Ba al dakizu apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna izan dela? Eta badakizu zergatik? Googlen bilatuz gero, irakurriko duzu erromanion lehen mundu-kongresua Londresen antolatu zela 1971ko apirilaren 8an, eta hantxe adostu zirela gure bandera (ezagutzen duzu?) eta gure ereserkia, Gelem, gelem (entzun al duzu inoiz?).
Ez kezkatu aurreko galderei ezetz erantzun badiezu; gutariko askok ere sinbolo horiek orain dela gutxi ezagutu ditugu. Aitzakia hutsa dira, bereziki gogaitzen gaituen kontzeptu bat zalantzan jartzeko: integrazioa. Izan ere, zenbat aldiz entzun, esan edo pentsatu duzu ijitook ez garela integratzen? Non integratu behar gara zehazki? Jaio eta hazi garen herrialdean, gure arbasoen bizileku izan denean?
Eta nork ebatziko du nahikoa integratu garen? Puntuak emango dizkigu integrazio-azterketan euskal abizenak izateak, alderdi abertzaleei botoa emateak edo Athleticeko jarraitzaileak izateak? Zeren eta, sorpresa!, gutariko askok baldintza horiek betetzen ditugu, baita euskaltzaleak izatea ere: ez ezazue ahaztu tinko borrokatu dugula gure umeek Otxarkoagan D ereduan ikasteko aukera izan dezaten.
Zenbat aldiz entzun, esan edo pentsatu duzu ijitook ez garela integratzen? Non integratu behar gara zehazki? Jaio eta hazi garen herrialdean, gure arbasoen bizileku izan denean?
Integrazioa inposaketa hutsa da; ondo azaltzen du Youssef Ouled, arrazakeriaren aurkako aktibistak, edota Sirin Adlbi Sibai idazle islamiarrak. Haien aburuz, integrazioaren helburua da arrazializatutako gorputzok onartzea Europa kolonizatzaile eta genozidaren aurrean dugun mendeko izaera.
David Martinen El pueblo gitano en Euskal Herria* saiakera irakurtzean konfirmatu dugu integrazioaren diskurtsoa Ijito Herriaren etorrera bezain zaharra dela. Martinen hitzetan, XV. mendeko euskal jendartearen harrera oso aurkakoa izan zen, eta “prozesu asimilatzailearen bidez baino ez zen gozotu; alegia, Ijito Herriaren alteritatea diluitzera bideratuta zegoen integrazioaren bidez”.
Gure arbasoei bi aukera inposatu zizkieten Espainiako Koroak agindutako pragmatika antigitanoek (Errege Katolikoetatik hasita) eta Hego Euskal Herriko foru-legeek: penintsulatik kanporatuak izatea edo hizkuntzari eta ohiturei uko egitea. Pedro Yturbideren kasua aipatzen du Martinek: ijito izateagatik Gipuzkoatik kanporatzeko espedientea ireki zioten 1697an baina, korrejidoreak alegazioak entzun eta Irunen bizitzen jarraitzen utzi zion, “ijito nabarmena” ez zelako.
Ongi etorriak ez ginen lurraldean sustraiak botatzea izan da gure erresistentzia
Hala, ongi etorriak ez ginen lurraldean sustraiak botatzea izan da gure erresistentzia. Gasteizko agintariek limosnak eskaintzen zizkieten udalerritik pasatzen ziren ijito erromesei, hirian ez egonkortzearen truke. Gure arbasoei lapurretak eta beste delituak leporatzea izan zen kanporatzeko edota lintxatzeko estrategia. Ez da zaila orduko praktikak XXI. mendean bizi ditugun egoerekin lotzea, hala nola supermerkatu eta arropa dendetan kriminalizazioa; hirigintza-politika segregatzaileak; gure azentuari isekak eta erromani hizkuntza berreskuratzeko borondate instituzional eza... Emakume ijitooi arestian epaitzen gintuzten moral katolikoa urratzeagatik; gaur egun kontrakoagatik, emakume ahaldunduak ez izateagatik, feminismo zuriaren kanonen arabera.
Halaber, premiazkoa da arrazakeriaren adierazpen bigunak ere identifikatzea. "Nik ez dut kolorerik ikusten" bezalako esaldiak entzun behar ditugu eta, aldi berean, gure ezkontzei eta erritoei buruzko galderei erantzun, estralurtarrak bagina bezala. Gure auzoko eskoletan, ikasleen % 90 ijitoak diren arren, ez zaie erreferente erromanirik eskaintzen eta ez da Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko beharrik ikusten. Horrelako lanketak egin ordez, aniztasun eta kulturartekotasun egitasmo orokorretan lausotzen dute gure presentzia. Arrazakeriaren aurkako guneetan ere aurkitu ditugu antigitanismoa izendatzeko erresistentziak.
