Ideiak BorBor (K): su txikian eta presarik gabe

  • Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatutako “Lapikoa sutan da!” jardunaldian 30 pertsona inguru batu dira larunbatean Zurriola Ikastolan, Donostian. Herri Jakintzaren Laborategiaren nondik norakoez eztabaidatu, hausnartu eta berau irudikatzea izan da bertaratutakoen zeregina.


2015eko martxoaren 02an - 10:21
Azken eguneraketa: 2015-03-03 11:18

BorBor (K) egitasmoa abiarazi dute hezkuntza herrikoia herri mugimenduetara eramateko asmoz. 2013an eltzea sutan jarri, 2014an borborka hasi eta 2015an bazkalduko dute.

Goizeko 10:00ak pasatxo hasi zen jardunaldia Zurriola ikastolako jantokian. Lehenengo tailerra “Hezkuntza herrikoia eta formazio politikoa herri mugimenduetan”. Musika lasairen erritmora jantokian zehar paseatzen jarri zuten jendea antolatzaileek. Asmoa, nork bere lehen formakuntza politikoaren gainean hausnartzea zen. Bakoitzaren hastapenetako formakuntza politikoa zein izan zen elkarri kontatu, eta egun, zein herri mugimendutan diharduten azaldu zieten elkarri. Horrela, elkar ezagutu eta lan talde txikiak osatu zituzten.

Belaunaldi, genero eta mugimendu ezberdinetako jendea nahasirik eseri zen biribil txikietan elkarri bakoitzaren esperientzia kontatu asmoz. Bi gaien inguruan egin zuten gogoeta: hasteko, formakuntza politikoari dagokionean bizitzan izandako inflexio puntuen inguruan, eta ondoren, egun herri mugimenduetan ikusten diren gabeziak identifikatu zituzten.

Aniztasuna nagusi lehenengoan: bakoitzaren belaunaldiak eta garaiko egoera soziopolitiko eta ekonomikoak baldintzatu ditu bakoitzaren formakuntza politikoaren hastapenak. Alta, bigarrenean, ideia ugari errepikatu ziren; hala nola, pertsonaren garrantzia –tripak eta buruak bat egitea alegia–, herri mugimendu ezberdinen arteko sareak sortzearen beharra eta formakuntza politikoa teoriatik praktikara igarotzearen premia azpimarratu zituzten.

Herri heziketa

Hego Ameriketatik Euskal Herrira ekarri duten hezkuntza molde berria da herri heziketa. Biribil handi bat egin eta herri heziketaren nondik norakoak azaldu zizkieten bertaratuei.

Egungo herri mugimenduetako formakuntza politikoak, maiz, hezkuntza sistemako eskema hierarkiko zurrunak jarraitzen dituela aipatu dute BorBor (K)ko kideek. Herri heziketak, berriz, irakasle-ikasle dikotomia apurtu eta denak ikasle bihurtzen ditu.

Herri mugimenduen arteko loturak sustatu, puntu komunak bilatu eta elkarlanean aritzea da filosofia honen muina. Azken helburu bezala emantzipazio soziala du.

Herri heziketaren hariari tiraka hasi nahi du BorBor (K) ekimenak formakuntza politikorako molde berriak sortzen.

Eltzea sutan

“Formazioaren plaza komun bat sortu nahi genuen, hutsune hori bete”, esan du Joxemi Zumalabeko kideetako batek. 2013an hasi ziren ideiak dantzatzen, 2014an berriz gorpuzten. Euskal Herriko hainbat eragilerekin batu ziren lehen oinarriak finkatzeko. Bidea hiru fasetan banatu dute, larunbatekoa bigarren fasearen amaiera izan da. Orain, 2015era begira jarri dira, eta hiru asteburu iraungo duen ikastaro bat antolatzea da asmoa.

Horretarako, hainbat gai zehaztu behar izan zituzten larunbatean bertaratutakoek: Nortzuk hartuko dute parte ikastaroan? Zein gai jorratuko dute? Zein metodologia erabiliko da?

Herri mugimenduen arteko elkar ezagutza bultzatzea, antolakuntza eta eragiteko ahalmena handitzea, eta jakintza kolektiboaren sormena bultzatzea lortu nahi dute ikastaroarekin.

