Imajinatu herri feminista bat

  • Imajinatu sistema kapitalista heteropatriarkalean bizitzeak eragiten duen zamarekin, eta arnasa hartzeko premia larriz, oheratzen zarela ostiralean. Larunbata izan arren inguratzen zaituen egitura zapaltzailea bihar ere hortxe egongo dela jakin badakizu, baina asteburuaren plazebo-efektuaren beharrean ixten dituzu begiak. “Bihar biharkoak” mantra bat bailitzan errepikatuz hartzen duzu lo.


2018ko urriaren 30ean - 12:11
(Argazkia: Ecuador Etxea)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Imajinatu baina, biharamunean larunbatetan ohikoa duzuna baino zertxobait lehentxeago jotzen duela iratzargailuak. Jo dezagun han eta hemengo hainbat emakumerekin* gosaltzeko plana daukazula, eta kanpoan giro ez bada ere, bulkada batek di-da batean etxetik irtetera behartzen zaituela. Hilabeteetan lehen aldiz jantzitako bufanda sudur gaineraino igota eta euritik babesteko aterpez aterpe egindako odisearen ostean, Bilboko Areatza erdian oasi bat aurkitzen duzula irudikatu, eta ez bat ez bi, barrurako bidea hartzen duzula. Behin karpa barruan, jo dezagun adin, jatorri, arraza zein klase sozial ezberdinetako ehundaka emakumek* okupatzen duten espazio batean aurkitzen zarela, eta behin gosalduta, eguerdira arteko tartea solas eta hausnarketa giroan ematen duzula: demagun borroka feministaren erraietara itzuli beharra, feminismo liberalaren atzaparretatik ihes egiteko diskurtso antikapitalista uztatzeko premia eta ikuspegi feminista txertatzen duen bakea eta justiziaren birdefinizio baten beharra azpimarratzen direla, besteak beste, oholtza gainetik.

Imajinatu bizpahiru orduren buruan goiza elkarren bueltan emandako gorputzekin batera zirkulu bat eratzen amaitzen duzula, eta memoria feminista ardatz duen permormance bat tarteko, batak besteari eskutik heldu eta esker-eskuin mugituz olatu feminista bat eratzen duzuela norbaitek mikrofonotik hurrengoa errezitatzen duen bitartean:  “Bihotzean, begietan, eztarrian. Elkarri eskuak ematen dizkiogunean, hortxe dago idatzita narratiba ofizialak estali nahi duen memoria”. Irudikatu eratu berri den olatu hori karpa guztian zehar hedatzen dela emakumeek ekoitzitako produktuekin bazkaldu asmoz, eta barneratutakoa energia bilakatu artean bazkalondoa emakume musikari eta antzerkigileek girotzen dutela.

Imajinatu baita arestian sortutako olatu morea indarra hartzen joan eta arratsalderako marea indartsu bilakatzen dela, “Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!” lemapean abiatutako manifestaldian itsasoratu eta Bizkaiko hiriburuko kaleak gainezkatuz. Tenperatura baxuen eta noizean behinkako euri zaparraden gainetik bere bidea egiten duen mobilizazio bat dela suposatu, zeinaren baitan hamaika ekintza burutzen diren, besteak beste, autodefentsa feminista aldarrikatu, hiri eredu neoliberala salatu, emakume migratuen eskubideak defendatu eta emakumeek burututako borroka antifaxistari aitortza egiteko xedez. Pausu bat harago, jo dezagun aldarrikapen eta salaketak hezurmamitzea lortzen dituen manifestazioa dela, eta Ertzaintzak bi ekintzaile atxikitzen dituen momentuan “autodefentsa feminista” oihu artean esku-hartzen dutela manifestariek, hauei joaten utzi arte ibilbidea etenez.

Manifestazioaren baitan emakume antifaxistei egindako omenaldi ekimena

Imajinatu jazarpen poliziala eta baldintza klimatologiko kaxkarrak alde batera, mareak ez duela indarrik galtzen eta euriz zein umorez blai egiten duela Areatzara buelta, behin porturatutakoan bidean izandako ustekabekoak tarte batez ahaztu eta ospakizunari bide emateko. Irudiztatu nola igotzen diren hainbat eta hainbat emakume oholtzara, eta hauen bidez feminismo herritar, antikapitalista, antikolonialista eta erradikalaren aldarrikapena nola barreiatzen den bertaratutakoengan. Horretara jarri ezkero, indarkeria matxistak eraila izanagatik, preso egoteagatik, errefuxiatuak izateagatik, etxeko eta zaintza lanetara jarduteagatik edo beste edozein arrazoirengatik bertan egon ezin diren emakumeak gogorarazten dituen ekitaldiaren nondik norakoak ere imajinatu ditzakezu, baita honek helarazitako indarra era motibazioaren ostean nagusitutako jai giroa.

