Euskal Eskola Publikoaz Harro ekimenak hezkuntza sistema osorako eredu publiko eta bakarra aldarrikatu du. Horren harira, Ikastolen Elkartea defentsiban jarri da; eta defentsarik onena eraso on bat denez, ikastolak administrazioaren esku uzteko prest ez daudela eta publikotasunaren definizio berri bat beharrezkoa dela adierazi dute. Publikotasunaren definizio berri bat… ekimen pribatua barne hartuko duena! Ezin dut imajinatu Kapitalarentzako eskaintza hoberik etorkizuneko gizartearen prestakuntza haren mende jartzea baino: publikoa eta pribatua desegiten duen gizarte-eredu bat. Mundu perfektua eta euskalduna, ezker eta eskuinik gabekoa eta herri gisa dugun purutasuna arriskuan jartzen duten beste agente kutsatzaile batzuetatik libre.
Beti da ona aitzindarien lan ikaragarria aitortzea: ikastolak euskaraz ikasteko eta bertan bizitzeko eskubidea ukatzen zuen errepresio frankistari emandako erantzun herrikoia izan ziren. Baina egungo eztabaida, nahiz eta batzuk horretan tematu, ez da bere jatorriari buruz, baizik eta gaur egun Euskadin kontzertazioak dituen ondorio sozialei buruz. Bereizketaz eta desberdintasunez hitz egiten ari gara. Euskadin haur guztiek ez dute hezkuntzarako eskubide bera eta haien aukerak baldintza sozioekonomikoen araberakoak dira. Klase desberdintasunaren erreprodukzioa bermatuta dago eskola kristauei eta ikastolei esker, horiek baitira, funtsean, kontzertaziora zuzendutako diruaren gehiengoa jasotzen dutenak EAEn.
"ikastolak euskaraz ikasteko eta bertan bizitzeko eskubidea ukatzen zuen errepresio frankistari emandako erantzun herrikoia izan ziren. Baina egungo eztabaida, nahiz eta batzuk horretan tematu, ez da bere jatorriari buruz, baizik eta gaur egun Euskadin kontzertazioak dituen ondorio sozialei buruz"
Euskadin, kontzertatuko matrikulazio-tasa guztizkoaren % 48,3 da; Estatuko batez bestekoa baino 20 puntu gehiago eta 35 puntu gehiago Europarekin alderatuta. Beharrezkoa da horrelako anomalia neoliberalari amaiera ematea. Ez dezagun ahaztu kontzertatuak diru publikoarekin finantzatutako pribatua esan nahi duela.
Ikastetxe bateko eta besteko ikasleen arteko desberdintasuna gero eta handiagoa da. Publikoan biltzen dira jatorri apaleneko ikasleak. Save the Childrenek 2018an egindako txosten baten arabera, profil sozioekonomiko baxuko ikasleen kontzentrazio-maila oso altua duten euskal ikastetxeen % 88,9 titulartasun publikokoak dira. Horrek esan nahi du, funtsean, kontzertatuak errealitate sozialari bizkarra ematen dioten ikastetxe elitistak direla praktikan, eta beraien existentzia hutsak benetako ghettoak sortzen dituela. Eskola pribatuen finantziazio publikoak diru gutxiago eta baliabide falta dakarzkio eskola publikoari. Azken honek, kontzertatuak ez bezala, ez du "borondatezko kuoten" bidez estalitako hautaketa-prozesurik egiten, immigrazioaren ondoriozko kultura-aniztasun guztia onartzen baitu.
Kontzertazioaren ondoriorik nabarmenena segregazio soziala da. Batzuk kristaua edo ustez herrikoia den jakintza pribilegiatu bat duten bitartean, eskola publikoak, inklusiboak, herriaren benetako isla denak ez du behar adina baliabide pertsonal eta material. EAJk hezkuntza publikoaz hitz egitean, ardatz egituratzaile gisa hitz egitea gustu txarreko broma bat da. Honekin hautaketa librearen iruzur liberala justifikatzen dute. Hautaketa librea norentzat?
Ikastetxe erlijiosoek beraien existentzia justifikatu nahi izana ulertu daitekeen zerbait da, azken finean alde nabarmena dago ikastetxe erlijiosoek eta eskola publikoak aldarrikatzen duten hezkuntzaren artean. Izan ere, azken honek zientzian, berdintasunean, aniztasunean, laikotasunean, etab. oinarritutako hezkuntza bat aldarrikatzen du. Gaur egun eskola publikoak euskaraz ikasteko eskubidea bermatzen du. Zer argumentu ditu, beraz, Ikastolen Elkarteak publifikatu nahi ez izateko eta eskola publikoarengandik bereizteko? Esango dut: Herri eta Gizarte Mugimendu kontzeptuen desitxuratzea.
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]
Israelek Gazarako su-etenaren urraketa ugari egin ditu urtarrilaz geroztik: zerrendako palestinarrak oinarrizko laguntzarik jaso gabe egon dira ia astebetez, eta Netanyahuk azken egunetan mehatxu egin ondoren, argindarrik gabe utzi ditu orain. Dohan ordezkari estatubatuarrekin... [+]
Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]
Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.