Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Igeldo herrigunea Donostiatik bereizi eta udalerri banandu berri bat eratzea onartzen duen dekretua (pdf).
"Batetik, bideragarritasun ekonomikoaren baldintzari dagokionez, ondorioztatu da egiaztatua geratu dela Igeldo udalerri berria ekonomikoki bideragarria izango litzatekeela, bere neurri bereko beste udalerriak diren moduan", dio dekretuak.
"Bestetik, herri onurako arrazoi iraunkorrei dagokienez, Estatuko Kontseiluak hainbat irizpenetan ulertu du, 2010eko martxoaren 16ko 6/2010 Foru Dekretuan adierazi moduan, TATBeko 6 artikuluak aipatzen dituen herri onurako arrazoien zerrenda ez dela itxia, antzeko arrazoien aipua egiten amaitzen duelako eta, hortaz, legearen interpretaziorako tarte bat zabaltzen duelako. Herri onuraren kontzeptua kontzeptu juridiko zehaztugabe bat da, egoera bakoitzean zehaztu behar dena".
"Horrela, 2010eko martxoaren 16ko 6/2010 Foru Dekretuak herri onura foru araugileak Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurralde antolaketako politikan dituen helburuekin identifikatzen du. Eta ondorioz, adierazten du, Gipuzkoako Udal Barrutiak erregulatzen dituen 2003ko martxoaren 17ko 2/2003 Foru Arauak, hitzaurrean, honako hau diola: 'Gaur egungo udal mapatik abiatuta eta arrazoizkoa izan dadin helburutzat hartuta, argi dago foru erakundeek udalerri ezberdinak bategitea eta udalerri batzuk besteei atxikitzea bultzatu behar dutela, beti udalen autonomia ahalik eta gehien errespetatuta eta gizarte, ekonomia eta administrazio bizitzaren alor guztietan dituzten baliabideen kudeaketa eraginkorrago izan dadin ahaleginduta, hartara zerbitzu hobeak kostu txikiagorekin ematearren gaur egun gizarteak eskatzen duen bezala', eta baita honako hau ere: 'Udalerri berriak eratzeko nahitaezko beharkizunak izango dira bertako herri zerbitzugintza hobetzeko behar beste ekonomia-finantza baliabideak edukitzea, gutxienez behar den biztanleria izatea eta egoki garatzeko adinako lurralde taxuera izatea'".
Herritarren borondateari men
Edonola ere, Igeldoko herritarrek bere nahia adierazi dute, bai 2013ko azaroaren 10ean egindako herri galdeketan bereizketaren aldeko jarrera erakutsiz, baita 1995 urtean egindako herri galdeketan nahiz tarteko urte guztietan erakutsi duten desanexioaren aldeko aldarrikapen tinkoan ere, eta horren aurrean, Diputatuen Kontseiluak uste du ezin diola entzungor egin herritarren borondatea errespetatzen duen erabaki baten zilegitasun demokratikoari eta borondate hori herri onurako arrazoi izan daitekeela.
Igeldok eskumen propioak bereganatuko ditu. "Pixkanaka, hurrengo lau urteetan hainbat bloketan antolatuta", azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Igeldoko bizilagunek igandean egin dute bozketa. Erdiak eman dute botoa, eta eman dutenen %85 inguruk egin dute entitate txiki bihurtzearen alde.
Datorren urteko martxoan aurreikusten da lortuko dutela auzoari dagozkion gaiak kudeatzea. Proiektua Siadeco enpresaren laguntza teknikoarekin egin da, eta Igeldoko Udaleko eta Herri Kontseiluko ordezkarien arteko urtebeteko bileren ondoren adostu.
"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.
“DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian.
Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua... [+]
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du behin-behinean Igeldo herri izendatzeko dekretua, epaia irmoa izan bitartean.
Igeldo Donostiatik bereizi eta herri bihurtzea onartu du Foru Aldundiak. Gipuzkoako 89. herria izango da bihartik aurrera.
Galdeketara deituak zeuden 883 lagunetatik 637k bozkatu dute: 391 (%61,38) desanexioaren alde azaldu dira, eta 234 (%36,76) kontra. Hamar lagunek zuri bozkatu dute, eta bi bozka baliogabe izan dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du Igeldoko herri galdeketa legezkoa dela eta igandean (azaroak 10) egingo dela. Espainiako Estatuaren abokatuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio galdeketa debekatzeko, epaitegiz aldatu eta gero.
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak beharrezko ikusten du Igeldo Donostiatik banatzeko kontsultaren nondik norakoak Madrili galdetzea, loteslea izan dadin. Horren berri eman du Donostiako PPko ordezkari Ramon Gomezek. Gaiaren inguruan txosten juridikoa egin... [+]
Igeldoarrek 2013ko urte amaieran izango dute aukera herri izaera hartu nahi duten edo ez esateko. Herri galdeketa egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan igeldoarren iritzia jakiteko prozesua.