Ikasleok Herri Mugimenduarekin ofentsibara!

  • Ikasle Abertzaleen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren balorazioa plazaratu dute. Jarraian irakurgai.


2016ko martxoaren 23an - 15:02
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

 

Adierazpen honen bidez Ikasle Abertzaleak antolakundearen izenean martxoaren 17ra arteko dinamiken eta eguna beraren bidez sortu diren baldintzen balorazio nazionalaren gako nagusiak plazaratu nahi ditugu.

Hasteko, hainbat eskualdetan eztabaidak eta herri eskolak egin, eta ondoren kalera atera diren ehunka ikasle zoriondu nahi ditugu. Aipamen berezia eginez Baxoa euskaraz izatea aldarrikatzeko kalera atera diren Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleei.

Jarraitzeko, kapitalaren komunikabideek gure aldarrikapenak ezkutatu eta desitsuratu nahi izan dituzten honetan, mobilizazio eta ekimen hauen zentzu zein helburuak kokatzearen beharra ikusi dugu:

1. Bologna, EU2015, 3+2, LOMCE zein Heziberri bezalako hezkuntza erreformak geldiaraztea xede izan duten azken urteetako ikasle mobilizazio masibo eta indartsuen aurrean entzungor egin eta berauek garatzen dirauten izen-abizendun arduradun zein instituzioak kondenatu nahi ditugu.

Ikasle mugimenduak, aldiz, modu egokian ulertu du auzia. Kapitalaren ofentsibaren erdian, elite ekonomikoen interesak bortizki defendatzeko diseinatuak izan diren erreformen aurrean, ez dagoela hauei aurre egiteko balio duen indar korrelaziorik. Horregatik,  bi urteotan heziguneetan bertan ereduen arteko talkan oinarritzen diren proiektuak eraikitzera salto egiteko hautu irmoa egin dugu: formakuntza kritikorako taldeak, talde feministak, euskara taldeak, Herri Eskolak, Herri Unibertsitateak, jakintzaren kolektibizaziorako espazioak, ikasleen antolakuntzarako hainbat espazioren sorrera… Eta guzti hauek ikasleon ahalduntzean eta proiektu estrategikoaren garapenean izan duten garrantzia azpimarratu eta goraipatu nahi dugu.

2. Aipatu berri ditugun espazio guzti hauen eraikuntzak sortarazten duen ereduen talkaren gordintasunaz ohartu eta kosta ala kosta ikasleriaren edozein espresio geldiarazten ahalegindu diren instituzioak kondenatu nahi ditugu. Baita proiektuen zein ikasleon aurka erabilitako errepresioaren larritasuna azpimarratu ere. Horregatik, besteak beste, irmoki kondenatzen dugu Bilboko San Mames fakultatetik Ertzaintzaintzak, bortizkeria tresna bakar gisa erabiliz, ikasleria haien hezigunetik kanporatu izana. Jakina den moduan, zuzendaritzaren agindu eta argibideei esker soilik  burutua izan zena.

Ain zuzen ere, martxoaren 17ko deialdian egungo hezkuntza eta erreforma inposatuak apurtzeko alternatibak eraikitzearen alde atera ginen kalera. Aurrera eramaten ari garen borroka eta eraikuntza proiektu ezberdinak elkar-indartzeko eta jasan behar dugun egoeraren eta inposizioen arduradun zehatzak ikustarazteko eta interpelatzeko borroka eguna izan zen.

Mobilizazio deialdi honek parte-hartze masiboa izan du: Euskal Herriko eskualde eta hiriburu ezberdinetan 15.000 ikasletik gora atera gara: Euskal Herriarentzako Hezkuntza Sistema Propioa aldarrikatu eta deialdia egin genuen egunean bezala, gaur ere hezkuntza komunitateko eragileei behingoz ados jarri eta Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan gurekin batera pausoak ematen has daitezela exijitu behar diegu. Ezin dugu gehiago itxaron.

3. Ildo beretik, ostegunean ikasleon aurka oldartu ziren indar polizialak kondenatu nahi ditugu. Gainera, poliziaren probokazioak gaitzetsi nahi ditugu, hainbat ikaslek harturiko autodefentsa jarreraren eragile izanagatik. Horregatik, gure besarkadarik beroena eman nahi diegu egun hauetan zehar polizia ezberdinen jazarpena pairatu behar izan dituzten ikasleei, identifikatutei, zaurituei eta bereziki osteguneko poliziaren oldarraldietan atxilotu zituzten 13 ikasleei. Denen askatasuna eta absoluzioa argi eta garbi eskatzen dugu.

Baina ondorengoa ere adierazi nahi dugu, aurrekoa bezain argi: boterearen eraso zein manipulazioak argi eta garbi salatu eta beti auto-defendatzen direnekin egongo garen aldi berean, ulertzen dugu ikasleriaren sektore ugarik egunean zehar jaso ziren hainbat gertakari ez ulertu edo tokiz kanpo ikusi izana. Antolakunde iraultzaile gisa, auto-kritika ere erabat funtsezkoa dugu. Hala, ulertzen badugu ere, ez gaude ados jada existitzen diren gatazka sozialak zentroan jartzen dituztenei “purutasuna” eta “kontraesan eza” aurrera egiteko premisa gisa exijitzearekin. Bidea egiten ari garenok erabateko apustua egin behar dugu kontraesanak gainditu eta izandako akatsetatik ikastearen alde. Baina era berean, askapen prozesuak azkartu eta eraginkortzeko horiek babestu eta indartzeko apustua egin behar dugu.

