Aurreko ikasturtean, lau zentrotan jarri zuten martxan proiektu pilotu gisa. Emaitzak onak izan direnez, EAEko beste 24 eskolatan erabiliko dute aurten. Euskaraz ez dakiten ikasleei gutxieneko konpetentzia linguistikoa (A2 maila) eskaintzea da programaren helburua.
2020-2021 ikasturtean, lau ikastetxetan jarri zuten martxan euskara ez dakiten umeei hizkuntza irakasteko Eusle murgiltze programa EAEn. Emaitzak “positiboak” izan direnez, beste 24 eskolatara zabalduko dute orain. Horrela azaldu dute Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak eta Lucia Torrealdai Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariak Bilbon egindako agerraldian.
Hezkuntza Sailak kudeatutako programaren helburua haurrei eta gazteei komunikaziorako behar duten gutxieneko konpetentzia linguistikoa eskaintzea da. Eusle Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako gazteei zuzenduta dago. Programak 24 eta 36 hilabete artean irauten du, eta ikasleei A2 hizkuntza maila lortzeko aukera ematen die denbora horretan.
Haurrak bost eta hamar laguneko talde txikietan biltzen dira astean zehar hamar eta hamabi orduz. Eusle programako tutorearen laguntzarekin, bereziki prestatutako material didaktikoa baliatzen dute, “erabileran oinarritutako” hizkuntza ikasketa egiteko. Komunikatzeko gaitasun minimoa lortu eta gero, hizkuntza dakiten gainerako ikasleen ohiko klaseetan parte-hartzera bultzatzen dituzte.
Ikasleak pixkanaka integratzea da programaren helburua, beraz, hizkuntza ezagutza hobea lortzeaz gain, beste hainbat aspektu izan behar dituzte kontutan. Ikasleen eta taldearen “ongizate emozionalari” arreta berezia eskaini nahi diote, eta eskola alorrean, haurrak “gustura, seguru eta motibatuta” sentitzea nahi dute.
Aurreko ikasturtean, lau programa pilotu jarri ziren abian. 2021-2022 ikasturterako, berriz, beste 24 ikastetxe gehituko dira dinamikara: Arabako zortzik hartuko dute parte, Gipuzkoako hamalauk eta Bizkaiko seik. Bestalde, unibertsitateek ere izango dute zeresana, Hezkuntza Sailarekin batera haiek izango baitira programaren emaitzak ebaluatzeaz arduratuko direnak.
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.