Igeldok eskumen propioak bereganatuko ditu. "Pixkanaka, hurrengo lau urteetan hainbat bloketan antolatuta", azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Hilabeteetako itxaronaldiaren ostean, iritsi da toki entitate txikia eratzeko falta zen azken pausoa: Gipuzkoako Foru Aldundiak onespena eman dio Igeldoko Herri Kontseiluak eta Donostiako Udalak hartutako erabakiari. Bi erakundeek 2021ean abiatu zuten prozesua, Igeldok eskumen gehiago bereganatu eta tokiko kudeaketa indartu zezan. Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi duen moduan, “herria erabat garatzea ahalbidetuko duen aitorpen historikoa da, bere berezitasuna errespetatuz eta kudeatzeko gaitasuna indartuz”.
Aldundiaren zigilua baino ez zen falta prozesuari argi berdea emateko. Donostiako Udalak otsailean onartu zuen toki entitate txikiaren eraketa, eta igeldotarren %85ek babestu zuen udalaren erabakia, apirilaren 14ean egin zuten herri kontsulta ez loteslean. Baiezko hori lortuta, Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu behar zituzten emaitzok, Igeldoren kudeaketa eredu berria abian jartzeko. “Lan handia dugu aurretik, egiturak osatzen hasi eta egokitzen baldintza berrietarako”, adierazi zuten orduan Herri Kontseilutik.
Eskumenak bi fasetan lekualdatuko dira. Toki entitate txikia sortzearekin batera, honako zeregin hauek kudeatuko ditu: bide publikoen, eraikin publikoen, parkeen eta lorategien mantentze lanak, argiteria, kultura eta euskara sustatzea, kirol jarduerak eta administrazio orokorra. Bi urtez iraungo duen lehen fasearen ostean, kudeaketa hainbat esparrutara zabaltzea da asmoa: hirigintza, etxebizitza, ingurumena eta Igeldoko errepide orokorra ere kudeatuko ditu.
Era berean, Udalinfo eta gizarte zerbitzuak lehen urtean deszentralizatuko dira, baita zeharkako zerbitzuak ere, hala nola administrazio elektronikoa, gardentasuna eta egoitza fisikoa eta elektronikoa. Kudeaketa horren zuzendaritzari dagokionez, batzorde kudeatzaile batek zuzenduko du, aldundiarekin eta udalarekin lankidetzan. Hurrengo udal hauteskundeen ondoren, batzorde horren ordez auzo batzar bat egingo da, alkatea aukeratzeko.
Igeldoko bizilagunek igandean egin dute bozketa. Erdiak eman dute botoa, eta eman dutenen %85 inguruk egin dute entitate txiki bihurtzearen alde.
Datorren urteko martxoan aurreikusten da lortuko dutela auzoari dagozkion gaiak kudeatzea. Proiektua Siadeco enpresaren laguntza teknikoarekin egin da, eta Igeldoko Udaleko eta Herri Kontseiluko ordezkarien arteko urtebeteko bileren ondoren adostu.
"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.
“DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian.
Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua... [+]
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du behin-behinean Igeldo herri izendatzeko dekretua, epaia irmoa izan bitartean.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Igeldo herrigunea Donostiatik bereizi eta udalerri banandu berri bat eratzea onartzen duen dekretua (pdf).
Igeldo Donostiatik bereizi eta herri bihurtzea onartu du Foru Aldundiak. Gipuzkoako 89. herria izango da bihartik aurrera.
Galdeketara deituak zeuden 883 lagunetatik 637k bozkatu dute: 391 (%61,38) desanexioaren alde azaldu dira, eta 234 (%36,76) kontra. Hamar lagunek zuri bozkatu dute, eta bi bozka baliogabe izan dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du Igeldoko herri galdeketa legezkoa dela eta igandean (azaroak 10) egingo dela. Espainiako Estatuaren abokatuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio galdeketa debekatzeko, epaitegiz aldatu eta gero.
Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak beharrezko ikusten du Igeldo Donostiatik banatzeko kontsultaren nondik norakoak Madrili galdetzea, loteslea izan dadin. Horren berri eman du Donostiako PPko ordezkari Ramon Gomezek. Gaiaren inguruan txosten juridikoa egin... [+]
Igeldoarrek 2013ko urte amaieran izango dute aukera herri izaera hartu nahi duten edo ez esateko. Herri galdeketa egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan igeldoarren iritzia jakiteko prozesua.