Beste lagun asko bezala, azkeneko urteetan arreta handiz ari naiz jarraitzen Katalunia. 2017ko erreferendumarekin aurrea hartu zigutenetik han jazotakoak eragina du geurean. Hori dela eta, hauteskundeen emaitzak ezagutzeko ere irrikan izan naiz.
Aukera interesgarria eta berritzaileagoa delakoan, bereziki CUPen emaitzei erreparatzen diet. Izan ere, talde antikapitalista eta independentista gehiengo independentistaren giltza izan da. Oraingoan, tamalez, ez da horrela izan eta gehiengoa galdu dute procés-a bultzatu zuten indarrek.
Erreferenduma izan zen Europan antolatu den desobedientzia ekintzarik handiena, eredugarria hainbat eta hainbat arlotan. Besteak beste, haustura demokratiko baterako ibilbide-orri baten eredua izan zelako, gatazka modu baketsuan bideratzeko eta herritarrak protagonista izateko metodo bat. Egun hartan 2.285.000 herritarrek parte hartu zuten, eta Kataluniako Errepublikaren aldeko bozkak 2.020.144.
Igandeko hauteskundeetan, berriz, CUPek, ERCk eta Juntsek 1.229.785 besterik ez. Alianza Catalana talde ultraeskuindar bezain arbuiagarriaren bozkak zehazki non koka daitezkeen kontuan hartuta, ia milioi bat independentista geratu dira bozkatu gabe. Ezbairik gabe astindu handiena ERCk jaso du, gobernuan baitzegoen. Modu berean, ez da batere makala izan CUPeko lagunen beherakada.
2017an 2,2 milioi katalanek hautu ausarta egin zuten, alde bozkatu zuten %90ek eta besteek. Herriari emandako hitza jandakoan, politikari profesionalek prozesuaren ardura hartu zuten eta lehia kaleetatik ateratzen ohiko hauteskunde-norgehiagokara eraman zuten.
Ia milioi bat independentista geratu ziren etxean, ez dakit noizbait ilusioa eta konpromisoa berreskuratzeko gai izango ote diren
Estatu espainiarrak gogor jo zuen hasiera batean: atxiloketak, mehatxuak, 155. artikulua... Herria ez zen kikildu, alderdietako zuzendaritzetakoek, ordea... Rajoy traketsaren gobernua bukatutakoan, 1978ko erregimenaren oinarriak zaintzen trebeagoa den PSOE iritsi zen Moncloara. Alderdi horrek Kataluniako alderdi independentistetan pitzadura bat aurkitu zuen: ERC. Alderdi errepublikazale historikoa tentatu, eta Ferrazekoek lortu zuten Junquerasen taldekoek 1978ko erregimenaren birmoldaketa lanetan ardura hartzea. Eremu independentistan hegemonia eskuratzea lehenetsi zuten ERCkoek PSOErekin balizko akordio bat posiblea izango zela sinetsi nahian.
Erreferendumean erroldaren %43k parte hartu zuen, gabeziak bazituen. Nazioarteko legediak betearazten dituen zenbait osagarri ez zituen betetzen, baina erabat demokratikoa izan zen jauzi soberanista izan zen 2017ko urrian emandakoa. Politikari profesionalek ez zuten kudeatu herriaren nahia eta haustura prozesuari eutsi beharrean, ohiko bide zaharretara itzuli ziren.
Nire ustez, ERCk jasotako zigorra merezitako zigorra da, jakina baitzen PSOEk ez zuela inolako prozesu autodeterminatzailerik bideratuko. Hauteskunde ondorengo artikuluetan El Paísek argi azaldu du: “Salvador Illak procés-a lurperatu du”. Argi du ere sozialdemokrata espainiarren egunkariak gehiengoaz aritzea, El Comuns Fronte Españolistan kokatu baitu bere grafiko guztietan. Gogora dezagun zein erabakigarria izan zen politika aldatzera zetorren En Comú Podemos taldeak hartu zuen hautua independentziaren aurka eta estatu espainiarraren alde “neutraltasunez” mozorrotuta.
Euskal Herriko Ezker Independentistak ere ikusi beharko du ea zenbateko ardura izan duen gertaera hauetan aliatuak aukeratzeko garaian, nori lagundu dion eta nori egin dion iskin.
Ia milioi bat independentista geratu ziren etxean, ez dakit noizbait ilusioa eta konpromisoa berreskuratzeko gai izango ote diren, ez dakit galdutako aukera hori azkenekoa izango ote den eta, bide batez, agian gure azkena ere, PSOE, 1978ko erregimenaren gurasoetako bat, agendaren jabea baita...
Patxi Azparren
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]