Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

  • Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera beste 100 bideo argitaratzera helduko da. Euskal kulturako sorta berri batekin hasi da gaur ikasturtea. Zehazki, lehen bideoan euskarazko prentsaren laburpena egingo da 8 minutuko animazio bideo baten bidez. Ondoren etorriko dira, besteak beste, euskal zinema, euskal antzerkigintza, eta Euskal Pizkundea jorratuko dituztenak. Ikasturteak dakarren beste gauza berri bat, Ikusgela buletina.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 18an - 11:24

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatzen du Ikusgela eta bideoak Wikipedian txertatzen dira, baita YouTuben eta ikusgela.eus webgunean ere. Orain arte, argitaratutako bideoak entziklopedia libreko 408 artikulutan baino gehiagotan txertatu dira. Orain artean Ikusgelak 92 dibulgazio-bideo argitaratu ditu: Filosofia, Ekonomia, Euskal literatura, Ingurumena, Erronka Digitalak, Literatura Unibertsala eta Zortziko txikian sailetan banatuta. 2022an aurkeztu zen ekimena, eta ikasturtean zehar astero 2-3 bideo argitaratzen ditu.

Gaur euskal kulturako kontuekin ekin ondoren (prentsaren bideoa beherago itsatsi dugu), historia lantzen duen bideo-sorta abiatuko da ostegunean, hilak 19. Datorren astean Erronka digitalen sortarekin jarraituko du proiektuak. Iaz hasi zen sorta hori, Leire Palaciosek aurkeztuta, eta Badalab-ekin kolaborazion kudeatuta. Udazkenean filosofiaren gaineko bideoak ere etorriko dira, baita literatura unibertsalari buruzkoak ere.

Atal berrien artean, Historia ulertzeko gakoak izeneko sorta Danel Pascualek aurkeztuko du, saioa eta bideo bakoitzak 7-10 minutukoa izango delarik. Bideoek jasoko dituzte garai historiko bakoitzeko gako nagusiak, betiere, umorez eta tonu freskoan. Bi astean behin aterako dira lehen sortako seiak. Besteak beste, Neolitoa, Iruñeko Erresuma, euskal baleazaleak eta Berlingo Harresia jorratuko dira. Bideoen gidoiak Mikel Alvarez eta Lander Arretxeak egin dituzte, eta ekoizpenaren atzean Bira ekoiztetxea dago.

Ikasturteak dakarren beste berritasun bat da buletina, Ikusgelako edukiez informatuta egoteko. Urtaro bakoitzean ateratako bideo guztien berri jaso ahal izango da email bidez. Harpidetza hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude