‘Ilusionismo’, Bilboko I. Magia Jaialdia sortu dabe

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko otsailaren 16an - 08:32
Azken eguneraketa: 09:33
Giorgio Rodri aktore eta mago madrildarra
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arte eszeniko garaikideetan hiru hamarkada baino gehiagoan leku sendoa hartu ostean, La Fundición elkarteak ateak irekiko deutsoz magiari 36 urte egingo dituan 2022. urte honetan, Ilusionismo sorkuntzeagaz. Jaialdi barri horretan, hiru jardunalditan, orain arte Bilboko aretoko agertoki gainean azaldu ez arren, beste arte eszeniko bat dan diziplinako egungo joerak erakutsiko dira. Euskadiko antzerkigintzearen karteletan magiak presentzia urria dauela ikusita, Deustuko aretoko arduradunek hutsune hori beteten lagundu nahi dabe urterokoa izateko asmoz sortuko dan hitzorduari esker.

Jaialdiaren lehenengo edizinoa zezeilaren 18, 19 eta 20an izango da eta edade guztietarako ikuskizunak aurreikusi ditue (10 euroan), publiko helduari zuzendutako beste bategaz eta profesionalentzako topaketa bat be izango da.

Zezeilaren 18an hasiko da jaialdia (19:00), Giorgio Rodri aktore eta mago madrildarraren ikuskizunagaz; harek eszenarioko ilusionismo funtzino parte-hartzailea eskainiko dau familia osoarentzat (Magia en estado puro izenpean). Ondoren, zezeilaren 19an, Paco Agrado (Badajoz, 1993) gaztearen txandea izango da, helduentzako El ultimo domingo de marzo ikuskizunagaz, karten magia intimoa, poesia eta antzerkia modu harrigarrian uztartuz. Gainera, Agradok berak, domeka goiza, hilaren 20an, alaituko dau profesionalentzat izango dan topaketa bat, abagune parebakoa ilusionismoaren joera barriko egungo ordezkari behinenetako batzuekaz ikasteko. Egun horretan bertan, hilaren 20an (19:00), Ilusionismo Jaialdiaren lehenengo edizioak ateak zarratuko ditu bertoko eszenan oso ezaguna dan Imanol Ituiño (Cancamisa Teatro) eta publiko guztientzako El mago en la botella izeneko bere ikuskizunagaz.

La Fundición elkartean zezeileko saio guztietarako sarreren prezioa 14 eurokoa da (Ilusionismo Jaialdiko familia-ikuskizun bitarako izan ezik, horrek 10 euroan dagozalako salgai), txarteldegian zein online (Kutxabankeko sarean), azken horretan hasierako eskaintza bat dago lehenengo saltzen diranentzat, 7 euroan. Gainera, zezeilean Bea Insa eta Ángel Mirou bikoteak osotzen dauen La Pacheca Collective konpainiari sorkuntza-egoitzea onartu deutso. Lau astez, espazioa eta bertako baliabideak erabili ahal izango ditue Tarán-trán, transición (Lluvia, grises y las 5.000 amantes del Rey) izeneko lanari azken ikutuak emoteko. Lana berehala estreinauko da eta bertan Espainiako transizinoaren errepaso desmitifikatzaile eta umorezkoa egiten da.

Salvador (Borja Fernández)

La Fundiciónek zezeileko Salvador antzezlanaren saio bi ditu programauta (zezeilaren 12an eta 13an, 19:00retan), Borja Fernandez galiziarrak sortu eta interpretautakoa. Dokumentalaren eta fikzinoko antzezpenaren arteko muntaketa bat da Borja beraren aitita dan Benito Fernandez Meirinho pertsonaia misteriotsuari buruzkoa. Aktore eta musikariak agertokian bideo jockey eta objektuen manipulatzaile bat dauelarik lagun, mobimentu migratzaileei, desagerpenei eta topaketei buruzko hitzarmen bat egiten dau, joandako mendearen erdialdera Hegoamerikara joan ziran aitita-amomak abiapuntutzat hartuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaialdiak
2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
Feministak eta artista emergenteak eskutik eskura: Feministaldia eta Inmersiones jaialdiak ahizpatu dira

Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.


Hartzea ematea delako, azokara joateko deia egin du Durangoko Azokak

Abenduaren 5etik 8ra egingo da. 59. edizioko kartela eta leloa aurkeztu dituzte asteazken goizez Landakon egin duten prentsaurrekoan: Hartzea ematea DA! izango da leloa. Kultura hauspotu beharra azpimarratu dute antolatzaileek.


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


2024-06-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Jolastu herria

Kalearen eszena irudiz beterik dagoen leku bat bezala agertzen zaigu, hitz eta irudiz osaturik, informazio, iragarpen, publizitate eta mezuekin batera paseatzen baitugu egunero eta uneoro. Kalea euskarri fisiko boteretsua izanik, ikusezko kulturaren sustatzaile izateko, eta... [+]


Euskaltzaleen parte-hartze bizia nabarmendu dute Ziburuko Azokaren antolatzaileek

Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]


Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Zin degizut, euskara eta bagara

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]


Kronika
Zin degizut, euskara eta bagara

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]


Eguneraketa berriak daude