Dagoeneko 3.000 lagunek egin dute bat Espainiako Estatuko hainbat kolektibok abiatutako "DNI" kanpainarekin. Nortasun agiriaren siglekin hitz jokoa eginez, Di No a las Identificaciones (Esan ez identifikazioei) izena jarri diote. Ekintza politikoetan parte hartzen duten herritarrek sufritzen dituzten identifikazio arbitrarioei eta isun geroz eta ugariagoei aurre egin nahi diete sustatzaileek.
Bereziki Madril inguruan ari da lanean aipatu kolektiboak biltzen dituen Desobedientzia Zibilaren aldeko Plataforma. "Identifikazio sarri arbitrario, bidegabe eta arrazistei" aurre egin behar zaiela dio, poliziaren helburua gizarte mugimendua desaktibatzea delako.
"Hiritarren Segurtasunerako 1/1992 Lege Organikoa (Corcuera legea) indarrean jarri zenetik, Estatuko Segurtasun Indarrek baimena dute, teorian, edozein pertsona susmagarri identifikatzeko", dio plataformak bere webgunean. "Bada, eskumen hori modu arbitrarioan erabiltzen dute. Ohikoa da ikustea agenteek karneta nola eskatzen duten azal kolorearen edo itxuraren arabera, baita mugimendu sozio-politikoetan parte hartzen duten lagunei ere".
Gizarte eragileek salatu dutenez, Gobernuaren Delegaritzak 246.000 euro poltsikoratu ditu 2011ko maiatzaren 15etik, kargua Cristina Cifuentesek hartu zuenetik, alegia. Haien hitzetan, paradoxarik handiena da identifikatzen dituzten herritar asko ez doazela behar bezala dokumentaturik. "Polizien inpunitatea eta herritarren babesgabetasuna handitzen ditu horrek", diote.
Helburuetako bat herritarrek kolektiboki identifikatzeari uko egin diezaioten lortzea da. "Legalitatearen eta legitimitatearen arteko gatazka azaleratuko luke horrek", esan du Desobedientzia Zibilaren aldeko Plataformak. "Ekintza horrek ez du ondorio legalik", dio polizien aurrean nola jokatu behar den azaltzen duen esku-orriak, identifikatu ahal izateko komisaldegira eraman zaitzaketela zehazten duen arren.
Espainiako Barne Ministerioari eta Gobernuaren Madrilgo Delegaritzari eskatu diete identifikazio arbitrarioak behin betiko amaitzeko.
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]
Larunbatean hasitako kanpaldia jasotzen ari den babes handiagatik hartu dute erabakia. Astelehen goizean makinak agertu dira baina ezin izan dute lanik egin. Eguerdian Guardia Zibila azaldu da, baina protestan zeudenak grabatu ostean alde egin dute poliziek.
Su geldoan egosten hiru urte eman ostean, liburu bat ari da isilpean eta eskuz esku mugitzen Euskal Herrian: Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua. Askotariko ekintza zuzen zaporetsuak egiteko beharrezko osagai guztiak aurkituko ditu irakurleak bertan: errezeta bakoitza... [+]
Ehunka boluntario beharko direla ohartarazi dute. Handituz joango den mobilizazio ziklo berri baten lehen deialdia da. Presoen eremuan Parisek ezarritako blokeoaren aurrean, “zabaltzea” eta “gogorrago jokatzea" erabaki dute bakegileek.