"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek ikastetxeko zuzendaritzari bidalitako gutun zatia da; kanpoaldea konkistatzeko sortu zen grina desagertu al da eskoletan?
Pandemia sasoian, eskola-orduetan ahal zen neurrian kanpora ateratzearen aldeko apustua egin zuten ikastetxe ugaritan; klaseak kanpoan emateko antolatu ziren han-hemenka, sarri udalarekin koordinatuta. Ikastetxe mordoxka zerrendatu genituen, adibidez, duela hiru urteko artikulu honetan, eta gaia jorratu genuen beste erreportaje batean, irakasleak hala zioen: "Ikusten ari gara segida duela joerak". Azken finean, osasunaren ikuspegitik harago (leku irekiak hobetsi behar ziren, kutsatzeko arriskua txikitzeko), ikuspegi hezitzailetik onura ugari ikusi zitzaion klaseak lau hormetatik ateratzeari, edukiak barneratzeko, kontzeptuak esperimentzatzeko, ikas-jarrera positiboagoa garatzeko… Baina joerak segida izan al du benetan? Utzi al du sikiera arrastorik, ingurura irteteko borondate handiagorik eskoletan? Duela bizpahiru urteko zerrendatik zein ikastetxek eutsi ote dio asmoari, zeinek mantendu du ohitura gutxieneko bat, zein erori da gurpiletik?
Konpetentziak barneratzera eta proiektuka lan egitera bultzatzen dute gaur egungo korronte eta administrazioek, eta proiektuka lan egiteko testuinguru ederra da kanpoaldea. Liburuak eta irakaslearen azalpenak funtsezkoak dira, esperimentazioa eta bertatik bertarako ezagutza ere bai. Eskola dagoen auzoari, inguruari, txango bati… etekin handia atera dakioke.
Zer ikasi genuen?
Pandemia garaian ikastetxe askok egin zuen kanporako saltoa. Ikasi genuen kanpo espazioak ez direla zertan egunero erabili, baina maiztasunak eta irteerak sistematizatzeak baduela garrantzia, eta noizean behin ordutxo bat kanpora ateratzea ez dela asmoa, orekatuagoa izan behar duela kanpoan eta barruan pasatzen dugun denbora. Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo jorratu daiteke gai bera, eta batak bestearen osagarri eta segida izan behar du, kanpoan landutakoa gelan eztabaidatu, gelan barneratutako informazioa kanpoan kontrastatu...
Ikasi genuen, baita ere, curriculum guztia ez dagoela zertan kanpoan landu, baina arlo asko landu daitekeela (historia, kimika, geografia, artea, matematika, ingurumena…) eta espazio horretan zer eta nola landu nahi dugun prestatzea inportantea dela. Gako eta adibide praktiko ugari jaso genuen erreportaje honetan.
Eta ikasi genuen kanpo espazioak ganoraz eta koherenteki erabiliz gero, hezkuntzarako altxorra direla. Dani Zuazagoitia irakasleak hala kontatu zuen: "Ebidentziek adierazten dute kanpo espazioetan ikaskuntza prozesua hobetzen dela; frogatuta dago kanpoan gaudenean jarrera ezberdina dela, baita gure arteko harremanak ere –ikasleen artean, baina baita irakasle eta ikasleen artean ere–, giroa hobea dela finean, umorea hobetu eta emozio positiboak sortzen direla, eta badakigu ikaskuntza prozesuak emozioetan oso errotuta daudela. Horrek guztiak atxikimendua handitzen du espazio horrekiko, eta bertan jaso dituzten esperientziak eta ezagutzak (kontzeptualak eta prozedurazkoak) hobeto berenganatzen dituzte ikasleek. Azalpen abstraktuak baino hobeto ulertzen dira maiz kontzeptu eta eragiketak, ikusi, ukitu eta manipulatu ditzakegunean".
Curriculum guztia ez dago zertan kanpoan landu, baina espazio horretan zer eta nola landu nahi dugun prestatzea inportantea da
Kanpora ateratzeko oztopoak
Beti ez da erraza kanpoaldean ekintzaren bat antolatzea, adibidez ikasgelan hezitzaile bakarrarekin moldatzen den taldeari bi hezitzaile eskatzen bazaizkio kanpora irten ahal izateko. Sarri malabareak egin behar dituztela aitortzen dute irakasleek, koordinatzeko. Kanpoan zer eta nola egin jakiteko irakasle ugariri falta zaien formakuntza ere traba izaten da, baita lau hormen arteko inertzian eroso dauden maisu-maistrak motibatzea ere. Horrez gain, lana eta ahalegina eskatzen du curriculuma kanpora ateratzeak.
Euskal Herrian, zer esanik ez garaiotan, euria eta hotza lagun ditugu maiz, eta badakigu teoria, "ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik", baina errealitatea da eguraldia sarri muga izan ohi dela kanpora joateko.
Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]
Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]
Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]