Ikasketa hasierako lana

  • Berriro ere Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen gorabeherak bolo-bolo ibili dira hedabideetan, hala nola sare sozialetan. Graduaren azken urtean, ikasle orok aurkeztu behar du bere Gradu Amaierako Lana (GrAL); bere interesa piztu duen, eta aldi berean tutore batekin adosturiko gai baten inguruko lan bat, alegia. Egindako lana euskaraz, gazteleraz edo ingelesez defenda daiteke berme osoarekin, teorian, hainbat irakaslek osaturiko epaimahai baten aurrean.


2019ko ekainaren 12an - 15:59

Jakin izan dugunez, prozedura berria abiarazi da: euren lanarengatik ohorezko matrikula jaso ahal izateko, aurkezpena berriz egin behar dute hautaturiko ikasleek. Zaharrak berri, aurten ikasle euskaldunei zera eskatu zaie: euren GrALa gazteleraz edo ingelesez aurkeztea, irakasle batzuk ez omen direlako elebidunak. Adeitasunez iradoki omen zaie noski, behar den eran, inolako diskriminaziorik gabe.

Hasteko, boterea dutenek emandako iradokizuna agindua baino ez dela esan behar da. Inposaketa besterik ez, ahuldade egoeran dagoen ikasleari. Kontrakoa gertatu izan balitz? Ikasle erdaldunei euren aurkezpena euskaraz egitea iradoki izan balitzaie?  Gertatutakoak osasun-jardueraren oinarrian dagoen berdintasuna zapuzten duela bistan da, eta nekez egiten duela bat unibertsitateak eman behar duen irudiarekin. Bestetik, excusatio non petita da funtsean; euren gabeziak, ezgaitasuna, ezjakintasuna eta osasun-jarduerak beharrezkoa duen enpatia falta agerian uzten dituena. Ur txikitako doktoreak.

Ikasleek egindako kexari, eta hedabideetan jaso duen oihartzunari esker, egoerari buelta eman zaio. Barkamena eskatu du euskara dekanordeak, baita dekanoak berak ere, eta garrantzitsuena, hasieratik ikasleei zegokiena erdietsi da: epaimahaiko kide guztiak elebidunak izatea. Hau da, unibertsitate elebidun batek eskatzen duen maila zein neurriko irakasleek osatzea ganorazko epaimahai bat.

Boterea dutenek emandako iradokizuna agindua baino ez dela esan behar da. Inposaketa besterik ez, ahuldade egoeran dagoen ikasleari. Kontrakoa gertatu izan balitz? Ikasle erdaldunei euren aurkezpena euskaraz egitea iradoki izan balitzaie? 

Jakin badakigu ezin dela gradu osoa euskaraz ikasi, eta euren eskubideen alde hamaika borroka egin dituztela medikuntzako ikasleek. Jakin badakigu horri erantzun egokia emateko ahaleginetan daudela unibertsitateko hainbat kide, bai errektoregoan bai fakultateko dekanotzan. Saririk ez, omenaldirik ez ikasleentzat edo irakasleentzat, ez behintzat instituzioen aldetik, ezta euskalgintzatik ere. Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den osasungintzan dabiltzanak ez omen dira euskal akademiaren gustukoak.

Gertaera honek soka luzea ekarri du, baina garaipen laburra. Izan ere egoera askoz larriagoa da, erro sakonak dituen arazo sistemikoa, osasungoan EHUn baino txarragoa ziurrenik.

Ikasle orok dauka bere hizkuntzan ikasteko eskubide osoa. Bere GrALa euskaraz lantzeko zein defendatzeko eskubidea. Baina gure jardueraren funtsa eta helburua pazienteak dira; jendean ardazturiko arreta da gakoa. Arreta prozesua ez da berdina, pazientea edozein izanda ere. Iraungita dago hori. Arreta pazientearen araberakoa izan behar da, neurrikoa, bere izaera, hizkuntza, identitatea, generoa, erlijioa, jatorria, bizi-baldintzak eta gainontzekoak kontuan hartuta. Eta horrek, berez, arreta pazientearen hizkuntzan izatea eskatzen du, gurean euskaraz zein gazteleraz edo frantsesez, ahoz eta idatziz, edonon eta edonoiz, maila guztietan.