Imajinatu orain testu honetako suposizio eta irudikapenak errealitatetik espekulaziotik baino gehiago daukatela, eta irudikatzen joandako guztia benetan jazo zela iragan larunbatean Bilboko Areatzan. Bizi dugun errealitatearen eraldaketa nabarmenki positiboagoaren irudikapen hau, Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketaren baitan Bilbon loratu zen Feministon Herriaren kontakizuna besterik ez baita. Urriaren 27an, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako kideak, indar erakustaldi betean, bihotzean daramagun mundu berri horren baitako Euskal Herri feminista irudikatzea lortu zuen. Sistema kapitalista heteropatriarkalari eta beronek lurren, gorputzen eta komunitateen gainean eragiten dituen indarkeriei aurre egin asmoz mundu mailako sare eta estrategiak eratzen astebetez lanean jardun duten horiengandik espero zitekeen horrelakorik, egia esan. Urriaren 22tik 28ra ondoan izandako 36 herrialdetako emakumeak* alboan, bukaera deklarazioan jasotakoa argi helarazi zuten: “ahizpatasun feministarekin, bizitzeko erresistitzen dugu, eraldatzeko martxan gaude”.

Egunak emandakoarekin bideoa egin dute Topatu.eus-eko kideek:

 

*’Emakume’ izendapenak genero sistema bitarraz gaindiko gorputz eta identitate askotarikoak barne hartzeko orduan mugak jartzen dituen arren, artikulu honetan aniztasun hori barne hartzen du

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi dute mila lagun baino gehiagok

Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.


2021-11-10 | ARGIA
Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonei berezkoak zaizkien asilo-arrazoiak aitortzeko, Feminist Asylum kanpaina abiatu dute

Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.


2021-10-13 | ARGIA
Gasteizko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak

42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.


emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-08 | Dani Blanco
Emakumeen Mundu Martxaren bukaera argazkitan

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.


Emakumeen Mundu Martxa, nazioarteko V. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-02 | ARGIA
Emakumeen Mundu Martxaren amaierako manifestaziora joateko izen-ematea zabaldu dute

Martxoaren 6an egingo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak V. Nazioarteko Ekintzaren amaiera ekitaldia, Irun eta Hendaia artean. Azaldu dutenez, "planteamenduan hainbat aldaketa egin ondoren, mugen eta transnazionalen kontrako mobilizazioa deitzea" erabaki dute... [+]


2021-02-22 | ARGIA
Martxan da Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintza

Larunbatean hasi zen ibilaldia herriz herri ibiliko da hilaren 27ra arte. V. Nazioarteko Ekintzari martxoaren 6an emango zaio itxiera Irun eta Hendaia arteko mugan.


Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak

Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak aurten, Nazioarteko V. Ekintzaren harira.


2021-01-25 | ARGIA
Aintzane Pujanaren hilketa matxista gaitzetsi dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak egin dituzte urtarrilaren 22an, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta. Aintzane Pujanarena hasi berria den urteko lehen hilketa matxistatzat hartua izan da.


Begirada dekolonialak zeharkatuko du Euskal Herria, Emakumeen Mundu Martxak abiatutako ekintzaren eskutik

Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintza abiatu dute larunbatean Irun eta Hendaia arteko mugan, martxoaren 6a bitarte herriz herri ariko dena. Transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusmolde dekolonialetik behatzera animatu dituzte herritarrak.


Nalu Faria
“Erresistentzian egon arren, bertatik bizitza antolatzeko beste era batzuk sortzen joan gaitezke”

Psikologia ogibide duen feminista brasildarra da Nalu Faria. Emakumeen Mundu Martxako nazioarteko komiteko kidea eta mugimenduak bere herrialdean daukan koordinazio taldeko partaide da. Urrian Bilbon egin den nazioarteko topaketaren baitan, Bolsonaro Brasilgo pesidentziara heldu... [+]


2018-10-23 | Iñigo Igartua
Feministon Herria eguna larunbatean ospatuko da Bilbon

Aste osoan Bilbo jasotzen ari den Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketaren ekitaldi nagusia izanik, guztion indarrak batu eta askotariko alternatiba feminista erakustea izango du helburu ekimenak.


Egitarau oparoaz dator Feministon Herria

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak prentsaurrekoa eman du asteartean Bilboko La Bolsan. Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketaren eta beronen baitan egingo den Feministon Herria egunaren xehetasun guztiak azaldu dituzte.


Eguneraketa berriak daude