Integratzeko agindua etnozentrismo hutsa da. Integratu baino gehiago, gure herria desintegratzea da asmoa
Pascual Borja gure lehengusuak, Gasteizko Gao Lacho Drom ijito elkartekoak, gogorarazi digu payoa ez dela neutroa, hau da, integratzeko agindua etnozentrismo hutsa dela. Integratu baino gehiago, gure herria desintegratzea da asmoa. Pastora Filigrana gure lehengusinak dio El pueblo gitano contra el sistema-mundo bere liburuan ijitook gogaikarriak garela sistemarentzat, sistema kapitalistari planto egin diogulako, bereziki patroi batentzat lan egiteari, eta bizimodu komunitarioei eutsi diogulako.
Horrez gain, integrazioaren diskurtsoa erabat hipokrita da, zeren eta integratzeko agintzen digutenek ez baikaituzte onartzen. Hala adierazten du Ikuspegiren Neurtu barometroak: euskal jendarteak ez gaitu begi onez ikusten (5,8ko sinpatia-maila 1etik 10erako eskalan), baina ez dute gurekin inolako harremanik (% 70 inguruk ez du ijitorik ezagutzen) eta, gainera, inkestatutako pertsonen ia erdiak gure diskriminazio-egoeraren errua egozten digu. Hori gutxi balitz, heren batek uste du gure ohiturei uko egin behar diogula euskal gizartean “integratzeko”.
Baina ikerketa horrek datu positiboren bat ere dakar: % 91,1 bat dator bizikidetza hobetzeko ahalegin partekatua egin behar dugula ijitook eta gainerako pertsonek, eta % 69k uste du euskal gizarteak esfortzu handiagoa egin beharko lukeela helburu hori lortzeko.
Arrazakeriaren aurkako guneetan ere aurkitu ditugu antigitanismoa izendatzeko erresistentziak
Orduan, apirilaren 8 ostean, gure Herria epaitu beharrean (integratuta gauden ala ez, gure ohiturak egokiak diren ala ez, matxistagoak garen ala ez), zergatik ez duzu hausnartzen zer ekarpen egin dezakezun zokoratuta mantentzen gaituen antigitanismoa borrokatzeko? Zer egingo duzu txiste ijitofoboak entzuten dituzunean? Familia ijito bati etxebizitza alokatuko ez lioketen % 40 horren parte al zara (Ikuspegiren beste datu bat)? Otxarkoagan bizitzeko prest egongo zinateke? Eta, hala balitz, zure umeak auzoko eskoletan matrikulatuko zenituzke?
Bukatzeko, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean gure ijito nortasuna ospatu nahi izan dugu, euskal identitate kulturalarekin nahastuta bizi duguna. Euskal herritarrok, gure aniztasunean, badugu integrazioaren diskurtsoa zalantzan jartzeko hamaika arrazoi: beharbada, zure amama euskaldunari debekatu egin zioten bere hizkuntza Frankismoan hitz egitea, zure aititari maketo edo koreano deitu zioten, edo agian “bigarren belaunaldiko etorkina” etiketa jaso duzu. Halaber, gogora dezagun Errege Katolikoak izan zirela ijitoon aurkako lehenengo pragmatika agindu zutenak, proiektu nazional-katoliko homogeneizatzailearen testuinguruan. Egun, Espainiako eskumak jarraipena eman dio ideologia supremazista horri, nahiz eta diskurtso ustez berdinzalea darabilten hautesle ijitoak erakartzeko.
Azken ohar bat: bost axola integrazio hitza inklusio bezalako beste eufemismo batzuekin ordezkatzea, logika mantentzen bada. Aitzitik, David Martinek beste hitz bat oparitu digu: errotzea. Izan ere, integratuta gauden ala ez epaia eta botere ariketa hutsa da, baina ebidentzia historikoa da Euskal Herrian orain dela sei mende errotu ginela.
AMUGE elkartea
*Oharra: David Martinek 'El Pueblo Gitano en Euskal Herria' liburua aurkeztuko du datorren Apirilaren 21an, 18:30ean, AMUGEko egoitzan (Bilboko Otxarkoaga auzoan).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]