Zer nahi duzu, mediku euskaldun bat edo itzultzaile automatiko bat? Itzultzaile automatiko bat bidean da Osakidetzan, euskararen presentzia areagotzeko asmoz, diotenez. Ez da sinesgarria, eta hori erakusteko badago adibide nahikoa.
Proba diagnostikoak gaztelera hutsean datoz, nahiz eta agiri ofizialak izan, edo euskaraz eskatu arren. Zergatik ez dituzte euskarara itzultzen? Ibilbide elebidunak ere eskatu ditugu, lehen mailako arretatik espezializatura euskarazko zerbitzua emateko asmoz, baina Osakidetzak ez ditu garatu. Oztopo guztien gainetik euskaraz idazten hasi garenean, ordea, itzultzaile automatikoa ordainetan. Ez euskararen presentzia sustatzeko, euskarazko testuak gaztelerara itzultzeko baizik, erdaldunen mesederako.
Itzultzaile automatikoa ona izan daiteke, euskaraz idatzitakoa gaztelerara bikaintasunez itzul dezake, alegia. Baina horrek itzultzaile bat baino ez dela frogatzen du, ez besterik. Euskarazko osasun arreta segurtasunez emateko ekarpenik egiten duen ezin du frogatu eta, beraz, ez da baliagarria. Izan ere, pazienteen segurtasuna bermatzeko neurririk egokiena hizkuntza-parekotasuna da, hots, osasun langileak eta erabiltzaileak hizkuntza bera hitz egitea, eta ez nolanahi, baizik eta gaizki ulertuak eta hizkuntza-mugak gainditzeko adina. Hori posible ez denean, hurrenkeran itzultzaile profesional bat da gomendagarriena, eta ez ad hoc topaturiko itzultzailerik. Testuak itzultzeko orduan (historia klinikoa, adibidez), itzulpen profesionala eskatzen da. Osasungintzan ez da itzultzaile automatikorik erabiltzen. Kanadako frankofonoentzat, adibidez, pentsaezina da, umiliagarria izaterainokoan, osasun jarduerak derrigorrezko dituen etika eta ekitatearen aurkakoa. Bestalde, gauza jakina da ez dagoela itzulpen automatikoa onartuko duen epailerik.
Horixe baita itzultzaile automatikoak frogatu behar duena: ez itzulpena egiteko tresna egokia denik, pazienteen segurtasuna bermatzen duela baizik. Ezina, alferrik egina
Itzultzaile automatikoak itzulpen on bat egin dezake, noski, baina ez du ezer aurreikusten. Pazienteen segurtasuna eta gogobetetasuna hobetuko duen edo ez, hain zuzen. Nago ezetz. Aukeran, hobeagoa da euskaraz dakien mediku bat, euskaraz ez dakien mediku bat euskarazko testu baten itzulpenarekin baino. Biak konparatu beharko balira, nork sinatuko luke zentzurik gabeko ikerketa batean parte hartzeko baimenik? Zein etika batzordeak onartuko luke bere egokitasuna frogatu duen jardun bat (hizkuntza parekotasuna) alderatzea, zer eta inon ere onargarria ez den eta arriskutsua izan daitekeen beste batekin?
Horixe baita itzultzaile automatikoak frogatu behar duena: ez itzulpena egiteko tresna egokia denik, pazienteen segurtasuna bermatzen duela baizik. Ezina, alferrik egina.
Itzulbidek zera erakusten du: Osakidetzaren Euskara Planak ez direla ebidentzian oinarritzen, ez dituztela pazienteak edota klinikoak aintzat hartzen. Medikuntzatik at dauden teknikari batzuek Osakidetzako zuzendaritza erdaldun baten neurrira egindako plangintzak baino ez dira. Ideiarik ezean, idiak atzetik. Lehenengo idiak jarri behar dira, gero gurdia. Lehendabizi, euskararen presentzia benetan areagotu nahi badute, proba diagnostikoak euskaraz eskain ditzatela, eta euskarazko ibilbideak garatuz osasun arreta eman dezatela. Gero gerokoak, baita itzultzaile automatikoa ere, ordurako ez dugu beharko eta.
Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]
‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.