Arabako Mendiak Aske taldeak abenduaren 28an egin duen agerraldian salatu du "zentral eolikoen tramitazioa gure lurraldean kudeatzeko modu ilegala, ez-legitimoa eta bidegabea". Honela jarraitu du, Gasteizko Mendietako eta Labrazako zentral eolikoei buruz: "Ramiro González Ahaldun Nagusiak ez dio inolako oztoporik jarri Iberdrolari. Izan ere, Iberdrolak, Aixeindar enpresa medio (partehartze publikoa duena), Euskal Herriko birikak diren gure lurraldeko baso autoktonoez jabetu nahi du bere negozioak zabaltzeko". Bukatzeko, mezu hau zabaldu dute: "Bizitzaren aldeko apustua egiten dugu, erabakiak deszentralizatzearen aldekoa, natura eta landa inguruneko biodibertsitatea kontserbatzearen aldekoa eta tokiko proiektuen aldekoa; sorkuntza sakabanatua oinarri duten proiektuak, negozioa handitzea oinarri ez dutenak. Berriztagarriak bai, baina horrela ez".
Arabako Mendiak Askek oroitarazi du alegazioak aurkezteko epea zabalik dagoela Gasteizko Mendietako eta Labrazako proiektuan: "Komunikabideetan jakinarazi dute zentral horiek eraikitzeko baimena badagoela, nahiz eta oraindik alegazioak aurkezteko epea amaitu gabe eta ebatzi gabe egon. Ergeltzat hartzen gaituzte! Ez dugu onartuko!".
Ingurumen baimena eman dioten arren, proiektuak kalteak ekarriko dituela nabarmendu du Arabako Mendiak Askek: "Onartzen dute kalteak latzak eta oso larriak izango direla faunarentzat, bereziki hegazti harrapari oso babestuentzat, hala nola arrano errealarentzat, Bonelli arranoarentzat, miru errealarentzat, ugatzarentzat eta sai arrearentzat. Gainera, aerosorgailuen instalazio eremua kritikotzat jotzen da sai zuriarentzat, 10km baino gutxiagoko distantziara habia bat dagoelako; are gertuago daude mirotz zuriaren, arrano galtzadaren, gabiraiaren eta aztorearen habiak.
Hegazti migratzaileen igarobide garrantzitsua dela onartzen dute. Saguzarrei, landarediaren eta floraren lehentasunezko interes komunitarioko habitatei eta baso autoktonoei ere eragiten die; izan ere, duten inpaktu maila handia dela-eta, konpentsazio neurriak hartu beharko lirateke, eragindako eremuaren bikoitza landatu eta berreskuratu beharko delarik. Baso heldu bat beste leku batean sortu ahal izango balitz bezala, behin jatorrizkoa suntsitu ondoren".
Ramiro González Ahaldun Nagusiaren dimisioa eskatu du Arabako Mendiak Askek: "Proiektu horiek ez dituzte inola ere betetzen lurraldearen kontserbazioaren inguruan ezarri diren aginduak. Ahaldun Nagusiaren presioa erabakigarria izan da Ingurumen Saileko foru-teknikariek txosten hori kaleratu zezaten. Gaiaren larritasuna eta suposatzen duen espoliazio naturala kontuan hartuta, Ramiro Gonzálezen dimisioa eskatzen dugu, eta Gasteizko eta Labrazako mendietako zentral eolikoak geldiaraztea eskatzen dugu".
Plan hauen eraginpean dauden kontzejuak aurka agertu direla oroitarazi du Arabako Mendiak Askek: "Oso larria da Arabako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak kontzejuen esanak ez kontuan hartzea. Herrietan bizi garenak ez gaituzte aintzat hartzen, gure erabakiak ezkutatzen dituzte eta zapaldu egiten gaituzte. Ez dugu onartuko!".
"Berriztagarriak bai, baina horrela ez" mezuarekin bukatu dute agerraldia Arabako Mendiak Aske taldekoek eta urtarrilaren 14rako elkarretaratzea deitu dute (18:00etan Gasteizko Probintzia plazan): "Bizitzaren aldeko apustua egiten dugu, erabakiak deszentralizatzearen aldekoa, natura eta landa inguruneko biodibertsitatea kontserbatzearen aldekoa eta tokiko proiektuen aldekoa; sorkuntza sakabanatua oinarri duten proiektuak, negozioa handitzea oinarri ez dutenak".
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]
Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]
Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.
Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]
Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]
"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]