Ifrentzua eta aurkia

  • Sinbolo guztiak dira manipulagarriak, baina batzuk gehiago besteak baino. Che Guevarak gazte matxinatuen ikurra izaten jarraitzen du, halaber, modako arropen apaingarri. Mandelaren laudorioak goiko zeruraino iritsi diren unean Leninen estatua lurreratu eta txikitu dute eskuineko manifestariek Ukrainan.


2013ko abenduaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Mandelaren zorigaitzerako, apartheidaren bukaerak eta neoliberalismo globalizatuaren erabateko nagusitasunak zapuztu zuten bere egitasmo soziala".
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sinbolo batzuei aurkia ikusten zaie soil-soilik (hala nahi delako), beste batzuei berriz ifrentzua. Mandela eta Lenin esate baterako. Baina sinbolo guztiek, distiratsuenek ere, badute bere ifrentzua. Sowetoko FNB estadioan ospatu den hiletan bi alde horiek azaldu dira. Jakina, aurkiak, Madibaren aurpegi irribarretsuak izan du protagonismo osoa, baina bere ifrentzua ere presente egon da ospakizunean. Mundu osoan milioika omenaldi ezin zintzoagoak egin dizkiote Madibari, horietako askok (duten azal kolorea dutela ere, zurietan zurienak) iraganeko negoziazioetan Mandela estu hartu zuten estatu buru, multinazionaletako agintari, eta egun, beren lurraldeetan apartheida ezarri dutenak dira (Palestinan zein Melillako mugetan).

Handia izan da Mandelaren obra: arraza desberdinetan oinarritutako apartheid sistema ezabatzea, zuri edo beltz izan, pertsona ororen berdintasuna formalean (pertsona bat boto bat) oinarritutako gizarte bat eraikitzea ezin da inolaz ere gutxietsi. Alabaina, berdintasun formala eta benetako berdintasuna (erreala) ez da gauza bera, batez ere, sozialki hain zatitua dagoen Hego Afrikako bezalako gizarte batean.

Segur aski, Mandelaren zorigaitzerako, apartheidaren bukaerak eta neoliberalismo globalizatuaren erabateko nagusitasunak zapuztu zuten bere egitasmo soziala. Hots, nazionalizazioaren eta eremu publikoaren nagusitasunean oinarrituriko ANCren programa historikoa baztertu izana. Ezin dugu ahaztu Davosko bileran Mandelak berak ontzat eman zuela zuriek eta neoliberalismoak ezartzen zizkioten mugak. Modu horretan, iraultza demokratikoa mugatuta geratu zen eta bere egitasmo soziala ia hutsaren hurrengo, beltzen sektore urri batentzat izan ezik, jakina.

Horrez gainera, askotan galdetu diot ene buruari, zergatik bizirik zegoela Mandelak ez zuen salatu begi-bistan zuen ANCren, gobernuaren eta buruzagi askoren (Mbeki, Zuma eta enparauen) ustelkeria? Edo oligarkia zuriaren nagusitasun ekonomikoa? Isilik jarraitu zuen ere (nik dakidala) diamante-meatzetako langile grebalariak gobernu beltzak gupidarik gabe jipoitu zituenean.

“Obra oro zirkunstantziaren seme-alabak dira”, zioen Goethek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nelson Mandela
Mandela askatu zuten eguna

Lurmutur Hiria (Hegoafrika), 1990eko otsailaren 11. Nelson Mandela aske utzi zuten, 27 urtez giltzapean egon ondoren.


2017-12-05 | Axier Lopez
Kapitalismoari aurre egin gabe, arrazakeria ezabatzen saiatu zen ikonoa

Gaur, abenduak 5, munduko agintariak Nelson Rolihlahla Mandelaren izaera goraipatzen ari dira, heriotzaren laugarren urteurrenarekin bat. Hegoafrikako Apartheidaren aurkako borrokan “terrorista” izandakoa, bakearen aldeko ikur dugu egun, baita gerra eta biolentzia... [+]


2015-12-09
Kontakizunaren borroka

Abenduaren 5ean bi urte bete dira Nelson Rolihlahla Mandela hil zela. Hego Afrikako apartheidaren aurkako borrokaren –baita armatua ere– aurpegi ezagunena da Madiba. Robben Uharteko kartzelan 27 urte gatibu izan zuten “terrorista” bakearen aldeko... [+]


2013-12-16 | ARGIA
Ehortzi dute Mandela jaioterrian

Ehortzi dute Nelson Mandela, Hegoafrikako lehen presidente demokratikoa. Qunu jaioterrian izan da, estatu hileta baten ostean.


2013-12-06 | ARGIA
Nelson Mandela hil da

Hegoafrikako lehenengo presidente beltza izan zen Mandela eta apartheidaren aurkako ikur nagusia. Atzo hil zen 95 urte zituela, Johannesburgoko bere etxean senideek inguratuta. Estatu hileta abenduaren 15ean egingo dute.


2013-06-24 | ARGIA
Mandela osasun egoera kritikoan

Nelson Mandelaren osasun egoera makurrak mundu mailako kezka eta ikusmina sortu du. Herrialdeko presidentetzak iragarri du igande arratsaldean Mandelaren egoera kritikoa dela eta medikuak beren eskuetan den guztia egiten ari direla.


2013-06-10 | Lander Arretxea
Nelson Mandelari “joaten uzteko” garaia

Nelson Mandela ospitalean dago beste behin,  biriketako infekzioa dela eta. Azken urtean hainbat aldiz ospitalizatu badute ere, 94 urteko liderraren gertukoen erreakzioek oso egoera larrian dagoela iradokitzen dute.


Nelson Mandela
Sinbolo hilezkorra

Nelson Rolihlahla Mandela hegoafrikarraren heriotzak bost kontinenteetako herritarren arreta bereganatu du. Apartheidaren aurka borrokatzeagatik 27 urte kartzelan egin ostean, herrialdeko lehen presidente beltz eta demokratikoa izatera heldu zen. XX. mendeko ikono... [+]


Eguneraketa berriak daude