Irati Romero Garmendiak Bordeletik eman du bere ibilbidearen berri. Hain zuzen, minbizia ikertzen duen laborategi baten lanean dabil orain, eta, hara iristeko ahalegin handia egin behar izan badu ere, nahiko modu naturalean heldu dela iritzi dio.
“Txikitan, beti nenbilen gauzen zergatia jakin nahian. Erantzunen bila, biologia ikasi nuen. Tartean, Pragara joan nintzen Erasmusekin, eta han laborategi batean aritzea egokitu zitzaidan. Orduan konturatu nintzen asko gustatzen zitzaidala laborategiko lana. Hala, karrerako azken urtean, laborategian aritu nintzen, barne-irasle gisa. Bukatutakoan, berriz, Biologia Molekularra eta Biomedikuntza masterra egin nuen, gaixotasun zeliakoa ikertzen duen talde batekin”, gogoratu du.
Gustura zegoela eta, doktore-tesia bertan egitea erabaki zuen. Aitortu duenez, tesia egitea “gogorra” da, eta gustura aritu bazen ere, “nekatuta” bukatu zuen: “Iruditzen zitzaidan ez nuela bizitzerik izan nire bizitzaren alde bat: dantza utzi behar izan nuen, gero eta gutxiagotan joaten nintzen Ordiziara, lagunekin ere noizik eta behin baino ez nintzen elkartzen… Tesitik kanpo, ez neukan bizitzarik”.
Horretaz jabetuta, hilabete batzuk hartu zituen bere burua zaintzeko eta bazter utzitako zaletasunak berreskuratzeko, eta, unea zela iritzi zionean, doktoretza-ondorengoa egiteko leku bila hasi zen: “Baina oso zaila zen. Nik uste nuen tesia egina nuenez, banintzela nor; konturatu nintzen, ordea, ez zela nahikoa, inondik inora ere; presio izugarria sentitzen nuen”.
Bila zebilela, Global training beken berri izan zuen. “Berez, lan-munduan sartzeko dirulaguntzak dira, baina, begiratu, eta ikusi nuen Bordelen bazela talde bat minbizia ikertzen. Eskaera egin, eta hartu egin ninduten”.
Horrenbestez, orain glioblastomak ikertzen ari da. Orain arte egindako ikerketetatik oso desberdina dela dio. Izan ere, gaixotasun zeliakoan, oinarri genetikoa ikertzen zuen. Orain, berriz, gaixotasunaren prozesuak ikertzen ditu; zer aldaketa gertatzen diren gaitza garatzean. “Horrek ikuspegia aldatzera behartu nau. Lehen galdera zen zergatik, eta orain da nola, edo zer egin daiteke. Oso desberdina da. Baina hau ere gustatzen zait. Gainera, lehen egiten nuena baino aplikatuagoa da, eta horrek asko betetzen nau”.
Ikerketaren beste alderdi batzuk, ordea, ez ditu batere gustuko. Eta, tamalez, antzekoak dira Bordelen zein gainerako lekuetan. Orokortuta dago ikertzaileek dena eman behar dutela bere lanaren alde, eta normaltzat jotzen da egunean hamabi orduz lan egitea. “Oso sartuta dago kultura hori, eta saiatzen bazara lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiten, gaizki hartzen da. Lehiatik kanpo geratzen zara”.
Ikerketa feministagoa aldarri
Horren aurrean, ikerketa feministagoa izan beharko lukeela aldarrikatzen du. “Hasteko, Bordelen, ikertzaile gehienok emakumeak garen arren, gure nagusiak gizonak dira. Eta, normalean, mutilek gehiago lehiatzen dute eta indibidualistagoak dira. Nire lagunak neskak dira, eta gehiago laguntzen diogu elkarri”.
Eta zientzia horretan oinarritzen dela dio: “sormenean eta ideiak elkar trukatzean. Hierarkizazioak, aitzitik, komunikazioa zailtzen du. Bestalde, emaitzek ere berehalakoak izan behar dute. Ikuspegi matxista da:behartuta zaude azkar eta asko argitaratzera, eta hori kalitatearen aurka doa. Izan ere, denbora hartu behar da pentsatzeko zein den galdera, zeri nahi diogun erantzun, eta, horrela, gainera, baliabideak hobeto bideratzen dira”.
Hala ere, oraingoz behintzat ikertzen jarraitzeko asmoa du, “trenetik jaisten bazara, gero ia ezinezkoa baita berriro igotzea”. Baina garbi du Euskal Herrira itzuli nahi duela, eta zalantza egiten du luzaroan eutsiko ote dion ikertzaile-bizitzari, gaur egungo sistema kaltegarria dela uste baitu: “Nola egingo dugu zerbait gizartearen onurarako, ez badugu gure burua zaintzen?”.
