EAEko adierazle makroekonomikoen joerak familien konfiantza murriztu du. Kapitalismoak bultzatzen duen ekonomia kolaboratiboa aztertu dugu. Lander Arretxea Argiako kazetariak musikarien sindikatua elkarrizketatu du.
EAEko ekonomia moteltze-prozesu batean murgildu da
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak azaroko txostena argitaratu du. Berri nagusien artean ekonomiaren desazelerazioaren baieztapena eta magnitude markoekonomikoen okertze orokorra nabarmendu ditzakegu.
Barne Produktu Gordinaren datuak aztertuz, argi dago lehen hiruhilekoko datua oinarritzat hartzen badugu, magnitude honen jaitsiera nabarmena izan dela: urte hasieran %3,1ekoa bazen ere, hirugarren hiruhilekoan %2,6koa izan da, puntu erdi txikiagoa. Azken hiru urteetako ikuspuntua hartzen badugu, 2014-2015 ikasturtean hasi zen ekonomia ziklo gorakorraren amaiera argi ikusten da, grafikan ikus daitekeen moduan.
Honen ondorio zuzena ekonomi-krisia berriro bueltatzea izango da eta, datuen arabera, ziklo beherakorra indartzeko bidean izan daiteke.
Enpleguaren aldetik, txostenak azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan 18,000 lanpostu sortu direla aipatzen du; hala ere, urte hasieratik honen joera beherakorra da. 2019 urterako aurreikuspenen arabera enpleguaren sorrera motelduz joango da, 2018ko azken hiruhilekoaren %2ko tasatik 2019ko abenduko %1,2ko tasara pasatuz, larritzekoa dena. Gainera, datuek ez dute ezer ere esaten enpleguaren kalitateari buruz.
2019ko aurreikuspen makroekonomikoekin jarraituz, txosteneko taulan hainbat magnituderen eboluzioa adierazten da. Begi-kolpe batekin argi ikusten dugu zein den joera nagusia: okerrera joatea. Sektore ekonomiko guztien joera bera da, nekazaritzarena izan ezik; egoera gehien pairatuko duten sektoreak industria (puntu bateko murrizpena) eta eraikuntza dira. Jaurlaritzaren ekonomia apustuek indarra galduko dute: kanpo eskaria, hau da, esportazioak, oso txarto ibiliko dira eta zerbitzu-sektorea, urte hauetako hazkundearen bultzatzailea, makalduko da baita. Egoera hau ez da EAEkoa soilik, Eurogunean ere antzekoa da.
Aurreikuspenak. 2018ko iraila. Urte arteko aldakuntza tasak
Txostenak aztertzen duen beste elementu bat familien konfiantza da. Laboral Kutxa finantza-erakundearen datuen arabera, 2018ko hirugarren hiruhilekoan konfiantzak zertxobait okerrera egin du, taulan ikus daitekeen moduan. Familien iritziz, enpleguak eta egoera ekonomikoak hobera egiten jarraituko dute, baina hazkunde honekiko itxaropena asko murriztu da. Beste elementu guztiek (familien ekonomiak, aurrezteko ahalmenak, prezioen bilakaerak...) okerrera egingo dutela uste dute.
Ekonomia eragileen konfiantza
Txostena esaldi batean laburbiltzen badugu, Errezesio Handitik atera eta beste krisi batean murgiltzeko bidea hartzen ari gara, zauriak osatzeko denborarik izan gabe. Ba al dago datorren krisia saihesteko modurik?
Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian. Lotura hemen.
Ekonomia kolaboratiboa, garai berriaren azken kartutxoa
Kapitalismoaren izaera guztiz ezegonkorra da. Argi geratu da azken urteetan bizi izan ditugun ekoizpen eta lan harremanen gorabeherak ikusita. Krisiak sistema kapitalistaren ezinbesteko gertakariak dira. Produktibitate baxuko jarduerak eta enpresak desagerrarazteko eta langileen soldatak murrizteko izan dira beti krisiak. Mundu Gerren osteko “kapitalismoaren urte loriatsua” berriro errepikatu ez dela egiaztatu dugu azken mende erdi neoliberal honetan. Beherazko etekin tasak eta lurraren muga biofisikoak inposatutako egoera zahar-berri baten aurrean gaude, eta erantzun politiko global egokiak ematean asmatzea da usteltze ekonomikoa eta ekologikoa saihesteko dugun bide bakarra.
Kontrako bidea hartu dute Euskalerriko eta Europako agintari eta enpresari korporatiboek. Milioika enpresa eta lanpostu suntsitu dituzte, bukatzear dagoen “hamarkada galduan”. Austeritatea inposatuz eta langileen errentak jaitsiz, susperraldia deitzen duten testuinguru berria profitatu dute. Gauzatu dituzten lan erreforma, pentsioen eta beste politika sozialen murrizketa eta, oro har, enpresa-etekinak deszergapetzeko neurriak egokitzat hartzen dute egungo agintariek, beraien morroi diren komunikabideen laguntzarekin. Epe laburrera bere ezegokitasuna erakutsiko duen bide oker horrek ondorio latzak ditu ekoizpen eta lan harremanetan. Ondorio horiek enpresa kudeaketa eredu berrien bidez gauzatzen dira.
