Duela 28 urtetik Bilboko Erronda kalean erabiltzen duten egoitzatik bota nahi dituztela salatu dute Ikasle Abertzaleek hedabideetara bidalitako ohar baten bidez. Espazioa erabiltzen jarraituko dutela eta bere defentsa egingo dutela adierazi dute.
Hemen Ikasle Abertzaleek bidalitako oharra osorik irakurgai:
"Irakurketa honen bitartez Bilboko alde zaharreko Erronda kaleko ikasleon egoitzaren inguruan ematen ari diren gertaerak salatu nahi ditugu. Izan ere, argitara ateratzeko beharrean aurkitu gara.
Urte honetako martxoan komunikatu baten bitartez adierazi genuen Ezker Abertzaleko eta Nazio Askapen Mugimenduko eragileon artean errespetuzko harremanak eraikitzeko beharra dugula; esparru ezberdinetan aritzen garen eragileon autonomia politikoa defendatuz. Era berean, ikasleon aurkako inolako erasorik ez genuela onartuko ere esan genuen, eta tamalez oraingo honetan berriro ere Ikasle Abertzaleon kontrako mugimenduak ematen ari dira Bilboko egoitzaren harira.
Bilboko alde zaharreko Erronda kaleko egoitza aski ezaguna da ikasle mugimenduan aritu diren zein egun honen parte garen kideontzat. Urteetako ibilbidea du eta hamarkadetan zehar erabilia izan da Ikasle Abertzaleon partetik. Bilerak, komunikazio lanak, materiala biltzeko gunea… dugu Bilboko egoitza. Ikasle Abertzaleak antolakundeak, duela hainbat urtetatik ekonomikoki autogestionatua den eragile politikoa izaki, ezinbestekoa du espazio honen erabilera bere aktibitate politikoa burutzeko. Atzoko eta gaurko belaunaldien konpromiso eta esfortzu militantearen emaitza dira herri mugimenduko eragileon baliabideak, gure egoitza barne. Oinarri horietan berresten garen heinean, eta horiek izanik gure indar iturri bakarra, ezinbestekoa dugu gure azpiegiturak defendatzea.
Sortu alderdiaren partetik egoitza husteko agindua iritsi zaigu. Egoitza duela hogeitazortzi urte erosi zuen nazio askapen mugimenduko koordinadora independentista eta sozialistaren parte zen gazte antolakundeak (Sortu orduan ez zen existitzen), eta ordutik erabilera konpartitua izan du hezkuntza esparruko herri mugimenduko zenbait eragileren artean. Ikasle Abertzaleok bertan egon gara egoitza ireki zenetik gaur egunera arte, eta gure gain hartu dugu egoitzaren kudeaketa, mantenua, gastuen ordainketa eta ardura.
Egoitza kudeatu zuten ikasle antolakundeko kideek “Euskal Ikasleen Erakundea” deituriko elkarte baten izenean jarri zuten espazioa. Urteetan zehar elkarte horren zuzendaritza batzordea Ikasle Abertzaleak antolakundeko milititanteek osatu izan dute. Hala ere, orduko baldintza militanteen eraginez, 2006 urteaz geroztik ez da zuzendaritza batzordea berritu. Azken hilabetean ordea, Sortu alderdiak, Ikasle Abertzaleon eta espazioa egunerokoan erabiltzen dugunon bizkarrera, mugimendu guztiak ezkutatuz, “Euskal Ikasleen Erakundearen” zuzendaritza batzordea aldatu du. Ikasle antolakundearen parte ez diren hiru pertsona izendatu dituzte zuzendaritza batzorde berrian. Behin egoitzaren jabetza juridikoa eskuratuta bilera batera deitu gintuzten espazio hau iraila bukaera baino lehen utzi behar genuela helarazteko, eta hala ez egitekotan erreparorik gabe bertatik botako gintuztela mehatxatuz.
Sortu alderdiaren eta herri mugimenduaren artean gerta daitezkeen talkek merezi duten errespetuzko kudeaketaren ordez estatu aparatu juridikoetara jotzea gure egoitza bereganatzeko ez zaigu onargarria iruditzen.
Sortu askotariko baliabide ekonomiko eta politikoak dituen alderdia da. Egoitza hau zehazki ez du sekula erabili eta ez du honen beharrik adierazi. Ideia honekin jarraituz, Ikasle Abertzaleok ez dugu uste honakoa denik lehen aldia Sorturekiko autonomiaz aritzen garen askotariko herri mugimenduko eragileok trabak aurkitzen dituguna hauen partetik. Gure iritziz, herri mugimenduaren ikuspegi politiko eta sozial ezberdinekiko mesfidantza zein erasoak errepikatu dira azken urteotan, izan gaztetxeekin -burgesia euskal-espainolarekin akordioen ondorioz- ikasle mugimenduarekin, herri mugimenduko eta nazio askapen mugimenduko beste zenbait eragilerekin eta abar. Irakaspen bat atera dugu gertaera hauetatik: Sortuk ez du bere estrategiatik kanpo egon daitekeen herri mugimendurik aitortzen eta bere ildo politikoari zuzenki egokitzen ez zaizkion herri mugimenduaren espresio autonomoekiko jarrera erasokorra adierazten du.
Testuaren hasierara itzuliz, uste dugu eguneroko eremu politikoan harremana dugun herri mugimenduko eragileen artean errespetuzko jokamoldeak eraiki beharrean garela, eragile bakoitzaren posizioek zenbait bideorri ezberdin badituzte ere. Honekin batera, alderdi politikoen momentuko bideorri taktikoen gainetik herri mugimenduko eragileon erabakitzeko ahalmen autonomoan berresten gara, elkar ulertzeko bideak irekiaz, beti ere iparrorratz estrategikoa independentzian, sozialismoan eta feminismoaren gauzapenean dugunon artean. Etsaia ez baita herri mugimenduan aurkitzen, salatzen gabiltzan gisako jarrerek ez dute lekurik eraikitzen gabiltzan Euskal Herri berrian.
Azkenik, argi esan nahi dugu Ikasle Mugimenduak eta Ikasle Abertzaleok espazio hau erabiltzen jarraitzeko asmoa daukagula, erregistroan jabetza eskubidea ukatzen badigute ere. Gu egoitzaren erabiltzaile legitimoak garenez, beren defentsa burutzeko determinazioa osoa adierazten dugu".
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]
EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]