Iera Agirrek eta Oihana Orbegozok irabazi dute sanferminetako emakumeen Master Cup pilota txapelketa

  • 22-21 irabazi zieten Jaka eta Ruiz de Larramendiri eta hemezortzi urtez beheitikoan, Agorreta eta Bergara nagusitu ziren. Sekulako ikuskizuna eta giroa bizitu zuten larunbatean Labriten, Laboral Kutxa Emakume Master Cupen San Ferminetako finalekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 15ean - 11:41
Podiumera heldu zirenak saria jasota. Argazkia: Ttipittapa.

Dena eskatu baino hobe atera zen Iruñeko pilota-plazan eta pilotariek ere ikuskizun handia eskaini zuten. Azken egunetako pilota betekadak handiak izan dira bonbonera zaharrean, eserleku guztiak beteta, sartu ezinda, atean geratu ziren zenbait pilotazale eta ziur, ikusitakoak ikusita, kanpoan geratzearen penaz geratuko zirela. Iaz lehen pisua betetzea arrakastatsua izan bazen, zer erran aurten Labriten bizitakoaz.

Deus tutti gehiago eska zekiokeen lehen mailako finalari, osagai guztiak izan baitzituen; emozioa, oreka, kalitatea, erritmoa eta Iera Agirre eta Oihana Orbegozo txapeldunek beste inork sinisten ez zuen buelta markagailuan. Amaia Jaka eta Maite Ruiz de Larramendi 19-11 aurreratu ziren markagailuan baina behetik gora etorrita, aurrelari leitzarrak partida txapa gainean moztutako eskuinkada batekin itxi zuen lehia, zaleen gozamenerako (21-22).

Gidoigilerik onenak ere ezin izanen zukeen final erakargarriago bat asmatu, pilota goxuarekin ere lehen mailako ikuskizuna eman daitekeela berretsiz, 65 minututako lehia gogor baten ondotik. Nahiz eta takadaka jokatutako partida izan, hasiera orekatua izan zen 7-10ekora arte. Orduan Amaia Jaka debutariak eta Maite Ruiz de Larramendi iazko txapeldunak alde nabarmena hartu zuten markagailuan. Nekeak erasotzetik urrun, Eulateko atzelari handiak berari komeni zitzaion erritmo lasaiagoa ezarri zuen, kantxan pilota luzatuz eta garaipenak eurena zirudien, baina Iera Agirreren elektrizitateak eta Oihana Orbegozoren konstantziak ezinezkoa zirudien garaipena ekarri zien ordainetan. Leitzarrak arriskatu egin zuen, asmatu ere bai eta garaipen ikusgarria lortu zuten.

18 urtez azpiko finalean, Katixa Agorreta-Arrate Bergara bikotearen lehiakortasunak maldan goiti jarri zaien final bat aitzinera ateratzeko balio izan die. Izan ere, Eider Salbide eta Olatz Ruiz de Larramendi 7-0 aitzineratu baitziren. Lehen mailako partidak jokatzen ohituta, Olatz Ruiz de Larramendik zulo handia ireki zuen bere kolpearekin, baina urdinek erreakzionatzen jakin izan zuten. Kosta egin zitzaien euren lehen tantoa egiten, baina behin lortuta, partidan erabat sartu ziren, joan den astean Lizarran egin bezala. Ruiz de Larramendiren kolperik ez du izanen Arrate Bergarak, baina Tuterakoak erakutsi zuen oso pilotaria dela. Arerioaren pilotakada guztiak eusteaz harago, ederki asmatu zuen pilota ezker paretara baztertzen.

Gainera, zabalean ere asmatu zuen Salbideri zuloa topatzen eta pixkanaka markagailua berdintzen joan ziren. Tanto batzuetan ere zortea alde izan zuten ihes egindako pilotaren batekin eta hamabinakoa izan zen partidako lehen berdinketa, Salbidek zabaletik biltzen asmatu ez zuen pilotakada batekin. Hortik aitzinera urduritasunak ere eragin zien gorriei, kontuan izan behar da bi aurrelariek 13 urte baino ez dituztela, eta txapeldunek oso serio segitu zuten berean partida aurrera atera arte (15-22).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen pilota
Mozkor Frentekideok pala txapelketak 10 urte
Donostiako Herrerako emakumeak harmailetatik kantxara

Hamar urte dira Donostiako Herrera auzoko emakumeen pala txapelketa abiatu zutenetik. Mozkor Frentekideok txapelketa 1987. urtean sortu zen, baina 2014an emakumeek harmailak utzi eta frontoiaren erdigunea hartu zuten.


Naroa Iturain, pilota epailea
“Emakume epaile gutxi dago, gutxietsiak izateko beldurra dugulako”

Frontoia du habitat Naroa Iturainek (Iruñea, 1992). Pilotaria da, baita pilota epailea ere. Umetan ikusmina piztu zion palak, eta pasioari jarraika, esku-pilotan hasi zen gerora. Alabaina, ia behartuta egin zen epaile, emakumeen arteko neurketak pilotariek beraiek zuzendu... [+]


Helena Barrenetxea. Ahal eta ezinak
“Jendea frontoira sartu eta zesta puntan neska giroa ere ikustea nahi nuke, ez bakarrik mutil giroa”

Artean neska koxkorra zela, zesta punta unibertsitatera eraman zuen aitaitak Markinan. Joko ikusgarria ikusi orduko argitu zitzaizkion begiak, egin zioten ñir-ñir. Aukera sortu zitzaiolarik hasi zen frontoian, bizi erdia darama Durangoko Ezkurdin, esku batean... [+]


Emakumezko esku pilotari profesionalen lehen kluba sortu dute

“Ados Pilota” emakumezko eskuzko pilotari profesionalen lehen kluba aurkeztu dute Leitzan. Lan baldintzak hobetzea eta txapelketa gehiago jokatzea dituzte helburu. Lehen txapelketa antolatu dute Ekainaren 4rako. 


Emakume pilotariak
Loraldiari neurria hartu nahian

Bat-batean frontoian eta telebistan emakumeak esku-pilotan jokatzen ikusten hasi gara. Emakume pilotariak oso pozik daude lehen lerrora jauzi egin dutelako, nahiz eta gogorarazi nahi duten itzalean makina bat urtez jokatu dutela, bai eskuz bai palaz. Munduko txapeldunak ere... [+]


Emakume Pilotarien Elkartea sortu dute, emakumeen pilota-mundua erregulatu eta bultzatzeko

Hainbat modalitatetako 80 pilotari baino gehiago barnebiltzen ditu elkarteak, eta haien helburu nagusia emakumeen pilota bultzatzea, egituratzea eta arautzea da. Azkoitiko Oteiza pilotalekuan egin dute aurkezpena larunbatean.


Eguneraketa berriak daude