Laudio Ikastolan garatu dute web plataforma horren aurkako borroka, ikasleen kontrol sozialari bideratutako tresna dela iritzita.
Irakurketa plazaratu du Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Laudio Ikastolan garatutako borrokaren nondik norakoak azaldu eta lortutako emaitzak jendarteratzeko. Alexiaren aurkako dinamika abiatu zuen ikasle sareak duela zenbait hilabete eta, jakinarazi dutenez, web plataforma horren erabilera deuseztatzea lortu dute, “jadanik ez duelako infantilizatzeko, beldurra sortzeko eta subjektu bezala ezeztatzeko balio, edo beste hitz batzuetan esanda, bere funtzio diziplinatzailea ofizialki ez dagoelako aktibo”.
Azaldu dutenez, amaitu berri den ikasturtearen hasieran ekin zioten Laudio Ikastolan Alexia plataforma erabiltzeari, “ikasleei horren gaineko iritzia eskatu gabe”. Iazko urriaren 12an eginiko herri eskoletan sortu zen plataforma horren aurka jarduteko ideia. “Herri Eskolak pasa eta hurrengo astean asanblada deitu genuen, erasoaren aurrean zer egin erabakitzeko, eta gure hautua, pasotismoaren aurrean, autodefentsa artikulatzea izan zen. Horrela sortu zen AIAS, Aiaraldeako Ikasle Autodefentsa Sarea”.
Orduan hasi ziren Alexiaren aurkako borroka garatzen. “Hasieratik ulertu genuen Alexia urrats bat gehiago baino ez dela izan, hau da, sistema kapitalistak sumiso nahi gaitu, eta erasoak uneoro pairatzen ditugu ikasleok. Alabaina, nonbaitetik hasi beharra dagoelako, Alexia etetea izan zen gure lehen erronka. Lehen pausua zuzendaritzari azalpenak eta Alexiaren etetea eskatzea izan zen. Ez genuen inongo erantzunik jaso”.
Gauzak hala, mobilizazioak egiteari ekin zioten. “Zeharo aldatu zen zuzendaritzaren jarrera. Bat batean haiek ziren gure atzetik zetozenak biltzeko eskatuz. Borrokak bere fruituak eman zituen. Alabaina, zuzendaritzak bere burua biktimizatu eta gurea kriminalizatzeko saiakera egin zuen, gure borrokari zilegitasuna kendu nahian eta horrek jende batengan zalantzak eragin zituen”.
Erabili zituzten “aldarri eta moldeak” egokiak izan zirela uste dute autodefentsa sareko kideek, baina aitortu dute borrokarekin “horren indartsu” hazteak dinamikara jende gehiago batzea galarazi zuela. Horregatik, borrokaren zentzuaren transmisioari garrantzi gehiago eman behar zaiola ondorioztatu dute, “zapaldu orok gure gain har dezagun borrokaren beharrezkotasunaren kontzientzia”.
Bide luzea egiteke
Hala ere, oraindik aurretik “bide luzea” dutela ohartarazi dute. “Alexia indargabetzea lortu dugu, bai, baina kapitalak uneoro behar du produktibitatea handitu, eta horregatik ondo dakigu erasoak ez direla etengo eta gure auto-antolakuntzan sakondu egin behar dugula, elkarrekin indartsuagoak garelako”, azaldu dute, “ikasleok subjektu gisa aitortuak izateko oraindik ere bide luzea dugu, infantilizazioak klase-dominazioaren dispositibo gisa jokatzen duen heinean, kapitalismoa suntsitu arte ez gara berataz libratuko”.
Era berean, garaipena ikasleen “auto-antolakuntzaren eta borrokaren bidez” lortu dela azpimarratu dute, eta “Euskal Herri osoan zehar” sortu diren beste autodefentsa sareek eginiko lana goraipatu dute, eta talde horien aurka sortu diren kritikak ere izan dituzte hizpide: “Autodefentsa sareak zapalkuntzaren aurka altxatu ahal izateko eta emaitzak lortzeko mekanismoak dira eta ez, beste batzuek hedatu nahi duten bezala, jaleoa eta klasea galtzeko Baterajotze Nazionalak deitzeko aitzakia. Ikasle mugimenduak aurrerapauso handiak ematen ditu azken urteetan, ikasleen benetako beharrizanei helduz eta hauei erantzuna emateko baliabideak sortuz”.
Autodefentsa sareak
Iaz ekin zioten ikasleen autodefentsa sareak sortzeari Euskal Herriko hainbat txokotan. Tokian tokiko borrokak garatu dituzte. Tosaldeko sareak, adibidez, Orixe ikastetxeko ebaluazio sistema aldatzeko dinamika jarri zuen martxan. Iruñerrikoan, aldiz, Eunate institutuan dauden segurtasun kameren aurka jardun dute. Bi kasuetan Baterajotze Nazionalak deitu zituzten autodefentsa sareek, Euskal Herri guztiko ikasleen babesa jasotzeko; eta, jakinarazi dutenez, bi kasuetan lortu dituzte planteatutako aldarrikapenak egikaritzea. Aiaraldean, aldiz, momentuz ez dute horrelako mobilizazio nazionalik deitu.
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]
EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]