Ikea ikertzen ari da Europa, zergak ez ordaintzeko egitura bat zuelakoan

  • Europar Batasunak ikerketa bat abiatu du altzarien multinazionalaren inguruan. Ustez zergei ihes egiteko egitura bat osatua zuen enpresa suediarrak, Holanda, Luxenburgo eta Liechtensteinen.

Arg: Getty

2017ko abenduaren 19an - 10:22

Altzarigintzaren sektorea irauli zuen lehenik. Herritarrek euren kasa muntatu ahal izateko altzariak egiten hasi zen, diseinu finekoak. Orain berriz, zerga gutxiago ordaintzeko ere diseinu “fin” bat egin ote duen ikertzen ari da Brusela. Herbehereetan du egoitza multinazionalak, baina, ustez Luxenburgo eta Liechtensteinen sare bat eraikia zuen zergak ekiditeko.

Europarlamentuko Berdeen taldeak jarritako salaketa baten harira abiatu zuen iaz ikerketa Europak. 2006tik gaur arteko zergen kudeaketa aztertzen ari dira horrela. Zenbait kasutan legez kanpokoak ez badira ere multinazional hauek erabili ohi dituzten trikimailu fiskalak, finean, zergak barkatzeko bide bihurtu ohi dira.

Ikea frankizia da. Hau da, Barakaldoko Ikearen saltokia, esaterako, ez da izatez multinazionalarena. Denda horrek bere emaitzaren ehuneko hiru ordaintzen dio Ikeari. Hain zuzen, herbereetan duen Inter Ikea Systems enpresari. Mundu guztiko Ikearen frankizien emaitzen %3 Herbehereetan pilatzen da horrela.

Luxenburgo eta Liechtenstein

2006tik 2011ra Inter Ikea Systemek jabetza intelektualaren eskubide batzuk, I.I Holding Luxenburgoko enpresari ordaintzen zizkion. Frankizietatik bildutako diru gehiena ematen zion, hala jaso du Berria egunkariak. Hori 1929ko lege bat baliatuz egiten zuen. Europako Batzordeak ordea, lege hori indargabetzera behartu zuen Luxenburgo 2010erako. Luxenburgon Ikeak ez zuen zergarik ordaintzen.

Aukera hura agortuta, 2011n, Inter Ikeak jabetza intelektuala erosi zion Luxenburgoko Holding enpresari. Horretarako mailegu bat eskatu zion Liechtensteingo Ikearen beste sozietate bati. Mailegu horren interesak ordaindu behar zituen Ikeak eta bide hori erabili zuen frankizien aportazioak Liechtensteinera mugiarazteko.

Europako Batzordeak zabalik dauka ikerketa. Egitura hori zerga gutxiago ordaintzeko baliatu zuela frogatzen badu, 2006. urtetik gaurdainoko zergak ordaindu beharko dizkio multinazionalak Herbehereetako Gobernuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzur fiskala
Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


2021-10-04 | ARGIA
Pandoraren Paperak: paradisu fiskaletan ezkutatu diren ondasunen filtrazio berria

Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]


2021-06-10 | Juan Mari Arregi
Iraultza?

Zarata handia ateratzen ari dira zenbait eremutan, Espainiako Estatuan ustezko "iraultza elektriko" baten eta munduan egosten ari omen den beste "zerga iraultza" baten inguruan, hedabide handietako editorialek azpimarratu duten bezala. Propaganda gehiegi.


2021-06-03 | ARGIA
Zerga-sistema aldatzea eskatu du ELAk, enpresa handiek gehiago ordaindu dezaten

"Herri honetan zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen da, eta beraiek ordaintzen ez dutena beste batzuek ordaindu behar dugu", halaxe salatu du osteugn honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilbon, erreforma fiskala bultzatzeko... [+]


2021-01-22 | ARGIA
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik

2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]


Sark, Europako azken lurralde feudala

1565ean Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu zuen, 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean. Praktikan ezer gutxi aldatu da: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du eta egun paradisu fiskal bat ere bada.


2020-11-17 | ARGIA
Petronorrek ia ez du zergarik ordaintzen, ELAk salatu duenez

Petronorren emaitza-kontuetatik datu hauek azpimarratu ditu ELA sindikatuak: 2019an 135 milioi euroko etekinak izan zituen Petronorrek, Sozietateen Zerga ordaindu aurretik. Baina Sozietateen Zergan 0 euro ordaindu zuen. "Areago, ez ordaintzeaz gainera 7 milioi euro jaso... [+]


2020-09-15 | Jon Torner Zabala
Osasunako agintari ohirik ez dute epaituko, BEZ zergarekin lotutako iruzurragatik

Futbol taldeak fiskaltzarekin eta Nafarroako Ogasunarekin lortutako akordioa berretsia izan da: 1,4 milioi euroko isuna ordaindu beharko du klubak, eta 45 hilabetean ez du jasoko ez diru laguntzarik ezta pizgarri fiskalik ere.


2020-08-24 | ARGIA
Multinazional estatubatuarrek Europako irabaziaren erdia Irlandan deklaratu dute

Atzerriko irabazien %52 filialen bidez kontabilizatzen da fiskalitate laxoa duten herrialdeetan edo, zuzenean, paradisu fiskaletan.


2020-04-20 | ARGIA
Giuseppe Conteren adierazpen batzuek agerian utzi dute Europa barruan dagoen zerga ihesa

Ostegunean bilduko dira bideokonferentziaz EBko herrialdeetako gobernuburuak koronabirusaren krisiari aurre egiteko diru funtsak berretsi eta funts horien tamaina eta mekanismoa adosteko. Testuinguru horretan, Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak eurobonoen aldeko jarrera... [+]


2020-01-21 | Juan Mari Arregi
Atzerriko euskal dirua berreskuratu dezagun

Bizkaiko Foru Aldunditik honako informazio ofiziala helarazi dute: 11.000 herritarrek baino gehiagok atzerrian 1.500 milioi euroko kontu korronteak dituzte, 50 bat herrialdetan utzita, tartean Andorra, Bahamak, Jersey, Kaiman Uharteak eta Panama. Suitzan bakarrik 600 milioi euro... [+]


Xabi Alonso absolbitu egin dute iruzur fiskalagatik

Ogasunari iruzur egiteagatik epaitu dute Alonso, baina epaileak ez du erruduntzat jo eta kargurik gabe aske geratu da.


Maltako enpresari bat atxilotu dute, Daphne Caruana kazetariaren hilketan duen ustezko inplikazioagatik

2017an hil zuten iruzur kasuetan aditua zen kazetaria. Yorgen Fenech enpresari miliodunaren gas eta elektrizitate zentroaz ikertzen ari zen hil zuten Caruana.


2019-10-25 | David Leonhardt
Aberatsek benetan zuk baino zerga gutxiago ordaintzen dute

Badira ia hamar urte Warren Buffetten ateraldi bat mundu guztian zehar ezaguna egin zela. Esan zuen bere idazkariak baino zerga gutxiago ordaintzen zuela, aberatsen mesederako dauden zirrikitu eta kenketa fiskalei esker.

Artikulu hau Manu Robles Arangiz institutuak euskaratu du [+]


Eguneraketa berriak daude