Asko dira egunean-egunean emakume etorkin beltzek gainditu behar dituzten zailtasunak. Asko bizi dituzten une latzak. Era bererean, asko izan daitezke Bilboko emakume etorkin beltzen ekarpenak ere. Horiek guztiak bilduko ditu hiru egunetan Emakume migratzaile eta Errefuxiatuak: mugen bizirik izeneko zikloak.
Emakume etorkin beltzen begiradak, bizipenak eta ekarpenak ezagutzeko aukera eskainiko du Ongi Etorri Errefuxiatuak, Emakumeen Dokumentazio Zentroak eta Zinemakumeak Gara jaialdiak, Udalaren laguntzarekin, antolatutako zikloak. Emakumeek zuzendutako edo sortutako obrak bakarrik eskainiko dira. Hartara, eurak izango dira erabateko protagonista. Dokumentalak, film laburrak eta antzezlanak dira Bilborock aretoan martxoaren 5ean, 25ean eta 26an ikusi ahalko direnak.
Ines Parisek zuzendutako Manzanas, pollos y quimeras (Fundación Mujeres por África, 2013) dokumentalarekin abiatuko da zikloa martxoaren 5ean. Laliren bizitza kontatzen du filmak. Besteak beste, Gineatik Madrilera egindako bidaia eta Estatuan pasatako lehen urteetako bizipenak. Laliren errealitatea ez ezik atzendutako eta ikusezin bihurtutako emakume-talde baten itxaropenak eta ameskeriak ere erakusten ditu lanak, afrikar beltzenak, alegia. Antolatzaileen esanetan, "topikoak apurtzen dituen filma da".
Silvia Albert Sopalek, umorea erabilita, arrazakeriari eta emakume beltzen sexualitateari eta nortasunari buruzko zenbait ikuspegi azaltzen dituen No es país para negras antzeztuko du martxoaren 25ean. "Irribarrea izozten duen komedia beltza". Zenbait pertsonaiaz eta mintzaira fisikoaz ere baliatzen da bere ikuskizunean. Baita herri-kantez eta telebistako iragarkiez. Guzti hori "bere gurasoen Afrikara bidaia egiteko". Silvia Albert Sopale Donostian jaio zen 1976an, eta "neskato beltza izan da jende zuriaren artean".
Hirugarrenez, emakume etorkin beltzen errealitatea hizpide, De la invisibilidad a los derechos izeneko mahai-ingurua antolatu dute. Parte-hartzaileak izango dira Paula Palacios film laburren zuzendaria, Augustine Kinkela Lunzitisa Kongoko Errepublika Demokratikoko errefuxiatu politikoa eta Mugimendu Panafrikanistako kidea eta Ane Garay CEAR-Euskadiko ordezkaria. Moderatzaile lanetan Maya Amrane kultur bitartekaria arituko da.
Ekitaldian Paula Palaciosen dokumental bi proiektatuko dira. Promises Halimo can´t keep eta La carta de Zahra-k bi emakume errefuxiaturen historia dute ardatz. Lehenengoak bere herrialdeko gatazkatik ihesi, amaren ardurapean utzi dituen bi alabei gutun baten bidez azalduko die bere erabakia eta bizipen latzak. Bigarrenak atzean lagata utzi duen haur txiki bati idatziko dio Europara alaba elbarriarekin zelan heldu den kontatuz.
Saio guztiak 19:00etan hasiko dira; sarrera, berriz, doakoa eta leku guztiak bete arte.
Jarduera osagarri moduan, Paula Palacios Cine documental: mujeres y refugiadas topaketako protagonista izango da Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean, martxoaren 26an 09:30ean hasita.
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]
Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]
Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.
Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Hamasei urte zeramatzan Gabonak hemengo etxean igaro gabe. Urruti baita beti Australia. Haatik, lanak Euskal Herrira etortzeko aukera eman zion iragan urtearen amaieran, eta Lazkaon izan genuen aurtengo jaietan. Hangoak hango eta hemengoak hemengo, ibili dituen bide bihurri... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]
Ez da ohikoa Kolonbiatik etortzea, euskara ikastea eta antzerkitik bizitzen tematzea. Ez da ohikoa soineko gorri ikusgarria Larunbe (Nafarroa) herri txikiko eliza gotikoaren hormatzarrekin konbinatzea. Eta ez da ohikoa periferiaren periferiakoa izanda, horren baikorra izatea.
Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]
Ablazioa errotik kentzeko nazioarteko egunaren harira, praktika ilegal hau egiten den herrialdeetatik etorritako 4.000 emakume nafar daudela ohartarazi du Munduko Medikuak erakundeak. Talde parlamentari guztiek GKE horren komunitate-lana eta Nafarroako Gobernuko erreferentziazko... [+]
Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]
Pobrezian dauden pertsonen kontrako gorrotoa ikusgai egiteko ‘Aporofobia Stop’ antzezlana sortu dute Paris 365 jantoki solidarioak, Ados Teatroak, Asin Soundek, Bidebitarte kooperatibak eta Arteriak taldeak. Iris Mapaly Cárdenasek, Paris 365 jangelako... [+]