Hondamendi humanitario bat ari da gertatzen unon Mozambike, Malawi eta Zimbabwen, Idai zikloiak eragindako suntsiketa azaldu ahala. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera Idai izan daiteke Hego Hemisferioak sekula ezagutu duen duen zikloi tropikalik gaiztoena. Baina Idai zikloia ez da hondamendi naturala: ekaitza gaiztoagotu dute klimaren aldaketak, mendetako kolonialismoak eta nazioarteko eten gabeko injustiziek.
Hondamendi humanitario bat ari da gertatzen unon Mozambike, Malawi eta Zimbabwen, Idai zikloiak eragindako suntsiketa azaldu ahala. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera Idai izan daiteke Hego Hemisferioak sekula ezagutu duen duen zikloi tropikalik gaiztoena. Mozambikeko lehendakari Filipe Nyusik uste du 1.000 pertsona hil direla soilik bere herrialdean. Nazio Batuen Erakundeko Munduko Elikadura Programak esan du dela “larrialdi humanitario oso handi bat ordutik ordura okerragotzen ari dena”.
Lehen albisteak beldurtzekoak ziren: Beira hiria -500.000 biztanle dituena, Mozambiken- %90an suntsituta dutela uholdeek. Gogorrena kaltetutako eremuetara iritsi diren lehen sorosleek aurkitu dituzte jendeak zuhaitz eta teilatu gainetan igota, nork erreskatatuko zain, artean urak gero eta gehiago igotzen zirela. Zimbabwetik zabaldutako hedabide sozialek erakusten zuten jendea itota uholdeak harrapatutako karriketan eta Mozambiken airetik hartutako irudietan agertzen ziren konta ezin ahala etxe urpean. Eskualde osoan, munduko txiroenetakoa den horretan, hiru milioi pertsona inguru kolpatu ditu hondamendiak.
Idai zikloia ez da hondamendi naturala: ekaitza gaiztoagotu dute klimaren aldaketak, mendetako kolonialismoak eta nazioarteko eten gabeko injustiziek.
Mozambikeko uholdeak gutxienez hiru alorretan daude lotuta klimaren aldaketari. Batetik, atmosfera beroago batek ur lurrun gehiagori eusten dio eta honek eragiten du euriteak bortitzagoak izatea. Idai ia urte osoko euri kopurua isuri zuen eskualde horretan egun bakan batzuetan. Bigarrenik, eskualdeak azken urteotan lehorte gogorra nozitu du, klimaren prospezioek eremu horretarako aurrikusten duten lehortzearen ildotan, lurzorua gogortuz eta ura ez txukatzea eraginez. Hirugarrenik, itsasoaren maila dagoenekoz oin bete gorago dago duela mende bat baino, eta honek lehorrean barrurago irits arazten du kostaldeko uholdea.
Gauzak are okerrago jartzeko, urtetako idorteen ondorioz elikagai hornidura dagoenekoz oso murritza zen, bereziki kaltetuz haurrak: haurren lana eta derrigortutako ezkontzak eten barik ugaldu dira urteotan. Ehunka mila hektarea soro eta nekazaritzako lur urperatuta, eskualdea berriro azkar martxan jartzeko esperantza gutxi dago.
Herrialde aberatsetan bizi garenoi zail egiten zaigu horrelako desastre bat irudikatzea, zeren eta gure gizartea eraikita baitago, hein batean, muturreko eguralditik gu babesteko. Idai zikloiarena da krisi humanitario berri bat erakusten duena klimaren aldaketaren oinarrian datzan injustizia.
Kolonialismoak agin du zuen lau mendeetan zehar Mozambike erabili zuten esklabo hornidura, meategi eta plantazio motako laborantzatarako. Herrialdeak 1975an lortu zuen independentzia Portugalengandik, 10 urteko gerra iraultzaile luze baten ondoren. Berehala 15 urteko gerra zibil suntsitzaile bat jasan zuen. Baina gerraren heredentziak iraun egiten du. Nazio Batuen Erakundearen Giza Garapen Indizean -indize horrek neurtzen ditu bizi itxaropena, hezkuntza eta garapen ekonomikoa- Mozambike 189 herrialderen artean 189. dago Mozambike, urakan arriskua duten herrialdeen artean azkena.
