Ikerketa berri batek argiratu digu: klima aldaketaz jakitun da petrolio sektorea 1980ko hamarkadaz geroztik

Extinction Rebellion-ek egindako ekintza, ExxonMobilen jarduera kutsatzaileak salatzeko (Argazkia: Extinction Rebellion)

2023ko urtarrilaren 13an - 12:10

Ez da gauza berria, baina froga bat gehiago dugu esku artean baieztatzeko eskandalua: erregaien sektoreko boteretsuek 1970eko hamarkadaz geroztik dakite klima aldaketa ondorioztatzen dabiltzala. Iazko irailean Nicolas Goñik ARGIAn idatzitako "Klima larrialdiaren erdian, negozio eredua aldatu baino, Total-ek nahiago izaten du zalantza hauspotu eta zabaldu" erreportajean ondokoa irakurri daiteke: "Energian eta berotegi efektuko gasen isurketan ardura handiak dituzten enpresa askok aspaldidanik [1970eko hamarkadaz geroztik] garatu zituzten komunikazio estrategiak, beren eraginei buruzko zalantzak sortzeko eta beren arduren hautematea lausotzeko".

Hamarkada guztiz 0,2 graduko beroketa aurreikusten zuten garaiko dokumentuetan eta hori ari da gertatzen.

Science aldizkariak urtarrilaren 12 honetan plazaraturikoa froga bat gehiago da. ExxonMobil petrolio enpresako ikerlarien lanak eta datuak aztertu dituzte kazetariek, hainbat garaitan zientzialariek zabaldutako datu ofizialekin alderatuz. ExxonMobilen datuen "zehaztasun harrigarria" azpimarratu dute kazetariek. 1972 eta 2002 urte artean, multinazionalaren 32 barne-dokumentu aztertu dituzte, baita 1982 eta 2014 urteen artean beste egitura batzuekin plazaraturiko 72 publikazio zientifiko ere. Batez beste, hamarkada guztiz 0,2 graduko beroketa aurreikusten zuten garaiko dokumentuetan eta hori ari da gertatzen. "Zientzialari independenteek eta gobernu-zientzialariek bezainbeste bazekiten, eta seguru asko, neurriak hartzeko eta jendeari ohartarazteko adina", dio ikerketak. Hala ere, taldeko arduradunek begiek itxi eta bestelako mezu bat zabaltzen aritu ziren, zetorrena gordez. Demagun, ondokoa zioen ExxonMobileko zuzendari Lee Raymondek 2000 urtean: "Ez dugu klima-aldaketaren ulermen zientifiko nahikoa arrazoizko iragarpenen egiteko".

Union of Concerned Scientists egiturak jada 2015ean frogatu zuen ExxonMobilen jukutria. Berdin dio, logika berarekin segitzen du, munduan barna karbono-bonbak bideratuz. Iazko abendu bukaeran eman genuen erregaien sektoreko boteretsuen artean orokorturiko joera horren berri ondoko erreportajean: Aitzina doaz 425 ‘karbono-bonba’, klimaren bost inflexio-puntu bueltarik gabeko aldaketan sartuak direla kontuan hartu gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


Eguneraketa berriak daude