Ikoitz Arreseri erantzuna, eskola publikoaren eta laikoaren inguruan


2023ko azaroaren 20an - 14:46

Harrigarriak egin zaizkigu EH Bilduren eledun Ikoitz Arresek elDiario.es-en egindako adierazpenak. Zoritxarrez edo zorionez, hiritar batzuek oraindik ez dugu ondo digeritzen ustez ezkertiarra den alderdi politiko baten bozeramaileak ikastetxe pribatuekiko duen guritasuna.

Oraingoan, Santutxun (Bilbo) dagoen Angeles Custodios ikastetxe pribatua goraipatu du, ikasle migratzaileekin egiten duen lan sozial eskergagatik. Antza, ikasle horiekin saiatzen dira ia oinarrizko gizarte zerbitzuak ematen! Agian, Angeles Custodios kongregazioak berak, duela hiru urte ikastetxearen ondoan zeukan egoitzaren orubea promotora bati saldu, eta jasotako diruarekin familia zaurgarriei aparteko gizarte zerbitzuak eskaintzen al dizkie? Edo, agian, marmolezko eskailerak dituen Nuestra Señora del Rosarioko egoitzan, familia zaurgarrien ikasleei prezio bereziak egiten dizkiete, haien seme-alabek goi mailako ikasketak egin ditzaten?

Ahaztu zaio ikastetxe pribatu hori erakunde pribatu baten parte dela, Vatikanoko Egoitza Santuaren menpeko zuzena, eta erakunde horren helburua kristau dotrina zabaltzea dela. Ahaztu zaio ere, erakunde pribatu hori ekonomikoki oso kaudimenduna dela —Vatikanoa da munduko estaturik aberatsena—, eta, hala ere, dirutza publikoa jasotzeko inolako lotsarik ez duela. Gainera, ikastetxe publikoek ez bezala, beste hainbat diru-sarrera izan ditzake; adibidez, babesleen dirulaguntzak, zerbitzu gehigarrien ordainketagatik diru-sarrerak, donazioak, eta abar.

Ikasle zaurgarriekin lan egiten duten ikastetxe guztiek, publikoak zein pribatuak, lan eskerga egiten dute. Meritu hori ez dagokie soilik Kristau Eskolei. Bestalde, ez dute borondate onak eta karitateak bultzatuta egiten; haien betebeharra da. Lan hori ez egitea iruzurra litzateke. Edozelan ere, Kristau Eskoletan ikastetxeko hezkuntza proiektua kristautasunean errotuta dago; hiritar guztion artean ordaindu behar ote dugu hori? Ez al da ikasle guztien eskubidea hezkuntza laikoa jasotzea? Onargarria ote da ikasleak bereizi eta segregatzea, familiek kristau ikastetxeak aukeratu dituztelako?

Eskola publikoa eta laikoa defendatzen dugunok ez gara ikastetxe pribatu guztiak berdin katalogatzen ditugunak: berez katalogatzen dute euren burua. Batetik, ikastetxe pribatu gisa, jabetza pribatukoak baitira. Bestetik, itunpeko ikastetxe gisa, diru publiko parrasta jasotzeagatik. Horrez gain, Kristau Eskolako ikastetxeak, izenak berak katalogatzen ditu kristau gisa. Guk dakigula, inork ez ditu ikastetxe pribatuak katalogatu lan txikia, ertaina edo handia egiteagatik.

Azkenik, aipatzekoa da Ikoitz Arresek nola dioen "tontakeria" iruditzen zaiola esatea Angeles Custodios kristau eskola "aberastu egiten dela, neoliberala dela eta hezkuntza pribatizatu besterik ez duela egin gura". Han eta hemen bilatu dugu adierazpen horien jatorria, baina ez dugu ezer aurkitu. Eta ez da zintzoa norberak asmatutako karikaturen aurka eztabaidatzea, eztabaida horiek norberak aise irabazteko modukoak izaten baitira.

Arantza Kerexeta Fernández, Hezkuntza Laikoa elkartea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


Etxebizitzaren iruzurra

Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


Eguneraketa berriak daude