Nekez ikasiko dute hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikasleek, hasieratik irakasten ez bazaie. Behar horretara egokitu behar dira ikasleak, euskarazko edo gaztelerazko adarrekoak izan edo ez; baita irakasleak ere. 

Hori horrela, ikasleen hizkuntza-beharretara egokitu behar da irakasle oro, mediku oro pazienteen hizkuntza-beharretara egokitu behar den bezala. Arazo hau ez bada konpontzen, hau da, hizkuntza eta arreta bereizten badira (pazientea eta arreta bereiztea azken batean), horrelako ezuste, akats eta hanka-sartzeak behin eta berriro gertatuko dira.

Eremu elebidun batean profesional guztiak elebidunak izan behar dira: jarduera klinikoan, ikerkuntzan, prestakuntzan, zuzendaritzan. Pazientearen araberako arreta behar dugu, ez medikuaren araberakoa. Eta hori hasieratik argi geratu behar da, ez amaierarako utzi.

Aitor Montes Lasarte.

Aintzat taldeko kidea.

Familia medikua Aramaion.

Atxikimenduak, honako hauek:

- Ibon Aginaga, pazientea

- Asier Agirre Pinedo, pazientea

- Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga UPV-EHUko Katedraduna, pazientea

- Maialen Alday Munilla, medikua

- Felipe Aizpuru Barandiaran, EHUko irakaslea

- Zorione Amesti Goyogana, medikua

- Josu Albero Rodriguez

- Olatz Amezua Etxaniz, pazientea

- Xabier Arregi Gordoa

- Ander Arregi, medikua

- Elisabet Badiola Garciandia, Terapeuta Okupazionala

- Iratxe Baraiaetxaburu Zarandona, medikua

- Leire Baraiazarra Uriarte, erizaina

- Angel Bidaurrazaga Vandierock, EHUko irakaslea

- Izaskun Elortegi Kaiero, mediku psikiatra

- Kepa Elortza Odriozola, pazientea

- Aitziber Etxagibel Galdos, familia medikua

- Joseba Fernandez de Retana Corres, mediku pediatra

- Zuriñe Foronda Rojo, medikua eta pazientea

- Mikel Gandarias Jaio, medikua

- Juan Inazio Hartsuaga Uranga

- Karlos Ibarguren Olalde, medikua, OEEko burua

- Xabier Isasi Balanzategi, EHUko irakaslea

- Josu Larrea Elorriaga, pazientea

- Itziar Lasa Beitia, medikua

- Jon Haitz Legarreta Gorroño, EHUn doktorego-ikaslea, pazientea

- Urtzi Ihitza Sainz, pazientea

- Jon Lizarraga Sobrino, mediku psikiatra

- Jose Inazio Lopez de Luzuriaga Fernandez

- Maitane Maritorena Azkarate, irakaslea eta pazientea

- Ane Mateos Aurrekoetxea, medikua

- Aitor Montes Lasarte, medikua

- Alaitz Mujika Altuna, erizaina

- Joxe Manuel Odriozola Lizarribar

- Xabier Onaindia Ribera, mediku pediatra

- Roberto Oriondo Etxabe, pazientea

- Iñaki Peña Bandres, medikua

- Olatz Perez de Viñaspre Garralda, EHUko irakaslea eta pazientea

- Andoni Sarriegi Eskisabel

- Pako Sudupe Elortza

- Iñaki Villoslada Fernandez, pazientea

- Igone Zabala Unzalu, EHUko irakaslea

- Mikel Zarate Soloeta, gizarte langilea

- Adrian Zelaia Arieta-Araunabeña, medikua

- Beñat Zubeltzu Sese, barne.medikua

- Felix Zubia Olaskoaga, medikua eta EHUko irakaslea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | Castillo Suárez
Elurra

Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]


Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean... [+]

2025-01-08 | Bea Salaberri
Büxarik ez, milesker

Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]


2025-01-08 | Ximun Fuchs
Zenbat da inportantea?

Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


2025-01-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxearen planetan

Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]


Eguneraketa berriak daude