Kasualitateak lotu ditu begietan atzamarra sartzeko hausnarketa hau eta John Lennon eta Yoko Onok sorturiko Imagine abestia, bere 50. urteurrenean.
Abestian irudikatutako ametsezko munduaren bertsio askoz apalago eta gertuagoa proposatuko dut nik.
Ahaztu all the people. Geratuko gara gure herriaren populazio helduaren %10arekin bakarrik. Ziur nago gure jendartean %10a baino askoz gehiagok bere burua ezkertiartzat hartzen duela. Beno, agian gehiengoa gara, euskal burgesia bozkatzen duten despistatu askok ere ezkertiartzat hartzen baitute berea. Baina, geratuko gara gure jendartearen %10arekin. Gure inguruko 10 pertsonetatik bat. Euskal Herrian 260.000 bat lagun, Gasteizen 21.000 bat lagun.
"'Imagine 10% of the people' terrazetan, tabernetan edo telebistaren aurrean egoten den denboraren %10a ekimen kolektiboetan ematen"
Imagine 10% of the people militantziari astean orduren bat ematen. Badakigu, militantzia ez da orduetan neurtzen den zerbait, baizik eta bizitzarekiko jarrera bat (You may say I'm a dreamer). Dei diezaiogun militantzia, aktibismoa ala errealitatea ezkerrerantz aldatzeko lana. Eta ez gara ari denbora hori eginkizun hauei kentzeaz: joan-etorriei, zaintza-lanei, betebehar fisiologikoei zein harreman pertsonalei emandako denborari, ezta lanari ere (kasu gehienetan kapitalistei emandako denbora dena; baina gainbalioa beste iritzi tarte baterako utziko dugu…). Imagine 10% of the people beren aisialdirako denboraren %10a beste jendarte bat eraikitzeko erabiltzen: jarduera kolektiboetan parte-hartzen, antolatzen, proposamenak egiten, ekimenak sortzen… lanean, eskolan, auzoan, elkartean, erakundean, sindikatuan…
Imagine 10% of the people terrazetan, tabernetan edo telebistaren aurrean egoten den denboraren %10a ekimen kolektiboetan ematen. Batzarretan, herrigintzan, beste kideekiko elkar-lanean, ideiak garatzen, mobilizazioetan, beste jendarte bat elkarrekin amesten eta eguneroko pauso txikiez gauzatzen saiatzen.
You may say I'm a dreamer eta jende askok ez daukala denbora librerik ezta horren %10a emateko. Orduan, imagine 10% of the people tragoetan gastatzen duen diruaren %10a kausa bati ematen. Eta, zer esanik ez!, guztiz ez-funtsezkoak diren gauzetan gastatzen dena, ez kontsumoan, baizik eta guztiok gehiago ala gutxiago mugitzen garen kontsumismo hutsean, enpresa kapitalisten etekinak lodituz. Imagine 10% of the people halakoetan gastatzen duen diruaren %10a ekimen batean jartzen edo eragile bat finantzatzen; elkarte, erakunde ala, adibidez, komunikabide alternatiboren bat.
Ez gara iraultza egiteaz ari, non %10 baino “zertxobait” gehiago eman behar den. Baina, hala eta guztiz ere, nola egongo ginateke bere burua ezkertiartzat hartzen dutenen %10ak horretan jarriko balu denbora, lana, dirua…?
Bai, hausnarketa honen helburua aipatutakoa urrun geratzen zaienengan ondoeza eta erreakzioa sortzea da, nahiz eta bakarrik haietako %10ean izan.
You may say I'm a dreamer. Baina, imajinatzen duzu?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]