Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, “faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea” helburu

  • Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
     

"Ikas baldintza duinak, hezkuntza feminista, hezkuntza euskalduna eta borroka antifaxista" aldarrikatu ditu Ikamak. Ikama

2025eko urtarrilaren 14an - 11:34

"Faxismoaren eta balio erreakzionarioen gorakadaren aurrean", euskal hezkuntza sistema propioaren beharra azaldu du ikasle antolakundeak. "Kezka handiz bizi dugu egungo testuingurua", diote, zabaldutako prentsa-oharrean. "Espainiar zein frantziar estatuek gidatutako hezkuntza sistemek goia jo dute, sistema kapitalista zisheteropatriarkala betikotu eta Euskal Herriaren asimilazioarako tresnak dira. Gure herriaren eta euskal ikasleok jasaten dugun zapalkuntzaren erantzule zuzenak dira".

"Jakin badakigu hezkuntza sistema estatu baten erreprodukziorako ezinbesteko zutabea dela, eta hezkuntza sistema inposatuak espainiar eta frantziar estatuen beharrei erantzuten die", dio Ikamak. "Curriculuma guztiz inposatua da, ehuneko handia Paris eta Madrildik ezartzen da. Beraien interesekoak diren balioak, ideiak... transmitituz eta espainiar eta frantziar nortasuna erreproduzituz". Horren aurrean, hezkuntza sistema propioa eraikitzea ezinbestekoa dela adierazi dute. "Beraz, gure betebeharra da, ikasleen artean eta oro har hezkuntza sistema osoan, independentziaren aldeko aldarria zabaltzea".

Faxismoaren gorakadari aurre

"Faxismoak ezin du hezkuntza sisteman lekurik izan, eta euskal ikasleriari hau borrokatzea dagokigu, borroka feminista, euskararen aldeko borroka eta balio independentistak aldarrikatuz", adierazi du Ikamak. "Ozen diogu, behar dugun hezkuntzarako independentzia ezinbestekoa dugu".

"Faxismoaren gorakada bizitzen ari garen honetan, guk borroka antifaxistari ekingo diogu", gaineratu dute. "Izan ere, hizkuntza, kultura eta historia propioa izateak, estaturik ez duen nazio izaerarekin batera, bestelako mundu ikuskera bat ematen digu, eta zapaltzen gaituzten estatuengatik bereizten gaitu. Horregatik, Euskal Herrian borroka antifaxista independentziarekin uztartu behar dugula ulertzen dugu".

Martxoaren 20ko greban, hain justu, aldarrikatuko dute "etorkizuneko hezkuntza sistemaren diseinurako balio eraldatzaileak transmititzeko eta hezkuntza sistema propioa" izateko beharra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


2024-11-14 | Leire Ibar
10.000 bat ikaslek eskatu dute unibertsitateko matrikulak merkatzea eta bekak hobetzea

Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Kanpaldiak hasi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetan ere Gazaren alde

Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Hezkuntza Fakultateko «egoera larria» salatzeko mobilizatuko dira ikasleak Donostian

EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Eskola Ibiltaria, Ikasle Abertzaleakek antolatuta

Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.


Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


Elkarretaratzeak egin dituzte selektibitatearen aurka Hego Euskal Herriko campusetan

Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.


Eguneraketa berriak daude