COVID-19a baino ez?
Une zail hauetan, COVID-19a eta haren ondorioak (eskola publikoarentzat batez ere) gai bakarra direla dirudienean, eta berarekin dena estali nahi dela ematen duen honetan, komeni da berriro ere gogoratzea zein den gure euskal hezkuntza-sistemaren alfonbraren azpian dagoen arazo nagusia: eskola-segregazioa du izena. Euskadiko Eskola Kontseiluak, Save the Childrenek eta hezkuntza publikoko eragile guztiek behin eta berriz salatu dute eta sare publikoak egunero pairatzen jarraitzen du, baina ez zaio arazo honi irtenbiderik bilatu nahi.
Eskola-segregazioa: gure hezkuntza-sistemaren lotsa
" EAEn, maila sozioekonomiko baxuko ikasleen kontzentrazioak ikastetxe guztien %46,6ri eragiten die, eta kontzentrazio-maila oso handia duten ikastetxe horien % 88,9 titulartasun publikokoak dira"
EAEn, maila sozioekonomiko baxuko ikasleen kontzentrazioak ikastetxe guztien %46,6ri eragiten die, eta kontzentrazio-maila oso handia duten ikastetxe horien % 88,9 titulartasun publikokoak dira, Save the Childrenen arabera (2018). Egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Nola liteke? Eskola publikoari baliabideak ukatzearen eta itunpeko irakaskuntza neurriz kanpo finantzatzearen ondorioa da, azken honen aldeko apustua egitearen ondorio zuzena, guztiona den hezkuntzaren kaltetan. Eusko Jaurlaritzak epaile inpartzialaren papera hartu du bere gain, zeharo ezberdinak diren bi sareak berdinak balira bezala tratatuz; hartara, urteek eta ikastetxea aukeratzeko askatasun faltsuak eskola-segregazioa hazten jarraitzen uzten du, berezko edo saihestu ezinezko fenomeno bat balitz bezala.
Ondorioz, EAEko ikastetxeen ia erdiek (guztion diruarekin finantzatuak) kuota ekonomikoen bidez ("borondatezkoak", legez kanpokoak direlako) ikasleak hautatzen jarraitzen dute, eta horrek benetako diskriminazioa sortzen du aukera dezaketen familien eta aukera ekonomikorik ez dutenen artean, hau da, arrakala bat sortzen du, ikastetxeen arteko banaketa sozial bat, segregazioa, hain zuzen.
Propagandarako planak
Sozialki justifika ezina den errealitate honen eta urtez urte kaleratzen diren etengabeko salaketen aurrean, Eusko Jaurlaritzak aurpegia garbitu nahi izan du aniztasuna eta inklusioa defendatzen omen duten baina sistema publiko-pribatu desorekatua eta diskriminatzaile honen errealitatea kolokan jartzen ez duten eta arazoaren jatorrira ez doazen hainbat dokumentu eta planekin:
2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana ez da %20an ere gauzatu. Atzerritar jatorriko ikasleak eskolatzea EAEko eskola-sisteman. Diagnostikoa eta esku hartzeko neurri berriak dokumentuan, 2018ko urrikoa, ez da neurri zehatzik agertzen. Hamaika Esku programa, bestalde, ez da nahikoa. Bizikidetzaren eta hezkuntza-ekitatearen aldeko
"Paperezko planak, asmoak, hitz politak, erdizkako neurriak, baina martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak jarri gabe"
lankidetza-hitzarmenak (2019ko uztaila) gizarte arloko neurri asistentzialak baino ez zituen barne hartzen, eta Gasteizen bakarrik (bertako Mahai Interinstituzionalak atera zuen txostena kaxoi batean dago). Hilabete horretan bertan, Magnet-Erakarri proiektua jarri zen martxan, EAEko sei ikastetxeetan soilik aplikatzen dena, horietako batzuek salaketa jarri zutelarik proiektua egiteko baliabide gehigarri nahikorik ez zegoelako. Komeni da Kataluniako Magnet esperientziaren bultzatzailea den Jaume Boffil Fundazioaren ondorioak irakurtzea, behin eta berriz esaten baitute segregazioa ez dela geldiaraziko Hezkuntza Sailak eta dagokion Udalak bereizketa horren aurkako neurri politiko espezifikoak hartu ezean. Hemen aplikatu ez diren hezkuntza-politikako neurriak.
Laburbilduz, paperezko planak, asmoak, hitz politak, erdizkako neurriak, baina martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak jarri gabe, eta sistema honek sortzen duen diskriminazioari buelta emateko benetako neurririk gabe. Horren ondorioz, hezkuntzako profesionalak eta familiak dira, beren inplikazioarekin, eskola-segregazioaren kudeaketa beren bizkar daramatenak, hezkuntza-komunitate osoari eta haren gizarte-inguruneari eragiten diena.
Gogora dezagun Eusko Jaurlaritza (EAJ-PSE) gai honen aurrean erretratatu zela 2018ko irailean, Zubiak Eraikiz plataformak bultzatutako eta 17.000 herritarrek baino gehiagok babestutako Legegintzako Herri Ekimen (ILP) bat (hezkuntza-sistema inklusiboago eta ez segregatzaile baterantz aurrera egiteko gutxieneko baldintzei buruzko eztabaida bultzatu nahi zuena), tramitatzeari uko egin zionean.
Irtenbideak badaude
Neurri asko har daitezke hurrengo matrikulazio kanpainaren aurrean, une hori funtsezkoa baita urtero sortzen duen segregazioa ez areagotzeko: udalerri bakoitzean matrikulazio-bulego bakarrak sortzea ikasleen eskolatze orekatua
"Neurri asko har daitezke hurrengo matrikulazio kanpainaren aurrean, une hori funtsezkoa baita urtero sortzen duen segregazioa ez areagotzeko"
bermatzeko eta, aldi berean, ikasleen epez kanpoko matrikula kudeatzeko; diru publikoarekin sostengatutako ikastetxeetako familiei "borondatezko ekarpenak" kobratzeko debeku kategorikoa; onarpen-baremoan aldaketak egitea, errentari dagokiona eta ikastetxeak duen erabilera libreko puntua desagerraraziz; itunpeko sarean ikasgela bakoitzeko ikasle-ratioak kontrolatzea; sare publikoari baliabide eta langile gehiago ematea (sare inklusibo, unibertsal, desberdintasunak konpentsatzeko eta euskalduntzeko motor nagusia); diru publikoz finantzatutako ikastetxe guztietan gutxieneko eta gehieneko gizarteratze-tasa bat sortzea; gela berriak ez ituntzea sare publikoan plaza nahikoak daudenean… hau da, sare publikoa sustatzen duten politika aktiboak ezartzea, askotariko ikasleen presentzia ikastetxe mota guztietan bermatzeko.
Urtez urte segregazioa sortzen duen eta euskal gizarteak eskatzen eta behar dituen inklusio-helburuak betetzen ez dituen euskal hezkuntza-sistema birplanteatzeko garaia da. Errealitateari erreparatu eta aldatzekoa. Kontzientzia soziala behar da gure gizarteko errealitate lotsagarrienetako honekin behin betiko amaitzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]