4. Laugarrenik, gure aldarrikapenak deslegitimatzeko zein gure jarduna kriminalizatzeko asmoz komunikabideak instrumentalizatu nahi dituzten horiek kondenatzen ditugu. Hala, zapalduok bizi dugun egoeraren aurrean amorruz beteriko hainbat gaztek banketxeak, multinazionalak eta denon etorkizuna hipotekatzearen kolaboratzaile diren instituzio publikoak sinbolikoki markatu izana baliatuz “la kale borroka se disfraza de estudiante” eta “la izquierda abertzale recupera la kale borroka” gisako mezuak zabalduz mobilizazioaren benetako mezua lausotu dute.

Hain zuzen ere, gure ustez belaunaldi haustura bat gertatzen ari da. Langile klase eta herri sektoreotako ikasle eta gazteok prekarietate, sumisio, akritikotasun, lehiakortasun, auto-esplotazio, exilio, desjabetze… egoera larria normal bezala barneratzea nahi dute. Uste zuten neurri eta eredu horien ezarpen prozesua oztopo handirik gabe garatzea lortzen ari zirela, hezkuntza erreformen bidez besteak beste. Ordea, etorkizun beltz hori onartu nahi ez duten gazte eta ikasleon erantzuna da aurkitu dutena: azken urteotan zehar indarrak biltzen eta gertatzen ari zaiguna sakonago ezagutzen ibili den mugimenduarena, galtzeko ezer ez eta irabazteko dena dugula uste dugunona.

Ondorioz beharrezkoa da berriz ere Euskal Herria eta bertan bizitzen garen herritar zapalduen borroka, ofentsibazko ziklo berri batean sartzea. Non des-normalizazioa eta gatazka soziala inoiz baino era gordinagoan mahai gainean jarriko dugun, Euskal Herritarron ukazio egoeran sakondu nahi duten elite ekonomikoen erasoen aurrean herri fronte zabal berri bat eraikiz, Euskal Herriaren burujabetza erdigunean kokatuz.

Beraz azken urteotako apustuen, azken hilabeteotako dinamiken eta martxoaren 17ko mobilizazio egunaren bidez, baldintza aldaketak egoteko aukera dagoela uste dugu, gazte zein langileen baitan, eraikuntza eta apurketa uztartzen dituen ofentsiba bati ekin ahal izateko. Hori dela eta, herri askapenerako prozesuaren bidean apurtuz eraiki eta eraikiz apurtzearen aldeko apustuan berretsiz amaitu nahi dugu adierazpena.

Euskal Herriko ikasle eta gazte mugimenduei, eta oro har herri mugimenduari dei egin nahi diogu sortzen egon daitezkeen baldintza hauei heldu eta denok batera herri hau askatasun osora eramango duten dinamikak martxan jartzera. Modu honetan maiatzean, Euskal Herriko borroka sektorial guztiak batuko dituen mobilizazio deialdi nazional bat eginez.

Erasoen gainetik eraikiz, gora ikasle mugimendua!

Ikasleok Herri Mugimenduarekin ofentsibara!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Unibertsitatea
2022-02-17 | Gedar
Beste urte batez, ehunka lagun batu dira Herri Unibertsitate nazionalean

Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.


2022-02-15 | Gedar
Herri Unibertsitate nazionala otsailaren 16an eta 17an izango da Leioan

Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]


2021-03-10 | Gedar
Gasteizko campusean izango da 2021eko Herri Unibertsitate nazionala, martxoaren 16tik 17ra

Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
Herri Unibertsitateak Eskola Kolektiboak jarri ditu martxan, “gaitasun zehatzen ekoizpenerako”

Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.


2020-02-10 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.


2019-02-15 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko itxialdia debekatu du EHU-k

Gasteizko Errektoreordetzak eta Dekanotza taldeak Herri Unibertsitatean aurrera eraman ohi diren itxialdiak debekatu ditu. 1.700 sinadura bildu dituzte eta astelehenean mobilizazioa egingo dute debekua salatzeko.


2019-02-12 | ARGIA
Herri Unibertsitate nazionala egingo dute Leioan otsailaren 26 eta 27an

EHUko Leioako Campusean egingo dute aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate nazionala hilaren 27 eta 28an. Hilaren 19, 20 eta 21ean, halaber, Herri Unibertsitatearen ekimenak egingo dira Bilbon, Leioan, Gasteizen, Donostiako Ibaetan eta NUPen. Ondorengo lerroetan dago Herri... [+]


2018-03-15 | ARGIA
Herri Unibertsitatea, ikasgelak hezkuntza eredu berriaren ernamuin

Donostiako Ibaetako Campusean egiten ari dira aurten Euskal Herriko Herri Nunibertsitate Nazionala. Asteazkenean izan ziren lehen hitzaldi eta blokeak eta ostegunean bigarren egunez jardungo dira "gaur egungo hezkuntza sistemarekin amaitu eta guretzat baliagarri izango den... [+]


Abian da Euskal Herriko Herri Unibertsitatea

"Zapalduoi beharrezkoa zaigu elkartzea, eztabaidatzea, ikastea, harremantzea, borrokatzea; klase batasunaren bidez soilik lortuko baitugu desjabetuona izango den unibertsitatea eta harreman sozial berrien eraikuntza". Asmo horrekin abiatu da Herri Unibertsitate... [+]


Herri unibertsitate nazionala

Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea... [+]


2018-03-05 | ARGIA
Otxarkoaga, eskolen ghettifikazioa, Ruandako genozidioa... Herri Unibertsitatean

Herri Unibertsitatearen edizio berri bati ekin diote Leioako campuseko ikasleek, herritik herriarentzat sortutako hezkuntza eredua bultzatzea helburu. Hiru egunez, tailer, hitzaldi eta eztabaida aberasgarri ugari antolatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude