Sortuk jakinarazi du ez duela babestuko Ikasle Abertzaleen espazio politikoa

  • Ernaik joan den ostiralean publiko egin ostean IA-rekin zuen aliantza bertan behera gelditu dela eta hezkuntza eremuan jarduteari ekingo diola, Sortuk ere oharra kaleratu du. "Hemendik aurrera ezker abertzaleak ez du gaur Ikasle Abertzaleak siglak ordezkatzen duen espazio politikoa inola ere elikatuko ez eta babestuko ere", adierazi dute. Bilboko Erronda kaleko etxebizitzaz ere beren posizioa jakinarazi dute.


2018ko urriaren 09an - 13:29

Jarraian Sorturen oharra osorik irakurgai:

Ezker abertzaleak eta Ikasle Abertzaleak antolakundeak preferentziazko harreman politikoak izan dituzte historikoki. Harreman politiko sendoak eta sakonak izan ditugu, beti ere argi izanik Ikasle Abertzaleak ez dela inoiz organikoki ezker abertzaleko antolakunde bat izan.

Aliantza estrategiko hori Euskal Herriaren askapen prozesuaren gaineko egiturazko analisian oinarritu da. Hipotesi estrategiko bat konpartitu dugu azken hamarkadetan: independentzia eta sozialismoa txanpon beraren bi aurpegi direla; askapen nazionala eta eraldaketa soziala eskutik datozela; edo nahi bada, klase borrokak Euskal Herrian nazio askapen prozesuaren forma hartzen duela. Analisi hori oinarri hartuta Ikasle Abertzaleak –bere izenak ondo adierazten duen bezala– ikasle abertzaleen antolakunde bat izan da, proiektu politiko abertzale eraldatzailea landu duena hezkuntzaren esparruan eta ikasle mugimendu bat antolatzen ahalegindu dena norabide horretan.

Hori horrela, lehenago esan bezala, ezker abertzaleko antolakundeen eta Ikasle Abertzaleak-en arteko harremanak oso sendoak izan dira. Besteak beste, IAko militante asko ezker abertzaleko beste antolakunde batzuetako militante izan dira aldi berean, inolako kontraesanik gabe.

Gaurko IAk ez du historikoki izan denarekin zerikusirik. Azken urteetan metamorfosi bat gertatu da maila ideologiko eta politikoan. Antolakunde honek beste norabide politiko bat hartu du, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren analisi eta ikuspegi estrategikotik erabat aldenduz. Eraldaketa hau gutxi batzuen eskutik egin da, kongresurik egin gabe, eta ondorioz, militantzia osoak erabaki ahal izateko espaziorik eskaini gabe. Beraz, IAko egungo zuzendaritzak ibilbide historiko bat duen antolakunde bat bahitu eta desitxuratu du.

IAko egungo zuzendaritzak gainera erabaki organikoak hartu eta jakinarazi ditu zentzu honetan: zehazki IAn ere antolatuta dauden Ernaiko militanteei adierazi die ez dela bateragarria IAko eta Ernaiko militantea izatea aldi berean, eta beraz, baten edo bestearen aldeko hautua egin behar dutela.

Nork bere erabakiak hartzen ditu, nor bere erabakien eta erabaki horien ondorioen jabe da. Argitasuna ona da denontzat. Eta argitasun horretatik, ezker abertzaleak errespetuz jokatuko du IArekin, beste edozein eragilerekin jokatzen duen bezala. Errespetu berdina espero dugu gurekiko.

Urteetako prozesu baten emaitza izan den haustura honek ondorengo erabakia formalizatzera garamatza: hemendik aurrera ezker abertzaleak ez du gaur Ikasle Abertzaleak siglak ordezkatzen duen espazio politikoa inola ere elikatuko ez eta babestuko ere. Hezkuntzaren eremua estrategikoa izanik, ezker abertzaleak bertan lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du, orain arte egin duen bezala, Euskal Herriaren eta hezkuntza eredu eraldatzaileen eraikuntzarekin konprometitutako ikasle guztiekin elkarlana sustatuz.

Azkenik, Bilboko Erronda kaleko pisua dela eta argipen bat: Pisua ezker abertzalearena da. Bere garaian IAri eta hezkuntzako eragile batzuei utzi zien, ezker abertzalearekin zuten aliantzaren ondorioz. Esan bezala IAk egun beste posizio politiko batzuk hartu ditu. Beraz aliantza hori hautsita, ezker abertzaleak ez dizkio bere baliabideak utziko bestelako posizio politiko eta ideologikoak dituzten ekimenak garatzeko. Tartean pisu hori.

