Hurbileko elikagaiak kontsumitzeko aplikazio berria Nafarroan

  • Lizarraldeko Applikate enpresa sortu berriak garatu du Ekolocal aplikazioa. Nafarroa osoko ekoizleak batu dituzte plataforma berri horretan, haien ekoizpenaren inguruko informazioa bilduz eta harremanetarako bideak azalduz. Aplikazioa mugikorrera deskargatuta, herritarrek klik gutxi batzuetan inguruan dituzten ekoizleak ezagutu eta haien produktuak erosteko aukera dute. “Ekolocal ekimenak tokiko ekonomia, lankidetza eta jasangarritasuna sustatzea du helburu”, azaldu dute haien webgunean.


2020ko maiatzaren 20an - 18:20

Urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea Applikatek, eta bi hilabete geroago bete-betean harrapatu zituen koronabirusaren krisiak: “Bi aukera geneuzkan: itxi eta ERTEa aplikatzea, edo lanean jarraitzeko modu berriak bilatzea”, dio Joselu Cia proiektuko kideak. Bigarren aukera gailendu zen azkenean, eta beraien lana koronabirusaren krisiak gogor jotako sektoreetako bati eskaintzea erabaki zuten: Nafarroako ekoizle txikiei.

Applikatek online dendak, aplikazioak eta antzekoak garatzen zituenez, ekoizleei laguntzeko aplikazioa sortzea izan da beraien jarduna. “Tokiko ekoizleak sustatzeko ekimena da Ekolocal, aplikazio hau Nafarroako ekoizleen erakuslehio modukoa da, jendeari beraiekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen diona”, dio Ciak. Nafarroako ekoizleekin harremanetan jarri eta ekimen honetan parte hartzera gonbidatu zituzten hasieran, eta dagoeneko 45 ekoizle batu dira ekimenera.

Gelditzeko iritsi den erreminta

Bost eskualdetan banatu dute Nafarroa aplikazioan: Mendialdea-Iruñea, Lizarraldea, Pirinioak-Zangotza, Erdialdea eta Erribera. Erosketa saskia betetzeko adinako eskaintza dute ekoizleek: haragia, esnekiak, arrautzak, barazki freskoak, eztia, ardoak, txokolate eta gozoak... “Ohitu egin gara supermerkatuetara eta denda handietara joaten, eta askotan ez dakigu inguruan ze ekoizle ditugun ere”. 

Ekolocal aplikazioa gelditzeko iritsi da. Ekoizle berriei deitzen jarraitzea da garatzaileen asmoa orain. “Aplikazio aktiboa izatea nahi dugu, orain adibidez ekoizleak beraien ekoizpena azalduz bideoak igotzen ari dira”. Ekolocal.es webgunean dago aplikazioa deskargatzeko aukera eta informazio guztia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-10-14 | Garazi Zabaleta
Larretik
Pirinioetako abeltzainek hiltegi proiektua jarri dute abian, zirkuitua bertan ixteko

Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]


2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


2024-09-30 | Garazi Zabaleta
Elikaenea
Bergarako azoka plaza biziberritzeko proiektua

Urteak dira Bergaran kontsumoaz eta lehen sektoreaz lanketa zabala egiten hasi zirela. Ereindajan kooperatibaren eta Elikadura Mahaiaren sorrerak bultzada izan ziren lanketa orokor horretan. Azken urteotan, azoka plazaren inguruko hausnarketa prozesuan buru-belarri aritu dira... [+]


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Birika permakultura
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”

2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]


2024-09-16 | Garazi Zabaleta
Barazki bizidunak
Barazki ekoizpen proiektua Berrobin

Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]


2024-09-08 | Garazi Zabaleta
Hobbea
Zereal ekoizleen eta okinen mugaz gaindiko harremanak sustatzen

Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]


2024-09-02 | Garazi Zabaleta
Habelarte
Leitzako festetako sukaldea, baserritar agroekologikoen eskutik

Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]


2024-08-26 | Garazi Zabaleta
Baztan
Elizondoko zahar-etxean menu osasuntsu eta jasangarrien bila

Aurreko urte bukaeran Elizondoko zahar-etxearen kudeaketa publifikatzeko jauzia eman zuen Baztango Udalak, eta geroztik, haren esku gelditu da egoitzaren antolaketa. Eskualdaketa horrekin batera, elikaduraren alorrean eraldaketa sustatzea izan da udalaren erabakietako bat... [+]


2024-07-22 | Garazi Zabaleta
Erroak landaretegia
Fruta-arbola, fruitu ttipi eta landare mintegi ekologikoa

Mahaño Lanathoua 2017an hasi zen aitaren lurretan arbolak landatzen, oihan baratzea lantzeko ideiarekin. “Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik”, gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin... [+]


2024-07-15 | Garazi Zabaleta
Langileak ordezkatzeko zerbitzua
Laborariek ere oporretarako eskubidea izan dezaten

Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz askotan entzuten da lanbide "oso lotua" dela, jai egunik edo oporrik ez dela existitzen. Ipar Euskal Herriko Onetik eta Etxaldia gasnategiek, Berria eta Aldudeko Esne Kooperatibekin elkarlanean, laborariei bakantzak bermatzeko egitasmoa... [+]


2024-07-08 | Garazi Zabaleta
Nafarroako hazien liburutegia
“Kultura, liburuetan ez ezik, esperientzia pertsonal eta komunitarioetan ere badago”

2022an Nafarroako Liburutegien Sareak martxan jarritako proiektu berezia da hazien liburutegia. Clara Flamarique Goñi da Nafarroako Gobernuaren liburutegi zerbitzuko proiektuen arduraduna, eta honela gogoratu ditu hastapenak: “Zaragozako liburutegian martxan zuten... [+]


2024-07-01 | Garazi Zabaleta
Laudiokolore
“Tropikoetakoak bezain ikusgarriak agian ez, baina ederrak dira hemengo orkideak”

Joxe Blanco Gomez laudioarra Lamuzanaturgunea blog-aren bultzatzaile eta Laudiokolore ekimeneko kidea da. Urteak daramatzate Laudion basa landareen inguruko sentsibilizazioa eta formazioa egiten, eta maiatzean, Arraño mendiko baso orkideen inguruko jardunaldiak egin... [+]


2024-06-24 | Garazi Zabaleta
Mendialdeko elikagaiak
Nafarroako mendialdeko 26 ekoizle bildu dituen gida

Urteak daramatza Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak elikaduraren eta lehen sektorearen inguruko lanketa egiten Nafarroako Mendialdean. Elikadura osasuntsurako eta kontsumo jasangarriago baterako bidea egitea da asmoa, eta bide luze horretan, egitasmo berria gauzatu du:... [+]


2024-06-17 | Garazi Zabaleta
Lurbizi
Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon... [+]


2024-06-10 | Garazi Zabaleta
Hiru Xilo
Baratzegintza ekologiko intentsiboa

Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]


Eguneraketa berriak daude