Hezkuntzaren inguruan eztabaidatzeko beharra beti izango badugu ere, EAEn oraintxe dugu parada ezinhobea, datozen urteetan hezkuntza arautuko duen legea onartzeko bezperan baikaude. Horrek zera esan nahi du, beharrezkoa dugula eztabaida, ideien trukaketa, baita talka neurtu bat ere, zergatik ez. Tamalez, iruditzen zait zenbaitzuk mugak gainditzen hasiak direla, iritzitik gezurrera erraz jauzi eginez. Noski, mota horretako erasoak bereziki mingarriak dira bidaide gisa duzunaren ahotik jasotzen dituzunean.
Lehenik eta behin, Eliza da deus zuzentzeko ez duen erakunde bakarra, hura baita akatsgabearen, ahalguztidunaren, orojakilearen babesean jarduten den bakarra. Besteok, autokritika egin, hobetzekoak onartu eta apaltasunez lanari ekitea besterik ez dugu. Zentzu horretan, Ikastolek hobetu beharreko hamaika afera dituzte, dudarik ez dut, eta horiek identifikatzea eta zuzentzea dagokie, aurrera egitea lortuko badute. Izan ere, Ikastolen Elkarteak gizarteak dituen erronka handienei heltzeko asmoa berretsi du (segregazioa, etorkinak, euskara…). Haatik, onartezinak iruditzen zaizkit zenbait sektorek egunotan egindako adierazpenak: Ikastolak “segregaziorako tresna izugarri”, “jatorriaren eta gizarte-mailaren araberako berdintasun eza erreproduzitzeko instrumentu” edo “sistema publikoa irensteko erakunde” gisa definituz. Hori gutxi ez eta Ikastolak Iberdrola, Confebask edo Blackstone bezalako inbertsio-funts zitalekin parekatzera heldu dira. Orain dela ez hainbeste EH Bildu eskuin muturrarekin parekatu zuten, supremazista izatea egotziz euskararen aldeko neurriak defendatzeagatik. Dena ezkerreko pentsamenduaren izenean.
Elizarekin ez dakit, baina nazioarekin topo egin dugu, beste behin. Nazio zapaldua gara, eta hori argi dugunok erraz ikus dezakegu gure herriaren eta hizkuntzaren aurkako eraso bortitzenak sarritan erakunde publikoetatik datozela: euskara “zaila delako” esku hartzen duen epailea, euskarak atzerriko hizkuntzen legezko aitorpen berbera jasotzea edo teorian euskaraz eskaintzen diren hamaika zerbitzu publiko gaztelaniaz soilik jasotzeko aukera egotea, besteak beste. Zerrenda amaigabea da, eta, hortaz, ez da harritzekoa euskal komunitateak sortzeko, antolatzeko eta ekiteko moduak administrazio publikotik kanpo bilatu izana. Noski, Espainia ardatz dutenentzat (oso zilegi dena), fikzioa besterik ez da hau guztia, nazionalisten kontuak, bigarren mailako arazoak. Ostia!, herri honetan sindikatuak dira euskararen aldeko neurriak salatzen dituztenak, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde borrokatu behar dira ikasleak eta gure hizkuntzaren ezagutza eskatzeagatik baztertzaileak garela jasan behar dugu behin eta berriro. Ez dakit ohartuko zineten, baina ez gara normalak. Eta, halere, bagara zerbait, bagara norbait, eta ez dugu onartuko izatea ukatuko digunik.
Zorionez, zerbaitetan bat gatoz: lotsagarria da Hezkuntza Publikoan dagoen utzikeria. Eta onartezina da ikastetxe publiko askok bizi duten egoera, ikasleek zuzenean pairatzen dutena. Horregatik ezinbesteko deritzot Eskola Publikoaren indartzea, behar dituen baliabideez hornitzea eta bertako hezkuntza-komunitateak esateko duena aditzea. Baina argi izan: Ikastolen desagertzeak ikastolen amaiera besterik ez dakar, hezkuntza publikoa kudeatzen dutenek agintean eta ildo beretik jarraituko baitute, betiko legez.
Euskadik Eskola Publiko osasuntsu eta indartsu bat behar du, hezkuntza-eskubidea bermatuko bada. Euskal Herriak Ikastolak behar ditu, biziraungo badu. Bakoitzak beretik, bide berbera eginez. Hezkuntzaren, hizkuntzaren eta herriaren alde.
Danel Abando Olabarri, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]