Beste bide bat hartu dute. Errespetatzen dugu. Baina izan dadila bakoitza bere erabakiek dituzten ondorio guztien erantzule.

SORTU, 2018ko urriaren 3an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortu
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei “ongi etorri” ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


2024-02-05 | Leire Artola Arin
Donostiako bi etxebizitza turistikotan sartu dira Sortuko kideak, “etxebizitza larrialdia” salatzeko

Azora funts putrearena da bata, eta luxuzko etxebizitza turistikoa bestea; asteburuko erreserba amaitu eta bertan geratu dira, instituzioei eskatzeko etxebizitza eskubidea bermatzea. Exijitu diete, besteak beste, alokairuaren prezioa eta etxebizitza turistikoak mugatzeko, eta... [+]


Sortuk “koherentzia” eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta nazioen erabakitzeko eskubidea aitortzeko

Ehunka kide bildu dira Sorturen VI. Nazio Konferentzian, larunbatean. Iragan ikasturtea "emankorra" izan dela azpimarratu dute, eta datozen urteetarako erronkak berretsi dituzte.


Herrigintzaz gogoetatuko du Sortuk larunbatean Plaza Hutsa egitasmoaren barruan

Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


2022-06-06 | Leire Artola Arin
Sarai Goitia militanteak epaitegian salaketa jarri du poliziaren jazarpenagatik

Azaldu du dei anonimoak egin dizkiotela Galder Barbadori buruz galdezka, eta bere espazio pribatuetan ibili direla, baita autoa margotu diotela ere. Argi du haien helburua dela “militante politiko oro urduri jartzea”.


2022-03-22 | ARGIA
Sortu: “Frantziako estatuaren espetxe politikak hil du Colonna”

Sortuk Yvan Colonna preso politiko korsikarraren heriotza salatu du eta doluminak helarazi dizkio Korsikako nazio askapen mugimenduari. Alderdi independentistaren hitzetan, "heriotza hau ekidin zitekeen" eta Frantziako Estatua egin du hilketaren erantzule:... [+]


Arkaitz Rodriguez
“Bakeak etsai boteretsuak ditu oraindik”

Kongresu politikoa amaitu eta militantziak Sortuko idazkari nagusi postuan berretsi ostean bildu gara Arkaitz Rodriguezekin (Altza 1979). Botoen %71rekin onartu duten Herrigaia ponentzia politikoan jaso dituzten ideietatik abiatuta egoera politikoaz mintzatu gara berarekin.


Indautxuko komisaldegian “sistematikoki torturatu” dutela salatu du Sortuk, bertan hildako Kalparsoro oroituz

Sortuk Bilbon tortura independentismoaren aurka erabilitako "praktika sistematikoa" izan dela salatzeko manifestazioaren amaieran Indautxuko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren fatxadan Xabier Kalparsororen aurpegia proiektatuz amaitu dute. Torturapean eginiko... [+]


2022-01-27 | ARGIA
‘Kalera Info’ eta ‘kalerakalera.eus’ ixteko erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

"Konponbiderako ireki den aukera-leihoa" itxi nahi dutela salatu du Sortuk. 2017tik argitaratzen zuen Sortuk Kalera Info aldizkaria, hiru hilean behin, euskal presoak informatzeko asmoz, besteak beste haien eskubideen aldeko mobilizazioei buruz.


Sortuk zuzendaritza berria aukeratu du %89ko babesarekin eta hirugarren kongresua amaitu

‘Independentziarako Indarra’ lelopean, igandean amaitu du Sortuk hirugarren kongresua Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Arkaitz Rodriguez buru duen zuzendaritza berriak %89ko babesa jaso du eta Euskal Estatuaren aldeko apustua berritu dute. Kongresuan zehar Herrigaia... [+]


2021-12-21 | ARGIA
“Kartzelak bete nahi dituzte, Euskal Herria iraganera kateatuta mantentzeko”

Espainiako Auzitegi Nazionalak deituta, Mikel Albisuk deklaratu du astearte honetan. Preso ohiari babesa adierazteko elkarretaratzea egin du Sortuk. “Gaurko gertaera hau ez da kasu isolatu bat, honen atzean salbuespenezko legedian oinarritzen den Espainiako Audientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude