“Hutsune handia dugu euskarazko ikus-entzunezko fikzioan”

  • Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.

Argazkia: Ainhoa Resano / Arabako Alea.

2024ko uztailaren 02an - 12:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) idazle eta irakaslea euskaltzain urgazle izendatu du maiatza bukaeran Euskaltzaindiak. Berarekin hitz egin dugu euskararen normalizazioaz, literaturaz eta beste hainbat konturi buruz.

Euskaltzain urgazle izendatu zaituzte.

Bai, ohorea izan da. Ez nuen espero euskaltzainaren radarrean egotea, eta ohorea da bertan egon ahal izatea. Ekarpenen bat egin ahal badut, ba oso ondo.

Zein espero duzu izatea zure ekarpena?

Azken boladan nahiko kezkatuta nauka ikus-entzunezkoen kontuak. Beti izan dut interesa horretan, eta agian Euskaltzainditik ere indar egin daiteke euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzen. Edo behintzat kontzientzia sortzen zein garrantzitsua den euskararen etorkizunerako ikus-entzunezkoetan egotea. Ezinbestekoa dela esango nuke.

Aldatu Gidoia ekimena babestu duzu. Zein da euskarazko ikus-entzunezkoen egoera eta zer beharko lukete?

Euskararen aldetik oso gaizki daude; baina ikus-entzunezkoak, orokorrean, oso ondo. Ez dugu inoiz hainbeste ikus-entzunezko kontsumitu, ez dugu inoiz hain eskura eduki. Baina ikusten ari gara hizkuntza nagusiak euren hegemonia are gehiago indartzen ari direla, eta ingelesa nola nabarmentzen ari den Europako beste hizkuntza handien gainetik. Panorama horretan euskarak galdu ditu jada olatu asko, ezin aurrea hartuta tsunami horri. Eta Euskal Herrian badaude errekurtsoak. Noski, berdintasunezko konpetentzia egiteko ez, baina bai euskararen presentzia indartzeko. Euskal irrati-telebista potentea dugu eta ez gabiltza aprobetxatzen potentzial hori.

Zergatik ez da aprobetxatzen potentzial hori?

Pentsatzen dut ez dutelako lehentasun moduan hartzen. ETB1 gehiago indartu behar da, errekurtso gehiago jarri behar dira. Fikzioan batez ere, hutsune handia dugu. Hori sustatu behar da, baina ez da egun batetik bestera egiten. Sustatu behar da talentua, jende gaztea, ideiak dituena, eta ulertu epe luzeko estrategia bat izan behar dela.

Zertan lagundu diezaioke horrek euskararen normalizazioari?

Ezinbestekoa da, gure sozializaziorako tresna ezinbestekoak direlako ikus-entzunezkoak. Nik hori ikusi dut nire seme-alabekin. Ez da bakarrik gazteleraz ikustea, baizik eta Latinoamerikako gazteleran hasi direla hitz egiten. Kulturaren transmisiorako ikus-entzunezkoak dira gauzarik inportanteena, beste edozein medio baino askoz gehiago. Beraz, ezin da ulertu euskararen transmisioa edo bizirautea ikus-entzunezkorik gabe. Nik argi ikusten dut.

Zu idazle bezala aritu zara gehiago. Zertarako balio du literaturak?

Agian aditzaren esanahia argitu behar dugu ezer baino lehen. Batzuetan balioa esaten dugunean ematen du ia termino ekonomikoa dela, utilitarista. Gizarte kapitalistan dena ulertzen dugu inbertsio modura, gero etekin bat emango diguna. Hortik kanpo aterako nuke literatura, ez du ezertarako balio paradigma kapitalista horretan. Pentsatu nahi dut hortik kanpo egiten dudala, idaztearen eta irakurtzearen plazeragatik. Termino horietan noski literaturak balio duela, eragina du gugan. Ni ez nintzateke gaur naizen pertsona, irakurri izan ez banu irakurri dudan guztia.

Nola ikusten duzu euskal literatura sistemaren osasuna?

"Galdu egin da paseoaren artea, paseatzea eta pentsatzea, edo liburu luze bat irakurtzearena"

Arazo asko ditu, noski. Hizkuntza gutxitua den heinean, hizkuntza gutxituen arazoak ditu. Ni egon naiz, adibidez, herri oso euskaldun askotan, irakurle taldeetan, euskaldunez beteta, eta nire liburua gazteleraz irakurrita zuten. Hori sintoma oso txarra da, hausnartzeko modukoa. Nik erabaki dut ez naizela joango gaztelerazko irakurle taldeetara horrelako herrietan, dinamika horiek ez sustatzeko. Irakurle gutxi batzuk badaude, baina orokorrean ez dago euskaraz irakurtzeko ohiturarik.

Argazkia: Ainhoa Resano / Arabako Alea.

Aipatzen da denbora falta dela arazo handi bat, bai irakurtzeko eta bai idazteko ere. Nola bizi duzu zuk?

Esango nuke orokorra dela edozein literaturatan, eta edozein jardunetan ere. Bizitza azeleratu honetan geroz eta gauza gehiago egin nahi ditugu, edo esaten digute behar ditugula. Galdu egin da paseoaren artea, paseatzea eta pentsatzea, edo liburu luze bat irakurtzearena. Eta ikus-entzunezkoetan sartzen bagara, ba hor Tik Tokeko 30 segundoko bideoak. Oso orokorra da, gure garaiari dagokiona. Baina gauza batzuek denbora asko eskatzen dute, sorkuntzak ere bai. Ematen du paseatzeari eta pentsatzeari ezin diogula probetxurik atera. Nire buruari gogorarazi behar diot hori ere sorkuntza prozesuaren parte dela, idaztea ez dela fisikoki idazten egotea. Parterik handiena da justu idazten ari ez garenean egiten dugun beste hori guztia.

Nabokoven Lolita ikertu zenuen tesian, Femme fatale edo Fille fatale-ri buruz ere idatzi duzu. Zer gaurkotasun daukate kontzeptu horiek egun?

Uste dut nahikoa hobetu dugula zentzu horretan, eta feminismoak lan handia egin duela, besteak beste, iruditeria kritikatzen edo aldarrikatzen gizonaren begirada hori ez dela bakarra. Mito misogino horiek ere desmuntatzen joan dira, uste dut gaur egun neska gazteen sexualizazioa ez dela nire garaian bezala ematen. Gaur egungo pop izarrak askotan sexualizatuta agertzen dira, baina askotan agentzia batetik eta haiek nahi dutelako. Ez da beti prisma misoginotik egiten egun.

Ikusten duzu, hala ere, jarrera antifeministak igotzen ari direla, bereziki mutil gazteen artean?

Bai, begi bistakoa da, eta ikerketa guztiek hala diote. Genero arrakala sekulakoa dago egun ideologia politikoari dagokionez; emakumeak zenbat eta feministago izan eta zenbat eta agentzia handiagoa eduki, mutilak orduan eta erreakzionarioago bihurtzen ari dira. Asko kezkatzen nauen gaia da, ez dakit nola eman ahal zaion buelta horri. Nola aurrerapen sozial batek beste gizartearen zati bat kontra jartzen duen. Eta orduan zer egiten dugu, apaldu egiten ditugu gure aldarrikapenak? Edo jarraitzen dugu munstroa nolabait elikatzen, aurrera eginez, justua den borroka batean? Oso egoera zaila da. Hamarkadak daramatzagu hausnartzen zer den gaur egun emakumea izatea, zer den ama izatea. Faltan sumatu dut gizonek ere hausnartzea nolakoa izan behar lukeen gizonak eta aitatasunak.

Zer ekarpen egin nahi zenion horri Amek ez dute idatzita?

Amatasuna birpentsatzeko modu bat da, uste nuenaren eta bizi izan dudanaren arteko talkatik sortua. Amatasunak inpaktu handia du emakumeen bizitzan, eta genero desberdintasunean ere inpakturik handiena duen esperientzia da, agian. Haurdunaldia, noski, emakumearen arduratzat hartzen da. Beti izan da ia gurutze bat emakumearentzat, sekulako zama, eta horregatik, feminismo klasikoak mespretxatu egin du amatasuna. Baina normala ere bada, amatasuna bizitzeko moduagatik. Nola bizi izan den eta nola eman ahal diogun buelta, ez da batere erraza, mito askorekin baitator. Esaten dizute gauzak nola izan behar diren, zer sentitu behar duzun. Eta ez baduzu horrela sentitzen, ez baduzu hori egiten, ia-ia tabuaren esferan sartzen zara.

