Unai Pascual eta Dylan Inglisek Euskal Herriko ekialdean egin dute ikerlana, Pirinio inguruan. Euskararen eta naturaren balioen artean lotura dagoela frogatu dute.
Hizkuntzaren aldagaia erabili dute ikerlanean eta euskararen eta basoen arteko balioetan harreman bat dagoela ondorioztatu dute. Unai Pascual Basque Centre for Climate Change-eko (BC3) ikertzailea da eta Dylan Inglis Bristolgo Unibertsitatekoa.
Berria egunkariak dakar ikerlan honen albistea: Aezkoa, Garazi, Zaraitzu eta Zuberoako ibarretako herritarrek Irati eta Arbaileta ohianekiko duten harremana aztertu dute Pascualen eta Inglisek. Elkarrizketak eta talde eztabaidak egin dituzte bi ikertzaileek, lehentasunak kuantitatiboki ikertzeaz gain. Ehun lagun baino gehiagok hartu du parte.
Naturaren balioen eta euskararen artean bi noranzkoetako lotura dagoela frogatu dute. “Jende multzo honek esan zigun basoaz euskarazko leku izenen bidez disfrutatzea oso garrantzitsua zela”, adierazi dio Inglisek Berriari. Bestetik, natura euskal nortasunerako garrantzitsua dela azpimarratu du ikertzaileak. Naturaren balioak zabaltzeko pausuak emanda zeudela azpimarratu du baina hizkuntzari lekurik egin gabe, orain arte.
Hizkuntza “garrantzitsua” dela tokiko naturaren identitatearentzat eta “nortasun atxikimenduarentzat”, batzuek euskara ulertu eta hitz egitearekin lotzen dute. Basque Centre for Climate Changek Pascualen hitzak jaso ditu: aurkitutako lotura hizkuntzak eta natura zaintzeko mugimenduentzako “berritzailea” izan daitekeela azpimarratu du.
Pascualek eta Inglisek Euskal Herriko kostaldeetan edo eremu urbanoetan jarraitu nahi dute ikertzen. Bestalde, Pascualen ustetan naturaren balioak hobeto ulertzea ezinbestekoa da “bioaniztasunaren galerari aurre egiteko”.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.