“Formakuntzaren hondartza zabaleko ale bat gehiago da BorBor (K). Eraikuntza etengabean dagoen prozesu bat da”, esan dute antolatzaileek.

Borborka

Joxemari Zumalabe Fundazioak antolatutako ikastaroak hiru asteburu presentzial izango ditu, eta online ere egin ahal izango da jarraipena. “Herri mugimenduetako jendea elkartzea da helburua, baina ez soilik gogoeta ideologikoak egiteko, baita elkar ezagutu eta une informalez disfrutatzeko ere”, esan dute arduradunek.

Gai ugari proposatu dira ikastaro horretan lantzeko: esaterako, barne antolakuntza, herri borroka ezberdinen memoria-transmisioa, zapalkuntza, gaur egungo mekanismoak eta alternatiba askatzaileak, begirada kritikoa lantzeko tresnak, komunikazioa eta harremanak, eta elkarlan politikoa. Guzti horiek bi bloke nagusitan banatu dituztela aipatu dute: barne antolakuntza eta zapalkuntzen gaur egungo mekanismoak, eta alternatiba askatzaileak.

Bazkaria eta arratsaldea

Bazkaltzeko ordua iristean oraindik eltzean hainbat osagai falta ziren. Iraki catering beganoa dastatzeko beta izan zuten bertaratutakoek. Hotza hezurretaraino sartuta eduki arren, ideiak irakiten zeuden eguerdirako.

Arratsaldean, zazpi pertsona inguruko taldeetan banatu ziren eta bakoitzak egiteko bat izan zuen: gaitegia prestatu, parte hartzaileak nola aukeratu erabaki eta ikastaroak izan beharreko metodologiaz eztabaidatzeko.

Bukatzean, azoka moduko bat egin eta talde bakoitzak bere gogoeta eta hausnarketak aurkeztu zituen.

Oraindik hainbat punta geratu dira zorrozteko, eta eltzeak borborka jarraituko du ideiak egosi artean.

Zurriola Ikastolako jantokian batutakoek eltzera bota zituzten proiektuari esan nahi zizkiotenak eta beraiek emateko prest zeudenak. Osagai goxo mordo bat herri mugimenduen formakuntza politikoa egosteko. Su txikian eta presarik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joxemi Zumalabe Fundazioa
2022-06-03 | ARGIA
Mahai ingurua sare sozial digitalen eragina aztertzeko kolektibo eta mugimenduetan

Ekainaren 13an 18:30etan hasiko da “Hau bai da eztabaidatzeko lekua: sare sozial digitalen eragina kolektibo eta mugimenduen jardunean” mahai-ingurua, Bilboko Zirika! Herri Gunean, bi ekintzaileon parte-hartzearekin Herri Mugimenduentzat interes kolektiboa izan... [+]


Gure Garaian: herri mugimenduon memoria kolektiboa lantzeko irratsaioa

“Gure garaian… astebururo zeuden mobidak”; “gure garaian… gazteak konprometituagoak ginen”… Zeintzuk dira, baina, gure garaiak? Atzera begira jartzea ez da nostalgia ariketa hutsa, egungo errealitatea ulertzeko beharrezkoa dugu nondik... [+]


2021-07-28 | Mikel Asurmendi
Mario Zubiaga: «Negoziazioaren atarian gaude, ezin da gizartearen %20 kanpoan utzi»
Mario Zubiaga ETAko kide izatearen akusaziopean inputatuta dago Entzutegi Nazionalean. Espetxeratua izatearen arriskuaz galdetu diogu solasaldiaren abiapuntuan: «Batetik, arrazoiak esaten dizu ez dagoela funtsik hori gauzatzeko. Astakeria eta eromena litzateke. Bestetik, egoera... [+]

1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara
Mahaiaren inguruan bildu ditugun hiru solaskideek kazetaritzan jardun zuten 70eko hamarkadan. Hamar urte bizi eta bete horien testigu izan ziren, beraz, hainbat eta hainbat gertakizun aztertzeko parada izan zuten. Baina garai garrantzitsu hori bizi ere egin zuten, beste... [+]

2021-07-27
Bero-beroan

18/98 auzia salatu eta auzipetuei sostengua emateko taldea sortu da

Espainiako Auzitegi Nazionalak abiarazitako 18/98 auziaren oinarria ETAren kontrolpean izatea da eta, beraz, haren zerbitzura: argudio horren karira 1998tik 221 lagun atxilotu dituzte eta 143 auziperatu »akusatu... [+]



JOXEMI ZUMALABEREN ITZAL LUZEA

Joan den igandean hamar urte bete ziren Joxemi Zumalabe hil zela eta egun horretan «Euskaldunon Egunkaria» erosi zutenek euskalgintza eta herrigintzaren eragile honen biografia jaso zuten doan.

Lore Agirre liburuaren egileak 1988an ezagutu zuen Zumalabe, ARGIAn lanean hasi... [+]



Martin Ugalde. Bidaia emankorraren amaiera
1921ean jaio zen Martin Ugalde Andoainen eta 2004ko urriaren 4an hil zen, Zarautzen eta Orion Kilometroetan milaka lagun euskaltzale bildu eta hurrengo goizaldean. Urte asko zeramatzan Ugaldek Hondarribian bizitzen, baina 82 urteko bizitza luzean egin zuen salto bakarra ez zen... [+]

Euskal Prentsaren Bidegurutzea
Francok denbora luzez eman zuen hiltzorian eta hilabete amaigabe haietan, aldaketa sumatu zuten askok. Ez bakarrik politikan, gizartean ere bai; prentsan esaterako. Frankismoaren azkenetan, prentsaren egoera zaila eta aldi berean itxaropentsua zen. Hamar urte lehenago Inprenta... [+]

2021-07-12 | Mikel Asurmendi
Sabino Ormazabal
«Bortxa eta erresistentzia ezin dira bateragarriak izan»
Donostia, 1953. Kazetaria. 18/98 auzian epaitua Joxemi Zumalabe Fundazioaren atalean. Zumalabe Fundazioak “ETArekin kolaboratu” duela dio akusazioak. Auzitegi Goreneko fiskalak Fundazioko bost kide –bera barne– errugabetzat jotzea eskatu du. AVTk gogor... [+]

2021-06-30 | Sustrai Colina
Luix Barinagaerrementeria
“Mikro-herrigintza da benetan landu behar duguna”
Sinetsi ez zuenik balego, Zuzenbide Fakultateko Ikasle Kontseiluko IAko lehen lehendakaria izan zen.

Sarri-k idatzia: “Abokatuek, beste ezer orduko eta diruaren truke, arrazoia nori eman erabakitzen dute”.


Ikasle garaian zure etsai nagusiak epailea, fiskala eta... [+]

2021-05-06 | Estitxu Eizagirre
Erasoen kudeaketa kolektiboa
“Prozesua egin beharra kaka zaharra da baina eraldaketarako bide bilakatu ahal dugu”

Villabonan Lurgatz talde feministak antolatuta egin zuten Espetxeak apurtu... eta bortxatzaileak? mahai-inguruan Joxemi Zumalabeko kide Ainhoa Narbaizak eta Marta Luxanek kontatu zuten herrietan eraso sexistak lantzeko sortu diren autokudeatutako taldeetako esperientzia.


2021-04-06 | ARGIA
Herri mugimenduen ikastarotik, dokumentala eta liburua

Apirilaren 10ean aurkeztuko ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak Ainhize-Monjoloseko Laborantza Ganbaran “Su txikian: Herri mugimenduak bor-borka” dokumentala eta liburua. Dibulgaziorako bi material hauek "Pil-pilean" deitutako ikastaroan oinarritu dira: bertan... [+]


2020-12-09 | ARGIA
“Borroka-aliantzak pandemia garaian” mahai ingurua antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak

Herri mugimenduen borroka moldeez mintzatzean, aliantzen gaia maiz ateratzen dela eta, hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dute azken urteotan Joxemi Zumalabe Fundazioko kideek. Ibilbide hori borobiltzen saiatuko dira datorren abenduaren 10ean, ostegunean,... [+]


2020-02-04 | ARGIA
‘Biltokia’ herri mugimenduen tresna kutxa aurkeztuko du Joxemi Zumalabe Fundazioak

Herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika zein tresnak gordetzeko eta partekatzeko kutxa birtuala duzue Biltokia. Esperimentu hau Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategia proiektuaren baitan sortu dugu, ibilbide luze baten ostean, heldu da... [+]


2019-12-04 | Koldo Izagirre
Astean asteko historia
2013ko urriaren 13a

Eguneraketa berriak daude