Laborantza industrialak, urtegiek eta kutsadurak ondorioztaturiko "gaitzeko presioengatik" desagertzekotan dira ehundaka espezie. Bilakaera hori saihesteko asmoz, "berehala hartu beharreko aldaketak" galdetu dituzte Nature aldizkariak urtarrilaren 8an... [+]
Galdera da ea edozein zibilizaziok gupidarik gabeko gerra egin dezakeen bizitzaren aurka, bere burua suntsitu gabe eta zibilizatua deitzeko eskubidea galdu gabe”. 1
Sei hamarkada igaro dira Rachel Carsonek bere Silent Spring (Udaberri isila) liburu bikaina idatzi... [+]
Cristina Claver-ek (Bilbo, 1996) Biologia-ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Italiara joan zen Erasmus egitera, eta gero, itsas baliabide biologikoen masterra egin zuen. Nazioarteko masterra zen eta Frantzian, Italian, Irlandan, Suedian eta Seychelleetan egon zen ikasten... [+]
Jon Luzuriaga Gonzalez (Oñati, 1989) Biokimikan lizentziatu zen (2012) eta ikerketa Biomedikoan egin zuen masterra gero (2013); biak UPV/EHUn. 2018. urtean Biomedikuntzan doktoratu zen eta doktoratu osteko ikertzaile bezala egon ondoren, irakasle bezala dihardu UPV/EHUko... [+]
Alicia Gascon Gubieda (1993, Muxika) Biokimikan graduatu zen 2015ean. Gero, Erresumara Batura jo zuen biologia zelularrean espezializatzeko 2015-2021 urteetan, eta orain, UPV/EHUn lan egiten du, immunologia, mikrobiologia eta parasitologia departamenduan.
Historia luzeko soka du izokinak Euskal Herrian. Istorio ugari sortu ditu, hasi Historiaurretik eta egun arte. Haren arrantzak garrantzia sozio-ekonomiko handia izan du, eta hala sortu ziren hura erregulatzeko arauak. Atzetik etorri ziren gero, ordea, arau-hausteak, herritarren... [+]
Ionan Marigomez Allende (Erandio, 1961) biologoa da lanbidez eta bokazioz. Bera izan zen EHUren Plentziako Itsas Estazioaren sustatzaile nagusia, eta bera da bertako zuzendaria 2013an sortu zenetik. Bulegoan hartu gaitu, atzealdean Gorlizko badia ageri dela, eta hantxe jardun... [+]
Siberia, duela 24.000 urte. Bdelloidea espezieko mikroorganismo bat, erresistentzia handiko animalia errotiferoa, Alayeza ibaiko ur hotzetan izoztuta geratu zen. Berriki, zientzialariek animalia desizoztu dute eta, bizirik jarraitzeaz gain, asexualki ugaltzeko gai izan da.
Haize Berriak izeneko plataforman bildu dira Sacyr enpresak Iruñerriko iparraldean gauzatu nahi dituen proiektu eolikoen aurka dauden hainbat bailaratako plataforma. Haize Berriak plataformak manifestua egin du eta parke eolikoak eraikitzearen aurka protesta ekintza... [+]
Idatzi honen bidez, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatzen den honetan, gure ardura eta ezinegona adierazi nahi dugu azken urteetan, eta, batez ere, azken hilabeteotan Urumea bailaran hainbat lurjabe, erakunde publikoen baimenarekin egiten ari den eukalipto landaketen... [+]
Leioako Medikuntza Fakultatea du ohiko lantokia Guillermo Quindós Mikrobiologia katedradunak. Martxoaren 13an, Espainiako Gobernuak konfinamendua ezarri baino egun bat lehenago, Un par de verdades sobre el coronavirus berbaldia eskaini zuen EHUko Zientzia Fakultatean... [+]
1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).
Bat, bi eta hiru. Hiru musker-begi zelatan, zeharka begira dauzkagu. Kareharrizko horma zaharrean daude eguzkia hartzen. Hiruek begirada berdina dute, begiak, aldiz, ezberdinak. Izan ere, Araotzeko mendietan musker-begiak hiru dira, hiru espezierenak. Eurek, noski, jakingo dute... [+]
Sastraka inbaditzaile bat agertu da Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako artasoroetan. Teosintea, teosintle nahuatl hizkuntzan, Zea familiako landarea da, artoaren senidea beraz. Rosa Binimelis (Castelló, 1979) ingurumen zientzietan doktorea da, eta azken urteotan teosinteaz... [+]
Lan ildo bikoitza du Kepa Ruiz-Mirazo (Gernika, 1970) EHUko ikertzaileak. Batetik, Leioako Biofisika Unitateko laborategietan bizia sortu aurreko urratsak erreproduzitzen saiatzen da; bestetik, bizia bera zer den hausnartzen du Biologiaren Filosofia ikertaldean. Beraren... [+]