argia.eus
INPRIMATU
Ilan Wolf artista israeldarraren erakusketa zabaldu dute Kursaalean

2008ko apirilaren 25

Kursaaleko Kubo aretoan Camera Obscura izeneko erakusketa berezia zabaldu dute. Bertan Ilan Wolf israeldarraren argazkiak daude ikusgai. Argazki guztietan Donostia agertzen da, baina ikusleak ezagutzen ez duen ikuspegi batetik, argazki guztiak distortsionatuta ageri baitira.