Zimbabwe eta Malawik Britainia Handiaren kolonizazioaren ostean urte luzez diktadurak eta egonkortasun eza nozitu dituzte. Hiru herrialdeak daude munduko txiroenen artean.
Eta klimaren aldaketak are zailago egingo die aurrera egitea. Parisko klimaren gailurrean, 2015ean, Mozambikeko orduko lehen ministro Carlos Agostinho do Rosariok munduko liderrei aipatu zien bere herrialdearen uholde arriskua: “Eguraldiaren gora behera horiek eragina daukate gure gobernuak nazioarentzako lehentasunak bideratzeko lanean, bereziki elikadura segurtasuna, eta hau ezinbestekoa da txirotasuna gutxiagotzeko”.
Hamarkada luzez planetako Hego aldeko jendeek eskatu dituzte klimagatiko kalteordainak: dirutza handiak pasatzea herrialde txiroenei klimaren aldaketara egokitu ahal izan daitezen.
Parisko Itunaren negoziaketetan zenbait seinale itxaropengarri ikusi genituen. Herrialde aberatsek konpromisoa hartu zuten 2020ra urtean 100.000 milioi dolarreko laguntza emateko klimaren ondorioak erremediatzeko. Urte bete falta zaigu data hartarako eta orain artean hasieran aipatutako funtsen %10 baino ez da bildu. Bere lehendakaritza utzi aurretik, Obamak konprometitu zituen AEB - historiki atmosferara gizakiak isuri dituen negutegi gasen laurdenaren erantzukizuna dutenak- 3.000 milioi dolar jartzera, iparramerikar bakoitzeko 9,41 dolar hain xuxen. Gaur Trumpek itun hura osorik desegin nahi du.
Herrialde aberatsok gure gai hartu beharra daukagu eragiten ari garen sinestezinezko sufrimenduaren erantzukizuna. Idai zikloiarekin ikusi dugun moduan, gaur klimaren aldaketa gehien nozitzen dutenak dira arazoaren sorreran erantzukizun gutxien daukatenak.
Eta oroitzen baldin bagara Puerto Ricon Maria urakanaren ondorengo biharamunaz, esan dezakegu Idairen hondamendi humanitarioa hasi baizik ez dela egin. Nazioarteko komunitateak erantzukizuna dauka berehala laguntzeko Mozambike eta eskualdeko gainerako eremuei janari, ur, babesleku eta botikaz, oraintxe bertan.
Eta ezin da horretan geratu. Klimaren aldaketaren frontean aurreko muturrean dauden jendeei zor diegu haustea geuk lagunduta betikotu den muturreko pobreziaren zikloa.
Idai zikloiak ohartarazi behar digu munduko leku askotan jendeek ez diotela beren buruei baimendu klimaren aldaketari ezikusia egitea. Dakarren suntsiketa dagoeneko hemen dugu.
Eric Holthaus meteorologoa da eta Grist hedabidean idazten du klimaren zientziaz, politikaz eta konponbideez. Wall Street Journal, Slate eta beste hainbatetan ere argitaratu izan du. Artikulu hau jatorrian Grist-en argitaratu da: "Cyclone Idai Lays Bare the Fundamental Injustice of Climate Change"
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]
Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein bertara datozenen eta migrazio-bidean atseden hartzeko pausagune dutenen artean. Bizi... [+]
Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.
Karibea eta Ipar Amerika jo dituen Helene urakanak erakutsi bezala, klima aldaketak indarturiko muturreko eguraldien kostua kolosala da. Hainbertze, non eta aseguruak horren arabera garestituko diren, arrisku berriei aurre egiteko asmoz. Klimaren bilakaera hori gelditu ezean,... [+]
Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]
Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]
Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]