“Ilusio handia nuen eta leku egin diot emozio horri”

  • Ezin ekidin Nafarroa Arena BEC-ekin alderatzea. Publikoa otzanago antzeman da, olatuak ez dira berehala altxa eta burrunbatik ere, amaiera arte, gutxi. Behin lehertutakoan, ordea, uhin expantsiboa hedatu da plazan. Egun lantsua izan dela nabarmendu dute eguneko protagonistek eta, nola ez, bertsotik harago doan eta etorkizunerako proiekzioz osatutako egunak poz kolektiboa utzi duela.

    Elix (Elixabet Etxandi) eta biok, ohi bezala, noren hitzak eta esanak harrapatuko ibili gara, karaktere artean protagonista baten eskutik saiorako bidea egin nahian. Gaurko gidaria, lexiko eta esan era karakteristikoz, bere plaza eta plaza bere egin duenetako bat izan dugu.

Argazkia: Dani Blanco.

2022ko abenduaren 19an - 09:48
Azken eguneraketa: 2022-12-20 13:30:23

Prentsaurrekoan ere ez du irribarrea galdu. Mundu propio bat du Alaia Martinek eta mundu propio horretatik kantatzen digu. Bertsolari Txapelketa Nagusian lehen finala izateak, ordea, ez du esan nahi esperientziarik ez duenik. Plazari neurria ongi hartu dio hasiera-hasieratik eta beretik ematen asmatu du.

Txapelketako lehen saioan kantatzea egokitu egin zitzaion (Getxon) eta azkenean kantatzea merituz irabazi egin du (Iruñean). Prentsaurrekoan, inork galdetu baino lehen erantzun ditu askoren burutan zeuden galderak.

Egun handia izan da gaurkoa. Lortu dut gozatzea, momentuka bada ere. Txapelketan zehar lortu dudana izan da saioak disfrutatzea eta hori handia da. Eta esandakoa, gaur ere lortu dut horrekin konektatzea, behar bada, nahi bezainbestetan izan ez bada ere.

Ez dut esan gabe utzi nahi esker on handia sentitu dudala fokuetatik kanpora, Txapelketak dakarren atzeko lanean aritu direnekiko, jasotako zaintzagatik… hainbestekoa, ezen batzuetan deskontzentratzeko arrazoi ere izan zitekeen.

Gaur lehen bizipenak ekarri dituzu kantura eta, zer moduzkoa izan da finaleko lehen esperientzia?

Ilusio handia nuen eta leku egin diot emozio horri, agian, ez inteligenteki. Izan ere, bezperan lasai nengoen, gorputzaldi onean iritsi naiz, baina, kantuan, sentsazioa zen bluetooth-a bezala nenbilela, piztu eta itzali. Lanketa handia egin dut eta argi izan dut zeren bila nentorren eta bilaketa horretan, agian, nire momentua galdu dut une batzuetan.

Irribarre batekin eta konplizitatez kantatzera zentozela esan duzu eta agurrean konplizitatea eskertu. Nola bizi izan duzu Getxotik Iruñerainoko bidea?

Bide oso polita izan da eta horrela gogoratuko dut txapelketa osoa. Gaurkoari begira, berriz, egun handia izan da eta taldearekin ez ezik, taldearen parte izatearekin pozik nago. Gainera, poz hori handitzen da Maialenen txapelarekin.

Azken agurrean ere aipatu duzu.

Umetatik izan da erreferente garrantzitsu eta merezi zuen.

Zer biharamun utziko dizu BTN22-k?

