EHUko ikerlarien lan baldintzak hobetzeko eta urteroko matrikula tasa ezabatzeko eskatuz, mobilizazioak deitu ditu astearte honetarako Unibertsitateko Indar Batasunak. “Kontratu batekin gaude, baina baldintzek argi uzten dute langile izaera kendu digutela”, kontatu digu June Olazar doktoregaiak.
EHUko Leioako campusean doktoregaia da Olazar, Biologia Molekularra eta Biomedikuntza arloan. Azaldu digunez, ikerketa lerroa da unibertsitateari berari prestigioa ematen diona, eta diru sarrera ugari ere hortik datoz, kanpo finantzazioz hornituta daudelako ikerketak. Aldiz, ikerlariak oso egoera kaskarra jasaten dutela dio: “Oso sistema konpetitibo eta desorekatuaren bidez erabakitzen da zeinek egin dezakeen ikerketa eta zeinek ez, ikerketa beka bat lortzeko zure nota guztiak hartzen dira kontuan, baita zein karrera ikasi duzun ere (arlo bakoitzak beka kopuru jakin bat du)… eta azkenean zenbakitan baino ez da oinarritzen, interesgarriak izan daitezkeen ikerketa eta ikerlari asko geratzen da sistema honetatik kanpo”.
Ikerlarien baldintzak salatu ditu Olazarrek: “Beka urtero berritu behar duzu, urtero aurkeztu behar duzu ikerketa plana eta urtero sartu behar duzu prozesu horretan; horrek egonkortasun falta handia dakar. Kongresuetako gastuak kasu askotan ez ditu bere gain hartzen unibertsitateak, berdin beste hainbat gastu. Derrigor klase magistralak eman behar ditugu praktika moduan, baina ez ditugu kobratzen. Erabateko esklusibitatea eskatzen zaigu gainera, bekarekin ezin dugu beste diru sarrerarik izan, ezin dugu beste kontraturik izan ez eta bi beka uztartu. Bestalde, amatasun bajak ez daude babestuta eta amatasun bajak ekar dezake beka galtzea, hilabete kopuru batetik gorako bajek beka galtzea ekar dezaketelako. Bulegorik ere ez daukagu kasu gehienetan, ikerketa egiteko espazio aproposik ez dugularik”.
Doktoretza egiten ari den pertsonari, kontratu batekin egon arren eta teorian langile izan arren, langile izaera kentzen dio aipaturiko horrek guztiak, Olazarren hitzetan. “Soldatak ere ez dira lan berdinagatik beste langile edo irakasle batek dituenak, ezta kotizazioak eta lan baldintzak ere. Irakasle eta ikertzaile modalitatea daukagu, baina irakasleekin parekatuta askoz okerrago gaude. Bekadunon lan esku merkea oso errentagarria zaio unibertsitateari”.
"Beka urtero berritu behar duzu, urtero aurkeztu behar duzu ikerketa plana eta urtero sartu behar duzu prozesu horretan; horrek egonkortasun falta handia dakar"
Matrikula tasari ez
Urtero matrikula tasa bat ordaindu behar dute ikerlariek, “zer eta lan egin ahal izateko”, eta EHUk matrikula hori kendu dezala da mobilizazio hauen aldarrikapen nagusietakoa. “200 euro dira, gehi tutoreari ordaintzen zaion parte bat, gehi ikasturtea, guztira 300 bat euro, batzuetan baita ia 400 euro ere, urtero ordaindu beharrekoak. Are gehiago, ikerlari beka lortzeko matrikulatu egin behar zara, baina gero beka lortzen ez baduzu, matrikula horren dirua ez dizute itzultzen, galdu egiten duzu”.
“Oro har, EHUren hezkuntza politikarekin gara kritiko, enpresa pribatuen interesetara gero eta bideratuago. Eta horren isla da, besteak beste, karrera batzuk batzea, beste batzuk desagertzea… karrera eta ikasketa jakin batzuk lehenetsiz eta beste batzuk baztertuz. Unibertsitateko tasak gero eta garestiagoak dira, baliabide gutxiago dutenak unibertsitatetik kanporatuz, lan munduan sartzeko karreraz gain master bat eduki beharrak eta horrek ekartzen dituen gastuak ere jende asko uzten du kanpoan”.
"Ikerlari beka lortzeko matrikulatu egin behar zara, baina gero beka lortzen ez baduzu, matrikula horren dirua ez dizute itzultzen, galdu egiten duzu"
Mobilizazioak EHUren campus guztietan
Ikerlarien egoera salatu eta hobekuntzak aldarrikatzeko, mobilizazioak deitu ditu astearte honetarako Unibertsitateko Indar Batasunak, EHUko campus guztietan. Donostiako Ibaetan Aulariopetik 11:00etan; Gasteizen Elurretatik 11:30ean; Leioan Mikel Laboatik 13:00etan; eta Bilbon San Mamesetik, 14:00etan.
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.
Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]
Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]
Egoera juridikoki aztertu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakaslea lanpostutik kentzeko prozesua martxan jartzea. Irailaren 27an hasi ziren irakaslearen aurkako salaketak. Orduztik ehundaka izan dira auzi honen... [+]
Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]
Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]
Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.
Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.
EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.