Ikas dezagun maitatzen, kamarada Kollontai


2021eko apirilaren 21ean - 18:31

Aleksandra Kollontai (1872-1952) errusiar iraultzaile, feminista eta ekintzailearen ​ Erle langileen amodioak​” liburua euskaratu dute Aroa Uharte​k ​ eta Erein argitaletxeak​ . Kollontaik etengabe lan egin zuen gizarte aske eta justu bat eraikitzearen alde, eta modu aktiboan hartu zuen esku XX. mende hasierako une historiko esanguratsuenetan. Emakumeen autonomiaren aldeko borroka lehenetsi zuen beti, horrek Alderdi Komunistan eragin zizkion arazoak gorabehera. Letra larriz idatzitako Iraultza handiak aztertu eta egiten zituen bitartean, inoiz ez zuen gutxietsi egunerokotasuneko iraultza intimoen garrantzia. Aitzindaria izan zen bai marxismoa eta feminismoa uztartzeko ibilbidean, baita maitasunari buruzko kritika eta ikerketa feministan ere. Azken horri loturik, proposatu zituen ideia batzuk dakartzat gaur hitzotara, Kollontaik utzitako ondarea, zentzu zabalenean, iradokitzailea eta erabilgarria gertatuko zaigulakoan.

Alde batetik, Kollontaik egindako ikerketen arabera, historikoki maitasunak gizateriaren interesen alde jardun du beti, eta idazleak maitasunaren alde sozial eta historiko hori nabarmentzen du. Bestetik, benetako maitasuna eta azalekoa bereizten ditu. Benetako maitasuna dohain sakon eta ia magikotzat dauka, “sentitzen duenaren arima handitzen eta aberasten duen indar sortzaile” handitzat. Kollontairen iritziz, birbideratu egin behar da maitasunaren berezko ahal hori, kolektibitatearen mesedetan. Izan ere, kapitalismotik eratorritako logika merkantilista, indibidualista eta egozentrikoak sexu-krisi sakon batera eraman du gizartea, eta gizabanakoa ez da gai hurkoa benetan maitatzeko, bere burua asetzeko merkantzia soil gisa ikusten duelako. Gizarte komunista bat ezartzeak ez du berez ekarriko sexu-krisi hau gainditzea; aitzitik, horretarako ezinbestekoa da gizartea guztiz aldatuko duen iraultza psikologiko bat gertatzea.

"Errusiarraren bizitza eta obrak inspirazio iturri izaten jarraitzen dute. Lagungarri zaizkigu, besteak beste, gure maitasun harremanak birpentsatzeko"

Iraultza psikologiko horren barnean, errotik aldatu behar da maitasun sentimenduari buruzko ikuskera zabalduena, hau da, burgesiaren interesen arabera sortua dena eta emakumea bereziki ahul eta mendeko izatera behartzen duena. Gizarte berri batek exijitzen du Kollontaik “emakume berria” deritzona, alegia, bere bizitzaren erdigunean maitasuna jarriko ez duen emakume askea, maitasuna “bere benetako nia ezagutzeko bitarteko” gisa erabiliko duena. Emakume berri horrek alde batera utzi beharko du kapitalismoak ezarritako karga hirukoitza

–langilea, etxekoandrea, ama–, eta autonomia ekonomiko eta psikologikoa lortu beharko du. Horretarako, hezkuntza, etxeko lanak eta zaintza lanak kolektibizatu beharko dira, edo Estatuari exijitu beharko zaio lan horien ardura hartzeko. Kollontaik, Sobieten gobernuan Herri Komisario gisa aritu zen bitartean, helburu horietara hurbiltzeko bidea ematen zuten gizarte politika zehatzak proposatu eta ezarri zituen.

Halandaze, berak imajinatu zuen gizarte justu eta askerako behar den maitasun ereduari “maitasun kamarada” deitu zion. Maitasun horrek langileen arteko harremanetan presente zeuden balioetan oinarritua izan behar du, hau da, “langileen arteko elkartasun espiritual”-etik eratorria izan behar du, eta elkartasun sentimendu iraunkor eta kolektibista bati eutsi behar dio. Eredu horren arabera, bikote bateko kideek elkarren eskubideak aitortu eta kontuan hartu behar dituzte; gainera, elkar ulertzen ahalegindu eta elkar zaindu behar dute. Bikotekide bakoitzak “sostengu irmoa” izan behar du bestearentzat. Hori bai, beti komunitatearen interesak lehenetsi beharko dituzte. Maitasun eredu hori epe jakin baterako pentsatu zuen Kollontaik; izan ere, gizarte komunista batean jaioko zen maitasun hura ezin zen oraindik zehaztu, hain izango baitzen indartsua eta ederra. Burgesiaren ideologiaren pean bikotearen esparrura mugatuta egona zen kohesio espiritual eta morala giza harreman eta arlo guztietara zabalduko zen, eta “kolektibismo espiritual” horrek, azkenik, erabat garaituko zuen kapitalismoan bizitako “harropuzkeria indibidualista”.

Litekeena da gaur egun Kollontairen ideia batzuk utopikoegiak iruditzea. Aspaldi utzi genion maitasunaren potentzial subertsiboa hainbesterainokoa dela sinesteari. Dena dela, errusiarraren bizitza eta obrak inspirazio iturri izaten jarraitzen dute. Lagungarri zaizkigu, besteak beste, gure maitasun harremanak birpentsatzeko eta gure egoera sozio-historikoaren eta gure sentimenduen arteko loturak aztertzeko. Ziurtzat jotzen ditugun egia asko auzitan jartzera behartuko gaitu iraultzaile honen ondareak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Eguneraketa berriak daude