“Gizakia izaki soziala da” (Aristoteles, KA 384-322). Egia esan, tipo horrek hitz horiek esan zituenean zenbateko eragina izango zuen bazekien galdetzen diot neure buruari momentu jakin batzuetan.
Gaur bizi dugun egoeran ia ezinezkoa da esaldi honetan ez pentsatzea. Gizarte solidarioa bultzatzea beharrezkoa da, inoiz baino gehiago, aurrean dauzkagun arazoei aurre egiteko. Indibidualizazioa bultzatzen duen gizarte honetan, mugikorrek eta sare-sozialek etxekoen arteko distantziazioa eragin duten gizarte moderno honetan, aukera paregabea daukagu harremanak estutzeko. Etxekoekin elkartuago sentitzen garen bezala, gure auzokoekin ere hurbil sentitzea bultzatu beharra dago, antza, denok batera egonda hemendik irtengo garela bai gogorarazi bai ziurtatzeko. Bai, bai! Aupa Osasun Saileko langileak! Txalo bero bat beraientzat! Baita etxean geratzen diren gazteenentzat, etxean sartuta egoteak kutsadura murriztuko baitu! Ah, eta ez zaitez ahaztu birusaren aurkako txertoa bilatzen dutenen senar, emazte edo seme-alabez! Horiek ere oso harro daude euren familiako kidea kanpora irten behar delako, beren burua arriskuan jarriz, guztion onurarako baita!
Nola diozu...? Ez daudela pozik? Baina, baina… kutsatzeko arriskua daukatenen lehen lerroan egonda, beren bikotekidea heroia da… Nola ez dira harro sentituko? Zer esan nahi duzu harreman toxikoa bizi dutenak etxean indarkeriaz tratatzen dituztenekin egon behar direla diozunean? Txarto pasatzen ari direla? Ez, ez, ez! Hori ezinezkoa da! Hainbeste denbora hurbil egonda, ziur aski euren harreman-arazoak konponduko dituzte!... Ezta?
"Konpainia edukitzea bezain garrantzitsua da bakarrik egoten jakitea. Zure telefonoak edo Skype-ak funtzionatzen ez badu, eta atzerrian lanean baldin bazaude, nola jarriko zara kontaktuan zure familiarekin?"
Hasieran Aristotelesen hitzen ondorioak aipatu ditut, baina ez nintzen ondorio positiboez ari. Ez, ondorio negatiboak ere ekarri dituzte hitz hauek, edo hobeto esanda, gure gizarte honek. Ez dezagun Aristoteles gaixoa gure izaera nahaspilatsuaren errudun bihurtu. Ez dakit noiz gertatu zen zehazki, baina badirudi gizakiok “ideia politekiko” gustua garatu genuela momenturen batetan, eta moda horren punturik gorenean gaudela esango nuke. Zoriontsuak izan behar gara, ondokoa maite behar dugu, familia bat eratu behar da, ahalik eta lagunik gehien izaten saiatu behar gara... Badirudi bakarrik egotea, bakardadea, saihestu behar den zerbait bilakatu dela. Horrela saltzen digute behintzat laguntasunaren eta taldearen ideia, gure arazo guztiak konpontzeko balio baluke bezala.
“Izan zaitez zoriontsu!”. Esaiozu hori doluan dagoen norbaiti, ea nola erantzuten dizun. Ondokoa maite? Bikotekidearen indarkeria sufritu behar duen kideak horretarako zailtasunak aurkituko ditu seguruenik. Bai, bai, soldata duin bateko lanik aurkitu ezin duten pertsona batek seme-alabak izan nahiko ditu oraintxe bertan, jakina. Ah, eta umeei lagun asko izan behar dutela esaten dioten gurasoentzako mezu garrantzitsu bat daukat: bi zentimoko txanpon pila daukat nire karteran, baina bost euroko bilete bategatik (bakar bategatik!) segituan aldatuko nituzke!
Bai, egia da lagunak edukitzea oso garrantzitsua dela banakoarentzat. Besteekin erlazionatzea, talde baten partaide izatea, falta zaizkigun konpetentzia asko eta asko besteengandik ikasteko ezinbestekoa da, eta behar emozionalez, zeresanik ez. Askotan babes fisiko zein emozionala behar dugu, eta behar horiek asetzeko metodorik eraginkorrena norbaitengana akuditzea da, errealitatea ez baita objektiboa, eta ingurukoek gure egoerarekiko beste ikuspuntu desberdin bat izango baitute, seguruenik. Gaur egun pertsona batzuengandik halako gorroto bat sufritzen duten komunikabideek (telefonoek eta internetak, adibidez) errazago egin dute hurbiltasun hau, gainera.
Baina beti ez da horrela. Konpainia edukitzea bezain garrantzitsua da bakarrik egoten jakitea. Zure telefonoak edo Skype-ak funtzionatzen ez badu, eta atzerrian lanean baldin bazaude, nola jarriko zara kontaktuan zure familiarekin? Familia desegituratu bateko partaide bazara, edo bakarrik bizitzera joan bazara, nori eskatuko diozu ohean zaudela besarkada bat ematea? Zure mutilari? Zure neskari? Ba ez, ez baituzu inor hurbil edukiko. Beti ez gara pertsonez inguraturik egongo. Are gehiago, ez dugu pertsonez inguraturik beti egon nahi! Ala ahaztu egin al dituzu gazte zinenean eta gauzak ondo ez zeudenean zure gelan isolatuta pasatzen zenituen orduak? Lanetik zein eskolatik irten eta gero etxera heldu aurretik burua lasaitzeko ematen zenuen paseoa?
