Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen eraginari buruzko ebidentzia argirik”.
Adimen artifiziala “geratzeko iritsi da” eta “sarri ez dakigu ikasgelan nola gestionatu”, baina “bai ala bai jorratu behar da” eta tresna hori “aukera bilakatu behar da”, adierazi du Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, EHUko Udako Ikastaroetan. Bi aukera ditu irakasleak, Pedrosaren hitzetan: adimen artifiziala aliatu bilakatu, edo ezikusiarena egin eta beste alde batera begiratu. Ikasgeletako eraldaketa digitalari beldurrik ez zaiola izan behar esan dio hezkuntza komunitateari.
Digitalizazioaren arloan irakasleei etengabeko formakuntza emango zaiela gehitu du, besteak beste, teknologiaren erabilera kritikoa egin dezaten. EAEko ikastetxeen eraldaketa digitalaren baitan, ikasturte honetan profesional liberatuen talde bat osatuko dela iragarri du, baliabide digital didaktikoak sortzera dedikatuko dena.
Mugikorrak eskolan, bai ala ez?
Hainbat lurraldetan gaiaren inguruko erabaki adostu eta irmoa baldin badute ere, Hego Euskal Herrian ikastetxe bakoitzaren bizkar geratzen da eskolan mugikorra baimendu ala ez erabakitzea. Sailburuak azaldu du datorren hilabetean ikastetxe guztietan gogoeta prozesu bat abiatzeko epea zabalduko dutela, ikasgelan mugikorra arautzearen inguruan. “Beste gai bat da debekatu behar den ala ez, eta eztabaida hori patxadaz egin beharra dago. Erabakiak konbentzimenduz eta familien adostasunarekin hartzea nahi dugu”. Dena den, eskoletan mugikorra “oso gutxi” erabiltzen dela gehitu du.
ARGIAn aurretik kontatu dugunez, ikastetxe bakoitzeko organo gorenak (irakasle, guraso eta ikasleak tarteko) erabakitzen du mugikorrak eraman ote daitezkeen eskolara, Hego Euskal Herrian. Ikastetxe ugaritan, jolas-garaian baizik ezin dute erabili mugikorra ikasleek, baina zaila da kontrolatzea ikasgelan ez direla smartphonearekin ari. Ikastetxe askok zuzenean debekatu egin du zentrora sakelakoa eramatea, ikusirik ikastorduetan mugikorraren jakinarazpen soinuak despistatzen dituela ikasleak, jolas-garaian pantailara itsatsita pasatzen dutela denbora, eta maiz baimenik gabe ikaskide eta irakasleak grabatzen dituztela mugikorrarekin.
Debekatu ez, haurrei eta gazteei sakelakoa egoki erabiltzen erakutsi behar zaiela eta pedagogikoki tresna bikaina dela sinetsita daude, aldiz, mugikorra eskolan baimentzearen alde daudenak. Jolas-garaian bakarrik baimentzea ongi ikusten du hainbatek, norbere atseden ordua nahieran erabili daitekeela eta mugikorrak sozializatzeko eta munduarekin konektatzeko espazioak eskaintzen dituela argudiatuta.
Fokua tresnetan jartzen da, baina tresnak etengabe ari dira aldatzen, eta digitalizazioa hala ulertzea da pentsatzea marrazten ikasten dela margo pila bat eta onenak erosita
Digitalizazioa birpentsatzeko deia eta adimen artifizialaren lurrartzea
Hezkuntzaren digitalizazioa estrategikoa omen da, denon ahotan dago eta abiada handia hartu du azken urteotan, baina denok ez dugu berdin ulertzen zer den eskola digitalizatzea, eta lurralde batzuetan hasiak dira frenoa jarri eta norabidea birpentsatzen. ARGIAn kontatu genuenez, sarri, ikuspegi primario batetik, fokua tresnetan jartzen da, baina tresnak etengabe ari dira aldatzen, eta digitalizazioa hala ulertzea da pentsatzea marrazten ikasten dela margo pila bat eta onenak erosita. “Gidatuko duen jendea falta da, teknologiari beldurrik ez diona, irakasleei funtsezkoa eta bigarren mailakoa zer den esplikatuko diena”, zioen Pablo Garaizar adituak.
Adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu maisu-maistrak Hezkuntza sailburuak, baina hainbati buruhauste dezente sortzen dizkio, ikasleek egiten dituzten lanak eurek eginak ala adimen artifizialak eginak diren jakin nahiak. Pablo Garaizarrek hainbat gako eman zizkigun horren inguruan ere: “Teknologia bitarteko duen ikasketa askok sortzen du ikasi izanaren ilusioa edo irudipena; oso aurkezpen potentea prestatu duzunean, iruditzen zaizu asko ikasten ari zarela, baina agian hiru hilabetera ez duzu edukia gogoratuko, animazioa egitea zenbat kostatu zitzaizun baizik. ChatGPTrekin antzera da: azken emaitza oso potentea da, eskuz eginda baino potenteagoa, baina ia dena makinak egin du. Alegia, emaitza hobeak lor daitezke, baina prozesuan galerak izaten ari gara, entrenatu gabe nekez hobetzen baita, eta irakasleok ezin dugu pentsatu emaitza hobeak jasotzen ditugulako teknologiak ikasketa hobetzen duenik; arazoa da emaitza bakarrik begiratzea, eta ez prozesua; ebaluatzeko modua aldatu behar da”. Nola ebaluatu adimen artifizialaren aroan? “Ebaluazio offline batean, azterketa klasiko batean, ChatGPT guztiz saihestu daiteke, baina hiruhilekoan zehar lanen bidez ebaluatu nahi denean, ezinezkoa da bermatzea ez dela adimen artifiziala erabiliko, eguneroko jarraipen handiagoa behar luke, adibidez, susmagarria da ikasle batek bat-batean sekulako saltoa eman badu egun batetik bestera. Horrek, ordea, irakasleak polizia bilakatzen gaitu eta horregatik bi joera nagusitu dira: jarraipen hori oso zorrotz egiten duten irakasleak eta paso egiten dutenak, betiko moduan ebaluatzen segitzen dutenak”.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]
"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]