"Euskarak zerbait behar badu politika da, baina letra larriz idatzitako politika"; Idurre Eskisabelek aldarri horrekin hartu du Euskalgintzaren Kontseiluko lema. Politika ausartak eta zabalak eskatu ditu, alderdikeriarik gabekoak. Aldi berean, erakundeen, euskalgintzako eragileen eta justizia soziala nahi dutenen arteko "adostasunean sakontzeko" deia egin du.
Euskalgintzaren Kontseiluak lemazaina aldatu du sortu zutenetik 25 urte bete diren egunean: Idurre Eskisabel izango da aurrerantzean idazkari nagusia, hamabi urtez karguan egon den Paul Bilbaori erreleboa hartuta. Kontseilua murgilduta dagoen “aro berriari” tiraka jarraitu nahi duela azaldu du Durangon asteartean, eta bere helburua “adostasunean sakontzea” izango dela: “Adostasuna euskalgintzako eragile eta norbanakoekin, instituzioekin eta beren burua euskalgintzatik eta euskaratik at ikusten duten arren justizia eta kohesio soziala helburu dituzten eragile eta norbanakoekin”.
Kontseilua ur handietan nabigatzen ari den arren, lurrari ondo lotuta dago hiru zutoinetatik, Eskisabelen hitzetan: adostasun soziala, ezagutzaren unibertsalizazioa eta erabilerarako eremu erosoa sortzea. Aro berrian murgilduta dago, erronka berriek ala eskatzen dutelako: “Hizkuntza nagusiak gero eta nagusiago, hegemonikoago bilakatzen ari dira; eta ondorioz, hizkuntza txikiek eta gutxiagotuek erabakimen handiagoa eskatzen dute. Hizkuntza horiek behar dute funtzionalitatea ez ezik balio sinboliko handia”, adierazi du idazkari nagusi berriak.
Politika letra larriz
Adostasunaren harira, goraipatu du iaz Kontseiluak sustatu zuen Batuz Aldatu ekimena, zeinean euskalgintzako eta euskalgintzatik kanpoko ehundik gora gizarte eragilek bat egin zuten etorkizuneko hizkuntza-politikaren bide orriarekin. Modu berean, baztertu egin du euskalgintza eta haren bultzada politikatik urruntzeko ideia: “Euskarak zerbait behar badu politika da. Baina letra larriz idatzitako politika, alderdikeriazko eta hauteskunde zikloek baldintzatutako politika murriztaileetatik haragoko dimentsioa duen begirada zabaleko politika”.
Garai eta erronka berriei eutsita ere, “iraganeko mamuak” oraindik gure artean daudela gogorarazi du Eskisabelek: “Euskarak ez du ofizial estatusik bere lurraldearen zati handi batean. Ofizial den eremuan, berriz, Espainiako botere judiziala arduratu da euskararen eta euskaldunen kontra egiteaz”.
Duela 25 urte Kontseilua sortu zen egun eta toki berean egin dute ekitaldia. “Euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune handiena” denak urak mugitu ditu, eta mende laurdenaren urteurrenean ordezkaritza instituzional, politiko, sindikal eta soziala erakarri du; besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, ELA, LAB eta Steilas sindikatuetako arduradunak, eta Kontseilua osatzen duten 30 bazkideetako ordezkariak.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]
Euskara eta euskal hiztunen komunitatea larrialdi linguistikoan dagoela adierazi du Kontseiluak. Ohartarazi du “indarrean diren joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak itzulikatzeko neurri egokiak epe laburrean hartu ezean”, atzeraldia datorrela. Kontseiluak... [+]
Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Ongi etorri Euskararen Mundura" jardunaldiak izan dira Gasteizen ostegunean eta ostiralean. Egun bi bete-beteak, eta mahai gainean Euskararen normalizazio prozesuan euskal herritar berriak integratzeari buruzko praktikak... [+]
UGT sindikatuak B2 maila ezartzearen aurka egin zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskotreneko hautaprobetarako ezarritako euskara eskakizunak ontzat hartu ditu. Kontseiluak esan du, hizkuntza eskubideen defentsan “urrats garrantzitsua” eta “berri... [+]
Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.
Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]
Jaurlaritzak EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko iragarri duen dekretua baloratu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Aurrerapauso batzuk onartzen badizkio ere, gabeziak eta eta dekretuak hasierako bertsiotik azkenera bidean izan dituen aldaketa negatiboak azpimarratu ditu... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak 2023. urteko irakurketa egin eta ondorioak aurkeztu ditu ostiralean. Bertan, lurralde bakoitzean arloz arloko hizkuntza-politiketako aurrerapausoak, oztopoak eta atzerapausoak azaldu dituzte, eta 2023ak euskararen normalizazioan eta... [+]
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]
Larunbateko manifestazioaren balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak asteartean eginiko prentsa agerraldian. Mobilizazioaren arrakastaren ondoren, euskararen aldeko itun soziopolitiko berri bat indar handiagoz sustatzen jarraitzeko konpromisoa agertu du. Oldarraldiaren... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak larunbateko manifestazio jendetsuaren balorazio baikorra egin du igande goizean Euskadi Irratian. Bildutako jendetza herritarren euskararekiko konpromisoaren erakusgarri dela adierazi du, baina PSEren eta Ahal Duguren falta sumatu... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan 70.000 pertsona inguru elkartu dira Bilbon. Kontseiluak akordio soziopolitikoa eskatu du, euskararen aurkako oldarraldi judizialari hesia jartzeko eta etorkizunera begirako hizkuntza politikak bideratu ahal izateko.