Egun normaltzat hartzen ditugun ohiturak, nondik datozen, ezarriak ala ez, nork eta zergatik, atzera begiratze horrek ekartzen dituen galderak. Zergatik mendez mende ahal zuten guztia bereganatu dutenek, gaur berdintasunaren alde dauden. Non dago zerua, zergatik kristau gehienek zerura joan nahi dute, baina ahalik eta beranduago hobe? Hausnarketa polita aukeran, on egin.
Gure arbasoen Euskal Herrian natura zen biziraupenerako ardatza. Talde eta jendarte bizitzan, inguruarekiko menpekotasuna erabatekoa zen. Eguzkiak, urak, suak, ilargiak, kazkabarrak... garrantzi handia zuten bizitza modu hartan.
Hainbestekoa izanik, ezinbestekoa zen indar haien kontrola bilatzea, abantailez profitatzeko eta kalteak saihesteko. Aldekotasunak errito eta mitoen bitartez galarazte honek, eraman zuen denborarekin erlijioa osatzera. Lurra, ilargia, zerua, eguzkia...
Gure arbasoen erlijioak beraz naturan du bere sorburua eta sinesmen hartan oinarritutako jardunak sustrai sakonak utzi ditu Euskal Herrian, Neolitotik Erdi Arora arte.
"Sorgin izendatuengana bi ikuspuntutik hurbil gaitezke: Sorgina, errealitatetik kanpoko zera; eta sorgina, zer erreala, egiazkoa"
Esan daiteke XVI. mendean kristautasuna Euskal Herri osoan hedatuta zegoela eta honek aldaketa sakona ekarri zigula. Besteak beste, lurraren jabegoa ulertzeko kristautasunetik zetorren eredu pribatuak ekarri zituen lehen desberdintasun ekonomiko-sozialak.
Eliza kristauak laster hasi zen ordura arte lurralde hauetan ohikoa zen erlijioko usadio eta mitoak ezabatzeari. Ohituren jarraitzaileak deabruarekin loturak izateaz akusatu zituzten, haurren odol xurgatzeaz, uzta txarrak bultzatzeaz... Erroma inperialeko zerbitzariek lehenago kristauekin egin zuten berbera errepikatu zuten hauek, beste erlijio bat jarraitzen zutenekin.
Poliki-poliki kontzeptu berri hauek jendartean lekua eginez joan ziren eta kristautasuna kasu batzuetan sinesmen zaharretara egokitu egin zen (udako eta neguko solstizioa) beste batzuk arbuiatu egin zituzten sineskeria hutsa bailiran, eta kristau sinesmena kontraesan zuzenean jartzen zuten beste haiek, suntsitu egin zituzten, debeku eta tabuen bitartez (ilargiaren gurtza, inauteriak, eta abar...).
Testuinguru honetan kokatu behar ditugu sorginak, heresia eta Elizatik bultzatutako errepresioa, gerora Espainiako eta Frantziako estatuek bere egiten dutena, mugaren alde honetan katolizismoa erlijio bakar gisa inposatuta. Adibide argia daukagu Nafarroako Gorteek 1533an adierazten dutenean gotzainen absentismoaren erruz diozesiak hustutzen ari direla eta horren ondorioz sorgin zaletasuna ugaltzen ari dela.
Garai honetan igaro zen emakumea errepresioaren jomuga lehentasunezkoa bilakatzera, eta ez kasualitatez. Emakumea eremu magikoarekin lotzen da, gaizkileekin. Kristautasunarentzat emakumea bekatu-iturria da eta bere errito zein ospakizunetako ardura guztietatik aldendu egiten du. Zeremonia eta jendarte kristauan gizonezkoa da bide guztien jabe.
Garai hartan emakumea ez zen ia ezer. Sorginkerian jarduteko, mundura gizakumeak ekartzeko eta gutxi gehiagorako ematen zitzaion balioa...
Hala ere esan behar da errito zahar guztiak ez zirela kristautasunaren aurkakoak. Berez, apaiz kristauak ere egon ziren inkisizio kasuetan nahastuta. Baserri giroan, asko meza ondoren ere biltzen ziren leze-zuloetan eta bidegurutzeetan (euren ohiko leku sakratuetan) denen partaidetzarekin jaiak ospatzeko. Kristauen ereduan, ordez, zeremoniaren protagonista bakarra apaiza zen, eta bildutakoei bizkarra emanez jarduten zuen.
Hura zen garai hartako “klase buruzagia” eta Elizaren bitartez osatu zuen poliki-poliki, euren interesen defentsarako egitura. Emaitza: kristau morala.
Portaera mota guztiak arautu zituzten. Ohitura zaharrak eta kristau sinesmena aurrez-aurre jarri eta haiek moral gabeak jo zituzten.
Horrela, sinesmen zaharrak moral gabeak izatera igaro ziren, naturaz gaindikoekin lotutakoak, sorgin eta herejeen gauzak.
Oro har “sorgin” izendatuengana bi ikuspuntutik hurbil gaitezke: Sorgina, errealitatetik kanpoko zera; eta sorgina, zer erreala, egiazkoa, hezur mamizkoa, sozialki horrela onartua.
Lehena mito zaharra da, ikusezina, irreal, kalte eta gaitzen sinboloa. Gorputzik gabeko espiritua izaki, uxatzeko errito andana erabili ohi izan da.
Elizak berak, azpimarratu beharra dago, sorgin eredu hau erabili izan du kristauak deabruarekin parekatzeko.
Beste “sorgin” eredura joaz, gorpuzdunera alegia, esan behar da emakume honek jasan zituela errepresioaren ondorio zuzenak. Torturatu eta sutan erre zituzten, askotan ingurukoen eta auzokoen bekaizkeria eta menduen ondorioz.
Emakume-sorgin hauen artean, bestalde bi talde egin ditzakegu: batean gazteak eta ederrak daude, bekatuaren sinboloak, arestian esan bezala. Edertasuna argudio indartsua bilakatzen zen deabruarekin lotzeko. Bestean emakume adinduak daude, askotan atsoak eta alargunak. Hauek ez ziren arriskutsuak agintean zeudenarentzat, baina ospea zuten herritarren artean, zeren eta jendeak eurengana jotzen zuen, gaitzetatik osatzeko, belarrak eta saldak erabiliaz.
Kasu asko aipa daiteke. Esate baterako, “Bortzirietako Maria” alargun gazte eta ederra. Parrokoaren etxean gauero egon behar izan zuen hilabeteetan, honek behartuta, bekatuaren tentazioari otoitzaren bitartez aurre egin ziezaion.... haurdun geratu arte. Azkenean, parrokoaren serorak sorgin gisa salatu izanak, balio izan zuen kristauen artzainak nahi zuena lortzeko.
Zeruaren bila bai, baina bide okerretik. Goxoagoak ote?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]