikoen gainetik, herri ekimen ugari burutzen jarraitzen dira konformismo, geldotasun eta indibidualismoaren pandemiaren aurrean. Aldiz, ziurgabetasun egoera aprobetxatuz, burgesia beste neurri batzuk burutzen saiatuko da kontrol soziala eta bere hegemonia sendotzeko, klaseen gainetiko zeharkako mezuekin apainduz (“guztiok gaude itsasontzi berean”, “birusak ez du ezberdintzen hiritarren artean”, “honetatik guztiok batera aterako gara”…).

Hurrengo hilabete eta urteetan, “normaltasun berrira” helduta, miatuko dugu zein puntutan lortu duten populazioaren immunitate ideologikoa igotzen. Era berean, ikusiko dugu zein neurritan ideologia askatzailez kutsatutako herri sektoreak egoerara moldatzeko gai izan diren, beharrezko mutazioak garatuz beren birulentzia handitzeko, baita populazioaren uztezko sektore immunizatu gehiago aktibazio politikoaz kutsatzeko ere. R0>1 helburu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude