Eskola txikiak herri eta auzoak bizirik izateko funtsezkoak direla adierazten du festak. Aukera polita izango da Arroa auzoko (Zestoa) eskolaren errealitatea ezagutzeko, tartean, gurasoek larritasunez eskatu arren atzerapenez doazen eraikuntza berriaren orubea.
Ekainaren 11n Arroan egingo da Eskola Txikien XXX. Festa. Eskola Txikiak bizirik daudela eta herri eta auzo txikiak bizirik mantentzeko beharrezko direla adierazten du urtero festa honek. Lehen aldiz doana jabetuko da haurren neurriko festa dela, masifikazio handirik gabe eta giro lasaian egiten dena, euskara entzuten dela nagusi eta jaiak gain hartzen diola era guztietako kontsumoari. Hona igandean doanak gozatu ahalko dituen ekintzak:
Hona hemen igandeko festara deituz egin duten bideoklipa:
1910etik dute Arroan eskola. 61 ikasle dituzte egun, eta auzoan biztanle eta haur kopurua gorantz doa. Segurtasun arazoak eta baldintza duinak argudiatuta, ikasteko eskola berria eskatzen du Sakulupe Guraso Elkarteak. Izan ere, egun Arroako auzoan zehar banatutako bost eraikinetan ematen dituzte eskolak. 200 metroko distantzia dago egoitzen artean eta hara-hona ibiltzen dira umeak. Arroa auzoa N634 errepideak zeharkatzen du, eta errepide honek auzoan zehar 5 irteera ditu. Beraz, arrisku egoera handia bizi dutela azaldu zuen Miriam Aizpuru gurasoak Euskadi Irratian: "Egunero, 2 urteko umeek psikomotrizitate gelara edo jantokira joateko errepide nagusia gurutzatu behar dute. Auzoan zehar ibiltzen dira, eta jolas lekuetatik N634 errepidera 30 metro besterik ez daude. Tentsio handia bizi dute irakasleek ere, ez dago eskola eremurik, eta ez da garai batean bezala, ume gutxi zirela eta kontrolatuta zituztela. Gero eta ume gehiago dira eta ia ume bakoitzak arduradun bat behar du. Gertatu izan zaigu umeak jantoki orduan edo jolas orduan errepidea gurutzatu izana. N634 errepidea gurutzatu duen haurrik ere bada. Gurasoon kezka eta irakasleen inpotentzia handia dira, laguntza eske ari gara. Lakuan onartu zuten egoera arriskutsua dela eta neurriak hartu behar direla". Egoera honen aurrean Hezkuntza sailak ordu batzuetarako irakasle gehiago jarri dizkietela azaldu du, irakasleek desplazamenduak bakarrik egin ez ditzaten, "baina ez da nahikoa, hori partxeak jartzea da" gaineratu du. "Arriskua da gehien kezkatzen gaituena, baina horrez gain, eraikin bakoitza ere oso egoera prekarioan dugu. Ez dute egungo segurtasun legedia betetzen, ez suteen aurka, ez irisgarritasunean, zenbait tokietako komunen higiene baldintza aldetik... oso zaharkitutako egoitzak dira. Azkena jarri zizkigutenak, aurrefabrikatutakoak dira".
Eskatzen dutena eraikin bat da, ikasle guztiak bertan hartuko dituena eta jarduera denak (gimnasioa, jantokia...) bertan egingo direna. "Proiektua eginda dago, hartuko duen eremua ere zehaztuta eta Zestoako udaletxeak onartua du. Industriagunetik auzora dagoen zelaian joango da. Gure helburua da, gutxienik, 2018-2019 ikasturtean haurrek eskola berria izatea". Epe horretara iristeko jarraipen lan handia egiten ari dira, bai Zestoako udalarekin, bai Hezkuntza sailarekin, atzeratu ez dadin. Epe horren barruan iristeko, igandeko jairako lanak hasita izatea zen asmoa, baina tamalez, ez da hala izango.
Hemen Arroako eskolaren bloga.
Ekainaren 12an egingo da Eskola Txikien 34. jaia, Errezilen. Bertako herritarrak hilabetetan aritu dira prestaketa lanetan eta egun osoko egitarau ederra prest dute. Arratsaldean 5. eta 6. mailako ikasleek antzerkia eskainiko dute: Errezilen jaio zen Maria Dolores Agirre idazle,... [+]
Gipuzkoako eskola txikien arteko hartuemanak sendotu, elkar ezagutza bultzatu eta haien guztien topagunean bilakatuko da Aginaga ekainaren 9an. Aginagako Eskolaren bueltan ospatuko da, Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Asteazken eguerdi honetan aurkeztu dute.
Herri-bizitzaren motor eta bihotz, haurrak aniztasunean eta herriarekin eta naturarekin harreman estuan hezteko eredu aproposa dira eskola txikiak. Bai pedagogikoki, bai auzo eta herrietako komunitatean duten garrantzia aldarrikatzeko, aurten ere Gipuzkoako Eskola Txikien Jaia... [+]
Sakulupe guraso elkarteko kideek, "emozioz eta nekez" beteta eskerrak eman dizkiete ekainaren 11n Eskola Txikien Festa egiten lagundu zuten guztiei. Eguraldi ederra lagun, festa ederra eta parte-hartzailea antolatu zuten. Hurrengo urtean Oikiaren txanda izango da.
Festa handiagoa egin, jende gehiago bildu, diru etekin handiagoa atera. “Orain arte gurpilak eraman gaitu” aitortu dute Gipuzkoako Eskola Txikietako Gurasoen Koordinadorako lehendakari Nagore Iñurrategik, eta Eskola Txikietako irakasleen koordinatzailea den... [+]
Mugimendua elkartzea eta bizirik daudela aldarrikatzea izango ditu helburu eta diru etekinei uko eginik neurriz txikitzearen alde egin du apustu.