Digestio motel xamarrekoa naiz. Esan dezaket pozik nagoela kantatu dudana kantatzeagatik eta kantatu dudan bezala kantatzeagatik. Finalak zer ikasi handia eman dit eta horrekin ere gustora nago. Sentitzen dut bide luze eta ederra dudala bertso-kide hauekin egiteko eta aurretik dugunaren ilusioz nago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2022-12-22 | Estitxu Eizagirre
Maialen Lujanbio txapeldun hirugarrenez
Biribil bezain zorrotz

Abenduaren 18an Nafarroa Arena euskararen erresonantzia kutxa bihurtu zuten 13.300 bertsozalek. Finala lehenengoz Nafarroan jokatzeaz gain, historiko bihurtu du finalisten osaerak, lehen aldiz hiru emakume aritu baitira kantuan, eta 55 urteren ondoren, nafar bat (edo... [+]


Iruñeko finala eta borroka ederren ordua

Txapeldunaren azken agurra bularrean kolpeka, bertsozalea bakarrik doa kotxera bidean. Sentsazio arraroak, berriak ditu eztarrian korapilatuta. Atea ixtearekin bat, orain bai, orain lasai askatuko du negarra.


Maialen Lujanbio Zugasti
“Aurten ez nuen baitezpada txapela irabazteko derrigortasun edo anbizioa sentitzen”

Euskal Herriko txapela lortu du hirugarrenez Maialen Lujanbiok abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen bertso finalean. Aldaketaz beteriko finala aipatu du jada txapelketako beterano denak, bai taldearen konposizio, bere sentsazio pertsonal eta lekuarengatik... [+]


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Buruz burukoan lehertu dute saioa bi txapeldunek eta lehengo burutik txapela

Goizeko eta arratsaldeko saioetan zortzi finalistak aritu ostean, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio pasatu dira buruz burukora. Saioa buruz burukoan lehertu da, eta bi txapeldunek lazo gorriz biribildutako saioaren ostean... Maialen Lujanbio Zugasti da berriz ere txapelduna. [+]


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Arratsaldeko saioan sutan jarri da eltzea eta Arzallus eta Lujanbio buruz burukora

Goizeko saioaren ostean, eguerdia hankak luzatzeko eta  indarrak hartzeko baliatu dute entzuleek. Bati eta besteari entzunaz, buruz bururako izen ugari jasoko ditu galdetzen duenak, eta Ametsek bi bider botatako "parte" hitzen interpretazio anitzak ere bai... [+]


2022-12-18 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA
Finaleko flashak

Hona egun osoan zehar Dani Blancok harrapatu dituen hainbat momentu:


2022-12-18 | ARGIA
Puntu erantzun guztiak

Hona Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean goizeko saioan kantatu dituzten puntu-erantzun guztiak.


2022-12-18 | Estitxu Eizagirre
Entzuleen irribarre konplizearekin bukatu da goizeko saioa

Iruñea bertsoaren hiriburu bihurtu da egun oso batez. Lehen aldiz bertan aritu dira jokatzen Txapelketa Nagusiko finala. Maialen Lujanbiok bere txapeldungoa jokatu du honako bertsolariekin: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzalllus, Beñat Gaztelumendi, Joanes... [+]


2022-12-16 | Bertsoa.eus
Ikusi Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala zuzenean

Orain dela hiru hilabete abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia eta gaur amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan. Ibilbide honetan finalean abesteko txartela honako bertsolari hauek lortu dute: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia,... [+]


2022-12-15 | ARGIA
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerek badituzte irabazleak

BTN bideo-podkastean martxan jarri genuen #BTNaturala lehiaketa Nafarroa Arenako finalerako sarrerak eskuratzeko. Astero legez, jogurta janez sare sozialetara argazkiak igotzea zen gakoa, oraingoan, jogurta beste zerbaitekin nahastuta janez. Bi aste hauetan argazki... [+]


2022-12-13 | Estitxu Eizagirre
Zortzi finalistak kantxari zeharka begira

Nafarroa Arenan elkartu dira gaur zortzi finalistak, abenduaren 18rako motorrak berotzeko. Lehen aldiz Iruñean egingo den Txapelketa Nagusiko finala handia izango da: 13.000 ikusle elkartuko dira, nazioartetik 30 gonbidatu izango dira eta 350 lagun arituko dira antolaketa... [+]


2022-12-12 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bertso finala


Eguneraketa berriak daude