Orain film bilakatuko da Amek ez dute.

Bai, pelikula filmatuta dago jada. Orain estreinaldiaren bila. Ondo bidean urtea amaitu baino lehen estreinatuko da. Oso sorpresa polita izan da, ez nuen inolaz ere espero.

Irakaslea ere bazara. Zer esango zenuke EHUren egoerari buruz?

"Irakurle gutxi batzuk badaude, baina ez da euskaraz irakurtzeko ohiturarik"

Ez dakit, gaizki ere ez dut hitz egin nahi. Gauza on asko ditu, potentzial handiko instituzioa da. Ezagutzan aurrera egiten du, baina baditu bere arazoak, kudeaketan, giza baliabideetan, nola tratatzen diren bertako langileak, irakasleak batez ere. Unibertsitatea ulertzeko tradizio batetik dator, karrera akademikoa deitzen dugun horretatik. Jakintzat ematen da hasieran egongo zarela izorratuta eta urteek aurrera egin ahala lortuko duzula zure toki egonkorra, ondo ordaindua eta abar. Uste dut logika horiek jada ez dutela balio gaur egunerako, eta ulertu behar dugula irakaslearen lanak duina izan behar duela hasieratik. Bizkarra eman beharko litzaioke sistema feudal horri, zeinetan bestearen gainetik pasatu behar duzun goiko aldera heltzeko.

Duela ia hamar urte hitz egin genuen Alean zurekin azkenekoz. Zer irakurketa egiten duzu zure urte hauetako ibilbideaz?

Literaturaren aldetik poz-pozik nago. Pentsatzen dut gutxi gorabehera nahi dudana egiten ari naizela. Are gehiago pozten nau oraindik zer esana badudala ikusteak, proiektuak idatzi nahi ditut eta pentsatzen dut hobetu dezakedala. Horrek motibatzen nau idazten jarraitzera.

Zein proiektu dituzu aurrera begira?

Orain nobela berri bat idazten ari naiz. Espioien istorioa da, gerra zibila eta gerraondoan kokatua. Horrez gain, aspalditik daukadan ametsetako bat da telesail bat idaztearena, eta lehen pausoak ematen ari naiz. Baina hori oso epe luzerako proiektua izango litzateke eta zailagoa da gauzatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikus-entzunezkoak
2024-11-18 | Leire Ibar
Ekainaren 7an manifestazioa antolatu du Gure Eskuk, ‘Herri Libre Bat-Euskal Herriak Erabaki!’ lelopean

"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


2024-09-18 | Sustatu
Ikusgela 2024-25 ikasturtean: euskal kultura, historia, eta buletin berria

Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]


2024-08-19 | ARGIA
Ikus-entzutea merezi duten sei lan

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.


Plano aldaketa azkar asko dituzten marrazki bizidunen eragin negatiboa aztertu dute

Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.


2024-05-14 | Lander Arretxea
Musika iruditan (II)
Bideoklipak: aurpegia ala gurutzea

Musikariaren lana musika sortzea eta jotzea da. Baina soilik hori? Irudiak eta sustapenak gero eta pisu gehiago dute alor gehienetan, eta musikariak ere ez dabiltza zurrunbilo horretatik aparte. Bideoklipa bilakatu da abesti edo disko bat kaleratzeko euskarri (ia) ezinbestekoa... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Aldatu Gidoia-k euskara ez zokoratzea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari maiatzaren 18ko protestan

Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
“Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula”

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


2024-03-19 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2024-01-23 | Leire Artola Arin
Zine emanaldien %1 baino gutxiago izan da euskaraz 2023an

Jatorriz euskaraz diren soilik lau film estreinatu dituzte Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan; gaztelerazkoak 564 izan dira. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak neurriak hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude