Ikastola, aitortzeko moduko eredua


2022ko apirilaren 04an - 07:53

Hezkuntzaren unibertsaltasuna soilik berma daiteke administrazio publikoaren titulartasun esklusiboarekin? Ikastoletan segregaziorik gertatzen da? Ikastolak elitistak dira? Ikastolek badute zentzurik gaur egun eskola publikoan eskolak euskaraz ematen direnean?

Oro har, esan genezake, hezkuntza-kooperatibek (ikastolek) ez ezik, kooperatibismoak berak ere euskal gizarteari egiten dion ekarpenari buruzko eztabaidak bizirik dirauela. Duela hiru hamarkada inguru ere, 1993an Euskal Eskola Publikoaren Legea onartu zenean, eztabaida bizia piztu zen. Egun, Hezkuntza Itunaren inguruko negoziazioek eztabaida hori pil-pilean jarri dute berriz ere.

Uste dut eztabaida horri sakontasunez heltzeko, ikastolen eredua hobeto ulertzen eta baloratzen laguntzeko gakoak ezagutu beharko genituzkeela eta neure aletxoa jarri nahi izan dut norabide horretan 30 orrialde inguruko dokumentu bat idatziz. Hemen lerroburu nagusiak baino ez dira azaltzen.

Nola sortu ziren ikastolak eta zerk ahalbidetu zituen? Zeintzuk izan ziren ikastolen lehen motibazioak? Eta egungoak? Gaur egun badute ikastolek sustrai komunitariorik? Badute gizartea eraldatzeko potentzialitaterik? Zergatik ziren eta zergatik dira interesgarriak? Euskara eta euskal kultura hezkuntza- proiektuaren ardatz izanda, ikastolek euskal erakunde nazional izaten jarraitzen dute? Paradigma kooperatiboa baliagarria da hezkuntzan ere? Autogestioa eta kooperatibismoa eskolaren berezko balioak dira? Eskolaren gidaritza hezkuntza-komunitatearen eskuetan jar daiteke? Zein izan beharko litzateke eskolen autonomia-maila administrazioarekiko?

Ideia bat azpimarratu nahiko nuke norabide horretan. Bere burua antolatzen duen edozein esperientzia, zalantzarik gabe, albiste ona dela. Izan ere, autoeraketaren klabe honetatik protagonistek erakundean bete- betean parte hartzen dute, proiektuaren erabaki garrantzitsuenak hartuz. Eta autogestioa eta kooperatibismoa, hezkuntzaren sektorean ere, positiboak dira definizioz.

"Bere burua antolatzen duen edozein esperientzia, zalantzarik gabe, albiste ona da"

Une eta testuinguru honetan, ikasleen, irakasleen, familien, laguntzaileen eta gizartearen aurrean ikastola- ereduaren zentzua indartu beharra dagoela uste dut. Ikastoletako langileek hezkuntza-kooperatibaren jabetzan parte hartzea bultzatu beharko litzateke, ereduan sakontzeko beste urrats baten gisa. Horrekin batera, ikastoletan hezkuntza unibertsalerako eskubidea bermatu beharra dago, bai ala bai; eta berrikuntzaz haragoko eraldaketa pedagogikoa bideratu. Familien parte-hartzea indartu, antolaketa-eraldaketa, kudeaketa integrala eta kontziliazioa uztartuz. Euskal nortasuna biziberritu, lurraldea, kultura eta hizkuntza hezkuntza- proiektuarekin lotuz modu banaezinean. Komunitatearekiko lotura sendotzen ere urratsak eman behar ditugu, gizartea eraldatzeko proiektuak abian jarriz beste erakunde batzuekin lankidetzan. Eta azkenik, esango nuke irakasleen prestakuntza-bokazioa eta motibazioa bermatu behar ditugula eta lanbide honekiko errekonozimendu soziala aldarrikatu.

Azkenaldian, bultzada politiko eta sozial bat ikusten da, hezkuntza-eredu bateratu bat proposatzen duena. Bateratze horretan, aniztasuna, hezkuntza-ereduei dagokienez ere, ona da berez. Berezko balioa baitu dibertsitateak. Hezkuntza-eremuan daukagun lorategi botaniko organizazionala ezin dugu monolaborantzara eraman, identitatea galtzeko eta diluitzeko arriskua egon liteke asmo eder eta anbiziotsu horietan.

Begira diezaiogun ikastolen esperientzia kooperatiboari harrotasunez eta aurrez aurre, ahuleziak eta erronkak, argiak eta ilunak antzemateko beldurrik gabe, horiei aurre egiteko konfiantza, konpromisoa eta sendotasuna izanda. Aukera ezin hobea daukagu eraldaketa biak egiteko: pedagogikoa eta erakunde- eraldaketa. Beti berri den ura edanez, betiko iturri zaharretik.

 

* Andoni Mujika Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal Ikastoletako zuzendari ohia

eta Arizmendi Ikastolako lehendakari ohia da

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude