Aburu zaharrak dio hatzak ilargia seinalatzen duenean, hatzari kasu egiten diola ergelak. Baina, zuhurrago, gehitu beharko genuke hatz-puntan azazkalaren azpian legokeen krakaz kezkarazi nahiko zaituela batere ergela izan gabe ilargia ezkutatu nahi duen gaiztaginak. Eta askotan, berearekin aterako dela, halakoak baikara gizakiok.
Esaterako, egunotan, batetik, UNRWArentzat (Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziarentzat) lanean ziharduten norbanako batzuek urriaren 7an Hamasen ekintzetarako laguntza eman izanak nazioartean iskanbila sortu du. Bestetik, Hagako Auzitegian Hegoafrikak aurkeztutako genozidio-salaketaren inguruko lehen ebazpena heldu da. Zinez, ergel samarra izan behar da sinesteko kasualitate hutsa dela biak batera gertatzea. Amen batean Wikipedian gaiari buruzko atal berezitu bezain joria sortu eta zuzkitzen dutenek aintzat hartu ez duten zerbait den arren. Baina egutegiak eta, batez ere, orkestrazioaren nolakotasunak argi erakusten du zeren eta noren partitura entzuten ari garen.
Hagako Auzitegiaren lehen ebazpena, Israelen aurkako genozidio-salakuntza aztergai izan dadin aintzat hartzeko adinakoa dela diona, antza, gutxitxo iruditu zitzaien askori, su-etenik eskatzen ez ziolako. Eskatu izan balu, Israelek men egingo ziola uste ote du norbaitek? Jokoa zertan zetzan ez igarriz, ez bestela, pentsa zitekeen halakorik. Baina Hagako partida “kontakizunaren zelaian” jokatu da, jokatzen ari da eta jokatuko da gerora ere. Eta alde horretatik, Israel flotazio-marran jo duen torpedoa izan da ebazpena. Benetako ilargia da.
Horrexegatik abiarazi du Mendebalde Buruharroak UNRWAri buruzko “kontingentzia plana”: etxe-barneko iritzi publikoak hatzari ez ezik krakari begira jartzeko, lehenik; geure buruari galderarik egin ez diezaiogun. Eta, dirua arma bihurtuta, palestinar jende eta erakundeen aurkako gerra ekonomikoari ekiteko, bestetik. Israelen gerra kinetikoarekin uztartuta, berau (eta, batez ere, albo-kalteak) gehiegi luzatzen eta zabaltzen ari delako. Jo-puntuan, noski, ez dago Hamas, baizik palestinar herri osoa eta haren erakunde ezgauzak. Hagan auzi-gai den genozidio-salakuntzaren ikuspuntutik, konplizitatea beste ulerbiderik ez duen zerbait da. Guztiz deliberatua.
UNRWAri laguntza eteteko asmoa adierazi dute herrialde horien guztien (bai, guztien) historia hurbila (oso hurbila, batzuetan) gogoan izaten badugu, ez genuke harritu behar. Gainera.
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.
Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Israelgo Atzerri Ministerioak igandean iragarri du Dublinen daukaten enbaxada itxiko dutela, Irlandak iragarri eta gero bat egingo duela Hegoafrikak Israelen aurka jarritako salaketarekin.
Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".