Horienen artean berriena dugu “enpresa kolaboratiboa” bezala izendatu dena. “Txiroek lan egiten dute, klase ertain eta aberatsek ibilbide profesional bat egiten dute” gogoratzen digu lan berrosaketa horren inguruko ikerketa egiten dabilen Irati Mogollonek. “Errendimenduaren gizartea” liburuak azpimarratzen duen eran, garai bateko eskubide eta berme fordistak etengabeko beherakadan dauden aroan aldi baterako, azpikontratatu edo autonomoak diren langileak trepa kultura berekoian murgildu behar dira. Blablacar, Uber, Airbnb eta Deliveroo dira gure artean ezagunenak, baina mundu osoan plataforma kontinental erraldoien bidez hedatzen ari den lan harreman eredu berri baten aurrean gaude.
Ezinbestekoa da langileen aldeko erantzun politiko bat ematea, lehia ezegokia saihesteko neurrien eta berme sozialak ezarriko dituen erregulazio zehatzen bidez. Langile esplotatuen esparru juridikoa enpresari eta merkataritza-lehia artifiziala izatea ez da bidezkoa, eta “kapitalik gabeko ekintzaile ahul eta zorpetutakoen” arazoari erantzun kolektiboa eman behar diogu. Enpresa kolaboratiboei eta, oro ha, kapitalismo digital eta eguneroko bizitzaren merkatuan infiltratuak ditugun Amazon, Google, Facebook eta abarreko enpresa globalei jokalekua murrizteko neurriak ezarri behar ditugu. Epe laburreko ezinbesteko betebeharra da, kapitalismoak ezarritako jokabide berriak atzera-buelta izateko berandu izan baino lehen.
Halan gertatu da Bartzelonan, non Udaletxeak Airbnb-k eskainitako hainbeste pisu ilegalak desaktibatzera behartu du. Uber eta taxisten arteko liskarra, edo Deliveroo jatetxeen etxez-etxeko banaketa langileen grebak izan dira eremu honetan azaleratu diren gatazka nagusiak. Arazoa enpresa gutxi batzuetatik haratago doa, merkatu ekonomiak desarautu eta izaera berriak hartzen dituen turbokapitalismoaren garai honetan. Traficantes de Sueños argitaletxe eta kolektiboak urteak daramatza eraldaketa horien azterketa egiten. Adibidez, 2003n Bifok zera esaten zuen : "Formakuntza altuko milioika langile urduritasun larria baldintzetan lan egitea onartu dute, esplotazio bortitza egoeretan, soldata oso baxuekin gainera. Langileek beren buruak norberaren enpresari moduan irudikatzen dituzte, eta etengabeko lehiakortasuna bizitzaren legea bihurtu dute" (10). Urteak igaro dira, eta gero eta gehiago igortzen dute mezu hori agintari jeltzaleek, erakunde publiko zein pribatuen bidezko kanpainak eginez.
Arazoa ez da bakarrik langile horiek jasaten duten esplotazioa. Gero eta bizkorrago gertatzen den gizarte osoaren eraldaketa-prozesu baten atarian gaude, belaunaldi berrien bidez aplikatzen dena, batez ere. Aurkako borroka orokor bat aktibatu ezinean, kapitalismoaren erreforma bat bizitzen ari gara. Cristina Morinik Traficantes de Sueños-eko beste liburu batean aztertzen duen moduan “epe laburreko, denbora partzialeko eta aldizkako kontratuak orokortzen direnean (beka, praktika eta jarraipen gabeko kolaborazioak barne), harreman eta formakuntza prozesuek ezingo dute beharrezko heldutasuna eskuratu, esperientzia maila bat hartzen lagundu, eta horrek lehiakortasunaren gakoa den produktibitate soziala murrizteko joera ekartzen du” (35). Bide okerra da gaurko agintariena, eta enpresa munduko ardurak politikoki berreskuratzeko urratsa ematen ez dugun bitartean, okerrera jarraituko dugu.
SMAC: Kataluniako musikari aktibisten sindikatua
Musikaria eta sindikalista izatea bateraezinak dira? Ez al dira bohemioak eta indibidualistak? Lander Arretxea, Argiako kazetariak, SMAC Kataluniako Musikari Aktibisten Sindikatua elkarrizketatu du.
Kataluniako musikari hauek oinarrizkoak bezain ez-ohikoak diren baldintzak aldarrikatzeko, euren eskubideak, batez ere kontratatuak izateko eskubidea defendatzeko, elkartu dira. Hori lortzeko, euren burua langile klaseko giza identifikatu dute eta hobekuntzak lortzeko klase sindikatu bat osatzea izan da honen ondorio logikoa. Makrofestibalak, egileen eskubideak, erakunde publikoen papera... elementu hauen inguruan hitz egin dute.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
2023ko urtarriletik indarrean da oinarrizko elikagaiei –duela hiru hilabetetik, oliba olioa talde horretan dago– BEZik ez aplikatzeko neurria.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]