Galdera asko idazten ari naiz, baina galderak gure pentsamendua aktibatzeko biderik egokienetarikoak dira, nire ustez. Noiz hitz egin zenuen azkenekoz zeure buruarekin? Noiz hitz egin zuten euren buruarekin oraintxe bertan leihoetatik txaloka dabiltzan nire auzokideek? “Jestu polit” hori egiten dabiltzan honetara, euren buruarekin pozik daudela dirudi, eta noski, “jestu polit hori” egiten dabiltzan honetara, kaletik etxera doan mutilari uluka egitea erabat justifikaturik daukate, mutila berea ez den herrian bakarrik bizi dela eta erosketetatik bueltan esku-hutsik itzuli behar izan dela jakin ez arren, ilara luzeegia baitzen, eta talde-lan bat egiteko interneteko zita baitzeukan ikaskideekin. Baina klaro, beraiek dira “jestu polita” egiten ari direnak, ez kanpoan lanpeturik dabilena, anbulantziatik edo ertzainen kotxetik uniforme bat jantzita irten ez den arren. Talde barruan egotearen atzean dauden “ideia polit” asko azaldu ahal badizkidazue ere, ez ditut behar; badakizkit jada. Baina politikariek ere euren partidua defendatzeko beren alderik “politena” erakusten duten moduan jokatzen ari zarete, “ideia polit” horiek aurrera eramateko lanpetuegirik daudenen sentimendu zein bizitzak kontutan izan gabe. Por amor de Dios, lehentxeago txaloka entzun ditudanak, atzo eguerdian zaborra botatzetik bueltan zetorren agure bati oihuka zenbiltzanak ziren!!!
Utz ditzagun “jestu politekiko” “ideia polit” hauek alde batera momentu batez, mesedez, eta erabil dezagun burua pixkatxo bat, bale? Ulertzen dut negoziak galdu dituzten pertsona asko dagoela, gaixo asko ospitalean daudela, eurek sendatzen eta sendabidea bilatzen osasun-saileko langile asko dabiltzala, ADHN diagnostikaturik daukatenak etxean egon behar dutela... eta horien ohorez zerbait egitea ideia ona izan daitekela, baina benetan uste al duzue jestu batek euren arazoak konponduko dituztela? Jasotako txaloek galdutako soldata ordezkatuko dutela? Etxera itzultzea bizkortuko dutela? Erantzuidazu galdera bizkor bat: eurengatik ari al zara txaloka,... ala zeure burua etxean isolatuta egotearen beldur zarelako, eta norbaitekin batera zerbait egiten ari zarela ikusi nahi duzulako?
Berriz esango dut: bakardadea gure laguna da. Lagunak perfektuak ez diren bezala, egia da gaizki pasarazi gaitzakela honek ere, baina horrek ez du bere balioa gutxitzen (lagunek bezalaxe!). Nork laguntzen dizu denbora guztian arnasa mantentzen? Nor ari da zure bihotzaren taupadak kontrolatzen? Zure familiako kideak al dira odola mugiarazten dutenak, edo gaixorik zaudenean antigorputzak sortzen dituztenak…?
"Galdera asko idazten ari naiz, baina galderak gure pentsamendua aktibatzeko biderik egokienetarikoak dira, nire ustez. Noiz hitz egin zenuen azkenekoz zeure buruarekin?"
Ez. Zu zeu zara hori guztia egiten duena. Zu zeu zara zure bizitzako erabakiak hartu dituena, eta zer erabaki behar duzun esan dizutenean, beraien erabaki hori jarraitzea erabaki zuena. Neska- edo mutil-lagunak utzi zintuenean, zu zeu izan zinen negar egin zuena. Eta gaur arte aurrera jarraitu duena. Zure ondokoak azterketa gainditu ez zuenean, irribarre egin zeien lortu zuena. Zure seme-alabak mundura ekarri zituena; depresioa, trastorno bipolarra, ADHN edo bestelako gaixotasunaren sintomak izan arren, gaur goizean esnatu eta, berriz ere, bere bizitzan egun bat gehitu duena. Oso “polita” izan daiteke besteak txalotzea, baina geure burua txalotzeko gai izatea ez da “polita”, polita baizik. Eta ez, ez da “ideia polit” bat, geure burua txalotzeko gai izatea ez baita lan erraza. Are gehiago, momentu txar asko ekar ditzake geure iraganean indagatzeak, baina pena merezi du, ziur izan, honek bizitzak ekarriko dizkigun bizipen zail eta konplikatuen aurrean kontrola mantentzen lagunduko baitu. Nolabait esateko, geure burua entrenatzen arituko ginake.
Gainera, sinets nazazu beste behin, psikologo On batek (on batek) lanik kenduko ez dizula esaten badizut. Etxerako lana aginduko dizu, eta argibideak jarraitu arren dudak agertzen bazaizkizu, horiek konpontzeko argibide gehiago emango dizkizu. Gaztelaniaz dioten bezala, arrantzan irakatsiko dizu, ez arraina eskuetara eman.
Beraz, utzi ideia politak alde batera, eta erantzun ezazu, Gatibukoek bezala neuk proposatzen dizudan azken galdera hau:
Nor zara zu?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]